BERTSO AFARIA maiatzaren 18an
Aurten
bigarren aldiz bertso-afaria antolatu dugu Ikastolan.
Afari honen helburua bertsoekin gozatzea ez ezik, Armentia
Ikastolako bertso-eskolako ikasleek egin duten lana saritzea eta
jende aurrean abesteko aukera ematea ere bada.
Honetaz
gain, aurten DBH3ko ikasle guraso eta irakasleek hartu dute afaria
prestatzearen eta zerbitzatzearen ardura. Horrela, bertatik aterako
duten dirua datorren urteko ikas-bidaiarako erabiliko dute.
Noiz:
Maiatzaren 18an, ostirala
Egitaraua:
- 20:30ean LHko ikasleen bertsoak
- 21:00etan afaria.
- 22:00etan DBHkoen bertsoak
Ondoren
bertsolariak:
- Manex Agirre (Arabako txapelduna)
- Iñaki Viñaspre
- Julen Zulaika
- Gai-jartzaileak DBHko ikasleak.
Bertso-afariaren
kostua:Helduentzat
20 € Gazteentzat 12€
Txartelak
ikastolako idazkaritzan salgai.
Txartela
hartzeko azken eguna, maiatzaren 15a, asteartea.
Animo eta
etor zaitezte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina