ESTRESA

Estresa gaur egun pertsona
anitzetan eragiten duen gaitza da. Gainera, daramagun bizimodu
bortitza gaixotasuna zabaltzen ari da etengabe.
Asko dira estresa sor dezaketen
faktoreak eta horietako gehienak guregandik oso gertu daude.
Lehenengoa kausa fisiologikoak dira. Norbaitek gaixotasun bat
sufritzen badu, tentsio edo odolean dauden substantzien aldaketa
bortitzak sufri ditzake eta horren ondorioz estresa nabari daiteke.
Horrez gain, kausa sozialak ere badaude. Bizilekuz aldatzen garenean,
gure burmuinak denbora behar du ingurune horretara ohitzeko, ohitura
berriak sortzeko eta gure gorputza moldatzeko. Batzuetan ez da
horrela izaten eta leku horretan seguru sentitzen ez garenez, estresa
gaitezke. Halaber, kausa psikologikoek eragina izan dezakete
estresaren garapenean. Pertsonekin ditugun erlazioak egonkorrak ez
badira, horiengatik sufritzen badugu edo kezka gaitzaketen jazoerak
gertatzen bazaizkigu, frustrazioa sor daiteke eta estresa garatu.
Azkenik, ingurugiroko kausek estresaren sorreran eragina dute ere.
Gure inguruan kutsadura badago, elikadura osasuntsu bat ez badaramagu
edota klima ez bada atsegina, estres patologia izateko arriskuan
gaude.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina