Irailaren 29a, osteguna
Amaitzear dagoen gaurko egunaren izena “ALTXORRAREN EGUNA” izan liteke.
Goizeko zortziak eta laurdenetan, beti bezala, garaiz heldu gara gure “college” honetara. Autobusez egindako bidaia ez da oso luzea izan. Zelai batean gelditu eta neska-mutilak 10 taldetan banatu dituzte. Mugikorrak erabili eta koordenatu batzuei jarraituz hainbat pista bilatu behar izan dituzte eta LEHENENGO ALTXORRA aurkitu dute. Talderen bat arto-zelai baten erdian galdu da, besteren batek ez du mugikorra martxan jartzen lortu… Baina dena oso ondo joan da.
BIGARREN ALTXORRA: mota askotako patata-frijituak, litxarreria zaporeko edariak eta currydun ketchupa eta beste hainbat “guarrindongada” zituen supermerkatua. Ez zaizkie gure gazte euskaldunei bakarrik gustatzen horrelako gauzak. Holandarrek ere gogoko dituzte. Gure taldea animatu eta gero, Eindhoven bisitatzera joan gara eta bertan ikasle bakoitzak aukeratutako Philips museoa, DAF museoa eta Van Abbemuseuma ikusi dugu. Irakasleok ez dugu futbol kontuak gehiegi kontrolatzen baina gaur Eindhoven herrian futbol-talde oso ezaguna dagoela jakin dugu, gutako batzuk futbol-zelaia ikustera joan dira eta.
HIRUGARREN ETA AZKEN ALTXORRA familientzako eta ikasleentzako eskolan antolatu duten “jaialdian” aurkitu dute. Atzo aipatutako “hartu-emana” kutsatzen ari da eta gero eta hurbilago daude gure ikasle euskaldun eta holandarrak. Ezin dizuegu xehetasun gehiago eman; izan ere, apaizek bezala sekretua gorde behar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina