Zer moduz zaude? Eta anaia? Sendatu al zaio dagoeneko besoa? Baietz espero dut, hautsi zuenetik denbora asko pasatu baita.
Oraindik gogoan dut elkar ezagutu genuen eguna. Ni hondartzarantz begira banku batean eserita nengoen, txokolatezko izozki bat jaten nuen bitartean. Bat-batean zuk baloi bat helatura bota zenidan! Bost urte inguru izango genituen eta asko haserretu nintzen zurekin; ez zitzaidan batere gustatu aurrean nuen bi trentzadun neska nire kontura barre egiten ari zela ikustea. Eskerrak zure anaia etorri zela eta barkamena eskatu zidala!
Fatan botatzen ditut zuekin pasatutako momentu guztiak, gehienbat zuen aitona-amonen etxe aurrean zegoen zuhaitzean egin genuen txabolan bizitakoak. Gu biok bakarrik zure anaiaz hitz egiten, ni berataz maiteminduta bainegoen. Mikel izan zen nire lehen amodio kontua, berak eman zizkidan nire lehenengo musuak eta bereak ziren goizero nire etxe aurrean topatzen nituen bihotz formako gutunak. Harrezkero hamar bat urte izango genituen eta ordurako bereizezinak ginen.
Hiru urte beranduago zuen amaren enpresa herriz aldatu zen eta Lezora joan zineten bizitzera. Eta horrela bat-batean nire bizitzan gehien maite nituen bi pertsonek ihes egin zidaten.
Beti gogoan izango zaituztet, inoiz gertatu zaidan hoberena zaretelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina