2014/10/10

HESIAN, Guregatik



Egunsentiak ez dauka zentzurik 
ez du argitzen gela ilun hau. 
Zure arnasa sentitzerik ez badut, 
atsekabeak irentsiko nau. 

Bakardadea jasanezina da, 
eskutik heldu zenidanetik. 
Arren eskatzen dizut hemen eta orain, 
eutsi nazazu indarrarekin, 

Hitzetik, bihotzetik, 
sentitzen dudan guztiagatik, 
niregatik, zuregatik. 

Esaten dut, zin egiten dut, 
zoriontasuna eskeintzen dizut, 
oihurik ez, malkorik ez. 

Ikasi nahi dut beldurra gainditzen, 
uda honetan gailenduko naiz. 
Nire albotik urruntzen ez bazara, 
ez dut bizitzan gehiagorik nahi. 

Hitzetik, bihotzetik, 
sentitzen dudan guztiagatik, 
niregatik, zuregatik. 

Esaten dut, zin egiten dut, 
zoriontasuna eskeintzen dizut, 
oihurik ez, malkorik ez. 

Amets hau egi bihurtuko dugu, 
maitasunaren erroetatik. 
Bizitzak eskaini digun opari hau, 
ez da galduko sasietatik. 

Hitzetik, bihotzetik, 
sentitzen dudan guztiagatik, 
niregatik, zuregatik. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina