Durkehim-eko estazioa hutsik geratu da. Gisèle-ren familia osoa su batengatik hil da: bere ama, bere aita, bere hiru anaiak. Inportatzen zitzaion guztia galdu egin du, ez daki zer egin, galduta dago eta etxera bueltatu nahi du. Herentzian etxe bat irabazi du eta 4 milioi euro, baina diruak ezin du bere bihotzean dagoen zuloa bete. Bigarren klaseko itxarongelan, lehen baino kolilla gehiago dago lurrean, hauts gehiago, bokadillo paperak, egunkariak aulki gainetan, xiringak lurrean eta behartsu bat lotan.
Gisèle orain ere bakarrik dago, inoiz ez da hain bakarrik sentitu. Mutil-lagunak ere utzi egin du eta bere familia hil egin da. Larruzko maleta bat alboan eta liburu bat esku artean duelarik, baina ez du irakurtzen. Merkantzi baten maniobra hotsa entzuten da… Bonbilla bat piztua dago egun argiari konpetentzia egiten bezala… Hormak propagandazko kartelez beteak. BILLETE FAMILIARRAK… SPORT D´HIVER EN SUISSE, PRENDEZ LE TRAIN S.B.B… UND AM REISEZIEL UMS TEIGEN BITTE IN EINEN MIETWAGEN DER… PRENDEZ LE TRAIN…
Gisèle ez da mugitzen. Noizbehinka bakarrik, ondo zaindutako esku bat pasatzen du bekokian zehar. Orduan trena etortzen da, eta bekokian duen eskuak bultza egiten dio. Gisèlek buelta ematen du, eta behartsua dela ikusten du. Gisèlek ostiko bat ematen dio, baina behartsuak ron botila bat apurtzen du eta labana bezala erabiltzen du. Gisèlek labankada bat nabaritzen du, hilda balego sentitzen da, baina ez da errenditzen. Zorroan zuen pistola hartu eta behartsua amenazatzen du. Behartsuak eskuak altzatzen ditu, baina Gisèle-ri pistola hartzen dio eta oinean tiro bat ematen dio. Gisèle atzera erortzen da eta trena etortzen da. Gisèlek hilda egongo dela badaki, eta ez da bere burua salbatzeko ezertan saiatu. Galduta dago.
Behartsua konturatu egin da kartzerala joango dela, eta orduan Gisèle hartzen du eta salbatzen du. Orduan behartsua ospitalera doa eta atean uzten du Gisèle. Medikuak azkar ateratzen dira Gisèle salbatzeko eta behartsuak pistolarekin alde egiten du. Zortzi aste eta gero Gisèle-ri alta ematen diote, libre sentitzen da, baina behartsuari laguntzeko nahia du, bera salbatu egin baitzuen. Orduan Gisèle metrora hurbiltzen da, baina honetan laban ezkutu batekin. Behartsua ikusten du, eta pena sentitzen du, eta hitz egiten hasten dira:
-Zergatik salbatu ninduzun?
-Zuk ni orain salbatu ahal nauzulako.
-Oso mutiko polita zara, baina dutxa bat behar duzu.
-Orduan...
-Munduko pertsonarik zoriontsuena naiz!
Gisèlek behartsua etxera eramaten du, baina behartsua kalean egotean gaixotasun asko ditu eta hil egiten da. Gisèle bakarrik sentitzen da, ez du bere bizitzan ezer lortu, eta tiro bat ematen dio bere buruari. Momentu hartan bere lehenengo mutil-laguna sartzen da eta Gisèle hilda ikustean, berak ere bere burua beste egiten du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina