Baziren behin lau animalia beraien artean oso ezberdinak zirenak, baina elkarrekin egoten ziren beti jakinda bakoitzak zerbait ezberdina egin zezakeela besteengatik. Bazegoen arratoi bat, guztietatik azkarrena; gero, arranoa zegoen, bihotz onekoa; azeria zen animalietatik dotoreena eta azkarrena; eta azkenik, dordoka, lasaiena.
Egun batean, laurak belardian zeudenean, dordoka ehiztarien tranpa batean erori zen, eta bere lau hankak harrapatuta geartu diren oihal moduko batean, baina lagunak ez ziren enteratu oihukatu zuen arte. Arratoiak bere bi belarri handiekin entzundakoan, berehala esan zien beste bi lagunei dordoka arriskuan zegoela eta berarengana joan behar zirela. Joan ziren eta ikusi zuten oihalean harrapatuta. Une hartan ehiztaria iritsi zen eta azeria berarengana korrika hurbildu zenean, hildakoarena egin zuen. Ehiztariak ikusi zuenean, pentsatu zuen azeria lehenengo hartzea; izan ere, handiagoa eta goxoagoa zen. Azeriarengana hurbildu zenean, arranoa agertu zen eta ehiztaria lurrera bota zuen. Molestatuz eta soinuak eginez, mendi puntan amaitu zuen. Azeriak eta arratoiak bitartean dordoka oihaletik ateratzea lortu zuten. Minutu batzuk beranduago, arranoa iritsi zen eta lau lagunek oinez jarraitu zuten, belardi horretatik urrun.
Ehiztaria belardira iritsi zen, dordoka eta azeria aurkitzeko itxaropenarekin, baina ez zen hala izan eta triste bueltatu zen bere etxera.
Zergatik duzu hain gogoan kondaira hori?
Nire amonak siesta botatzerakoan edo gauean lokartzerakoan kontatzen baitzidan eta oso momentu onak ziren. Egunero errepikatuko nituzke.
**************************************************
Olaberritik gertu, erdi erorita dagoen txabola bat dago, eta handik nahiko gutxira, Harkutz izeneko harrizko gurutze bat, Urbaraundi mendiaren inguruan. Gurutze horrek badu bere istorioa, nire birramonak eta gertukoek diotenez, benetan gertatu zena.
XIX.mendean artzain familia bat bizi zen txabola horretan. Ardi pila bat izateagatik ziren famatuak herrian. Familia hori zazpi pertsonak osatzen zuten: aitak, amak eta bost anai-arrebak. Denetatik gazteena 9 urteko Martinatxo zen, neska alai eta fina. Egunero-egunero, gurasoei laguntzen zien ardiak zaintzen. Goizean goiz jaikitzen zen ardiak mendira eramateko, eta eguzkia ezkutatzean, berriz ere txabolara itzultzen zituen. Aitak gauero-gauero ardiak zenbatzen zituen, guzti-guztiak zeudela ziurtatzeko.
Gau batean, Martinatxo ardiekin itzulitakoan, aita zenbaketan hasi zen, eta ardi bat falta zela iruditu zitzaion. Sutan jarri zen bat-batean, eta berehala bidali zuen Martinatxo mendira, ardiaren bila.
Gau horretan, ordea, Martinatxo ez zen itzuli.
Hurrengo goizean, familia guztia abiatu zen bere bila eta hainbat denbora bilatzen eman eta gero, anai batek bere gorpua aurkitu zuen zelai handi baten erdian, otso batek janda.
Herrian segituan zabaldu zen berria, eta bere omenez, harrizko gurutzea ekaiki zuten, hilda agertu zen toki berean.
Zergatik duzu hain gogoan kondaira hori?
Nire aitonak kontatu zidanean, beldutu egin niduelako istorioak, oso txikia bainintzen. Berak dio nire birramona gertu zegoela hori gertatu zenean, eta gurutzea nola eraiki zuten ikusi zuela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina