
OPORRAK HEMEN?
EZ HOBETO HAN
EZ HOBETO HAN
Badira urtetxoak krisialdi garaian gaudela eta badakigu denok oso
estu eta larri gabiltzala.
Hau dela eta, ezin ditugu nahi beste arropa eta zapata erosi, ezta
poltsak ere. Ezin gara nahibeste joan zinemara, lokalak eduki... Baina
azken finean hauek gure kapritxoak dira eta ahalegin pittin bat
eginez eramangarri ere bai. Baina gauza bera al da arropa gutxiago
erostea eta oporretan ez joatea? Inondik inora ere ez.
Oporrak urtean zehar ikasleek eta langileek gozatzen dituzten lanik
gabeko egunak dira, aste edo hilabete batzuetan zehar atseden hartu
eta aisirako ekintzak burutzeko. Hauek deskonektatzeko pentsatuak
daude eta argi dago errazago deskonektatzen dela atzerrian nork bere
herri edo hirian baino.
Baina tamalez gero eta jende gutxiagok du dirua oporretan
bidaiatzeko.
Agian krisialdia dela eta, jendeak nahiago du dirua
beste gauza batzuetarako gorde, bakoitzak erabakitzen baitu zer egin
bere diruarekin. Baliteke ere jendeak aurrezten ez jakitea eta dirua
duen bakoitzean bi egunetan gastatu eta gero ezer gabe geratzea.
Baina nik uste dut kausa nagusia krisialdi garaian jendeak bidaietan
pentsatzeko denborarik ez duela dela. Badago jendea lanik ez duena
eta hilabete amaierara ondo iristeko arazoak dituena. Uste al duzue
hauek oporretan nora joango diren pentsatzen egongo direla?


Hau konpondu beharreko arazoa dela eta konponbideak badituela ere
uste dut. Adibidez, lehena izan daiteke aurreztea. Urte osoan zehar
hilabetero diru kopuru bat jarri itsulapiko batean. Agian urte oso
bat aurrezten eman eta gero ezin da espero Estatu Batuetara joateko
dirua edukitzea, baina Alicantera joateko eta bertako eguzkiaz
hondartzan gozatzeko agian bai.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina