2012/02/13

ATALANTA ETA HIPOMEDES



Temistok semeak bakarrik nahi zituen, horregatik Atalanta izeneko alaba hartu eta Partenio mendixkan utzi egin zuen. Hartz eme batek aukitu, zaindu eta elikatu zuen. Hartz honek ehizean ibiltzeko eta eztia hartzeko modua erakutsi zion.

Atalanta gazte zenean, Diana (ehizaren jainkosa) bezalakoa izan nahi zuen. Emakume azkarra eta ederra bihurtu zen eta Dianak aukeratu zuen bezala ez ezkontzea eta birginitatea ez galtzea aukeratu zuen. Bakarrik bizi zen basoak zeharkatzen eta eguzkiak argiztatzen zituen zelaietatik paseatzen. Basoetan gertaera arriskutsuak bizi zituen; bi zentaurok bortxatu egin nahi izan zuten, baina, Atalantak bere gezi hilgarriekin hil egin zituen.


Ezkongai asko zituen Atalantak eta hauetaz libratzeko lasterketa bat asmatu zuen. Galtzen zuenak hil egingo zuen eta bakarrik berari irabazten zion horrekin ezkonduko zen. Lasterketaren hasieran Atlantak mutilei abantaila uzten zien, baina beti bera garaile ateratzen zen.

Egun batean, Hipomenes deituriko atzerritar bat Atalanta bizi zen lekutik pasa zen. Hipomenes Neptunoren biloba zen. Mutiko harro eta ausarta zen eta bere itxuragatik Atalanta impresionatu zuen. Ondorioz, Atlanta berataz maitemindu egin zen. Hipomenesek Atalantarekin lasterketa egitea nahi zuen baina Atalantak parte ez hartzeko eskatu zion bere bizitzaz beldur zelako. Baina Hipómenesek ez zion jaramonik egin.

Hala ere, Hipomenes Venusengana joan zen laguntza eskatzera eta honek Hipomenes hain maiteminduta ikusi zuen, non Atalanta zigortzearen erabakia hartu zuen. Venusek urrezko hiru sagar moztu zituen eta Hipómenesi esan zion bidetik jaurti egin behar zituela Atalanta nahasteko. Era bakarra zen Atalanta irabazteko, haizea baino azkarragoa baitzen.

Lehenengo bi sagarrek Atalanta atzeratzea lortu zuten. Baina Atalantak Hipómenesen parean jartzea lortu zuen. Hirugarren sagarra ahal zuen urrutira bota zuen. Atalanta sagar hori hartzea joan zen eta horrela Hipómenesek lasterketa irabazi zuen eta Atalantarekin ezkondu zen.

Behin lasterketa irabazita Hipómenesi ahaztu zitzaion Venusi eskerrak ematea. Orduan, Venusek zigor bat jarri zion bikoteari. Bikotea Cibelesen santutegi batean zegoen etzanda eta ilargiaren argira begira. Momentu horretan animalia bihurtzea erabaki zuen Venusek.

Gau horretan beraien gorputzak aldatzen joan ziren eta bi lehoi boteretsu bihurtu ziren. Goizean esnatu zirenean orro egiten hasi ziren . Hortik aurrera Atalanta eta Hipómenes basoaren sakontasunean bizi izan ziren, lehoi bihurtuta Cibelesen menpe.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina