Martxan dago Euskara Batzordearen pala txapelketa!
Bikote mordoa apuntatu gara, beraz, DBH 1-2koek ostegunetan eta DBH 3-4koek eta irakasleek astelehenetan jokatzea erabaki dugu.
Partiduak hurrengo ostegunean, azaroak 4, hasiko dira DBH 1-2 mailakoentzat eta azaroaren 9an nagusienenak.
Txapelketako koadroak jarraian dituzue.
Txapelketako lehenengo egunean, lehenengo 4 partidak jokatuko dira, 7 puntutara bakoitza. Partidu zenbakia berdez dago.
Hala ere, klaseetan ere izango dituzue koadroak eta astero email bidez jasoko duzue txapelketaren berri.
Zorte on eta eman egurraaa!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina