2012/02/28

ASTEAZKEN ETA OSTIRALETAKO JOLASORDUAK DIRELA ETA

PATIOKO ARAZOA

 Lehenengo semaforoaren kontua izan genuen arazo. Orain, aldiz, jolasorduko denborak gauzka ezinegonak jota. Izan ere, DBH 3. eta 4. mailako ikasleok bi jolasordu izaten ditugu asteazken eta ostiraletan, arratsaldeetan klaserik ez baitugu.

Printzipioz, hamabost minutuko bi atsedenaldi ditugu. Bata 10:30etik 10:45era eta hurrengoa 12:25etik 12:40era. Baina askotan beranduago ateratzen gara klasetik eta ez digu ia denborarik ematen zertxobait jateko.

Guk denbora gehiago nahi dugu, hain denbora gutxirekin ez baitugu ezertarako tarterik.

Hori gutxi balitz, patiora jaisten eta igotzen patio erdia joaten zaigu.

Egia da guk ikastolan denbora jakin bat egon behar dugula eskoletan eta guztia pentsatuta dagoela zuzendariaren partetik.

Hori horrela izanik ere, pixkat arraroa iruditzen zait 14:20an ateratzearen kontua. Zergatik ez diogu patio bakoitzari bost minutu gehitzen? Horrela, hogei minutuko bi patio edukiko genituzke eta 14:30ean aterako ginateke eta patioan aire freskoa arnasteko aukera izango genuke.

Horregatik, asteazken eta ostiraletako patioak bost minutu luzatzea eskatzen dut. Bestela, egunen batean ikasle guztiok airerik gabe aurkituko gaituzue.

DBH 3.mailako ikasle bat

2012/02/25

EL SILBATO DE NICOS

Érase un vez un leñador griego llamado Nicos Zizis. Nicos no era ni muy rico, ni muy guapo, ni muy fuerte,ni muy gracioso...Pero no llevaba mala vida.
Vivía en Parmitha, un pueblo en el interior de Grecia.Tenía 19 años y nunca conoció a su padre. Él trabajaba de leñador para su tío que ya se hacía mayor.
A Nicos no le importaba, pero hubiera preferido ser arquitecto.

Desde que vio el Partenón en un viaje que había hecho a Atenas por razones comerciales, se enamoró de aquella arquitectura y le empezaron a entusiasmar los edificios, sus columnas, sus capiteles... Pero él no se sentía capaz de poder realizar su sueño.

Un día de otoño discutió con su madre sobre un posible cambio de oficio. Su madre le dijo:

- Nicos, tú no eres tan listo como paraser arquitecto. Procura vivir como leñador y aprovecha que tu tío te ofrece trabajo. Deja de soñar con fantasías inalcanzables.

Nada más oír eso, se fue a la orilla de un río a recapacitar. Aquel era su sitio favorito, ya que el ambiente era tranquilo y armonioso. Todo estaba rodeado de árboles y vegetación, aunque esa vez no se fijó en nada de eso. Repentinamente, un objeto dorado cayó frente a él. Nicos lo observó y descubrió que era un silbato dorado atado con una cadena. Se agachó, miró al cielo en dirección a donde había caído y lo cogió delicadamente. Tomó una bocanada de aire, sopló por la boquilla y un bello sonido se escuchó por toda la aldea. En aquel momento se dio cuenta de que el silbato tenía grabado un hipocampo (animal marino de la mitología griega con la parte superior de caballo y la parte trasera de pez), que era el símbolo del dios de los mares, Poseidón. Este dios griego era conocido por tener muchísimos hijos con distintas mujeres. Por ello, en cuanto Nicos vio el grabado, pensó que el silbato era una señal que Poseidón, su padre, le mandaba. De hecho, muchas veces se había planteado que él podía ser su hijo, ya que siempre que le preguntaba a su madre se ponía muy nerviosa.

Al día siguiente fue a buscar a Dimitrios, el anciano filósofo de la aldea. Cuando le mostró el
silbato, este le dijo:

-Hace mucho tiempo que no veo uno de estos. La última vez, me la trajo un joven de tu edad llamado Orión. Es una señal de tu padre, Poseidón. A Orión le trajo tanta suerte, que se convirtió en un héroe de guerra.

Al escuchar esto, dos sensaciones contrarias invadieron su mente. La primera, fue de rabia, por
abandonarlos a él y a su madre. La segunda, una especie de orgullo por ser un semidiós, ya que estos solían ser poderosas personas con ciertas dotes mágicas.

Desde aquel día la vida le sonrió. Se corrió la voz por toda Grecia de que un hijo de Poseidón
había sido llamado por su padre. A pesar de la oposición de su madre, él decidió dejar su oficio como leñador y dedicarse a lo que siempre soñó, ser arquitecto.

Esa misma noche soñó que se encontraba en el Olimpo junto a su padre y que le convencía para
ser arquitecto y construirle un templo en lo alto de una colina.

A la semana siguiente, Nicos recogió sus ahorros y pertenencias, se despidió de sus familiares y conocidos y se dirigió hacia Atenas en su viejo carro, con el fin de estudiar arquitectura con los grandes maestros. Seis años después completó sus estudios gracias a las enseñanzas de Ictinio y Calícrates ( arquitectos que construyeron el Partenón).


A partir de entonces se centró en su principal proyecto: construir el templo para su padre. Necesitaba el lugar ideal, junto al mar, en lo alto de una colina, desde donde se pudiera ver la inmensidad del mar. Le costó mucho tiempo encontrar ese lugar, pero en cuanto lo vio se dio cuenta que aquel era el lugar ideal, cabo Sunión.


De ahí en adelante, comenzó a dibujar los planos para que su sucesor terminase el templo,
ya que Nicos se había hecho mayor y suponía que no podría terminar el templo de su padre.

A pesar de que nunca lo vio terminado, había soñado tantas veces con el templo que predijo el
resultado antes de su muerte.

2012/02/23

AZTERKETAK....2.ebaluazioa

DBH 3 eta 4 azterketak

 DBH 3KO AZTERKETAK

OSTEGUNA, martxoak 1
8:30-10:30 - Lengua
15:00-17:00 -Natura

OSTIRALA, martxoak 2
8:30-10:30 - Gizarte
11:35-13:35 - Matematika

ASTELEHENA, martxoak 5
8:30-10:30 - Euskara
15:00-17:00 -Ingelesa

ASTEARTEA, martxoak 6
8:30-10:30 - Teknologia
12:00-13:00 - Plastika
15:00-17:00 - Alemana/Hizk. Tail.

DBH 4KO AZTERKETAK

OSTEGUNA, martxoak 1
8:30-10:30- Bio-Geo/Latina
15:00-17:00- Euskara

OSTIRALA, martxoak 2
8:30-10:30 - Lengua
10:45-12:45- Ingelesa
13:00-14:20- Etika

ASTELEHENA, martxoak 5
8:30-10:30 - Matematika
15:00-17:00- Gizarte

ASTEARTEA, martxoak 6
8:30-10:30 -Tekno/Informatika
15:00-17:00 -Artea/fisika-kimika

2012/02/14

2012ko ihauteriak

IHAUTERIAK

8:30-10:30 Betiko eskolak izango ditugu.

Talderen edota ikasleren batek ihauterietan parte hartzeko asmorik ez badu, eskola orduak izango ditu.

10:30-11:00 Geletan mozorrotzeko denbora.

11.00 HAMARRETAKOA

11:45 KALEJIRA Behin gelak txukun utzi eta guztia jasota dugula, kalejira Ariznabarrako Gizarte Etxera gure pandero-jole eta trikitikalri aparten laguntzaz.


12:00 “Hi haiz, hi”

Ikasleek zein irakasleek parte hartuko dute banaka, taldeka, koreografiarekin, txisteak kontatzen, bertsoa kantatzen … eta hiru sari banatuko dira:
MOZORRO ORIGINALENARI
MOZORRO DOTOREENARI
DANTZA, TXISTE … SAIO ZAINDUENARI

SAIOAK:
  1. DBH 3Akoen animalien orkestra saioa.
  2. DBH 4Akoen “Ostirala, amantalak etxera” saioa.
  3. DBH 1Bkoen “Argi! Hil egingo zaitut eta” imitazio saioa.
  4. DBH 1. mailakoen “Red Hot Chili Peppers”en imitazio saioa.
  5. DBH 2. mailakoen Patata dantza saioa.
  6. Gure gaitajole apartaren saioa.
  7. DBH 3.mailako bi nesken dantza.
  8. DBH 1.mailakoen “remix dantza”.
  9. DBH 2. mailako klarinete-jolea.
  10. DBH 3. mailako abeslari finen korua.
  11. DBH 4.mailako kitarra-joleak.
  12. Irakasle taldearen saio mundiala.DBH 4 Bko emakume abeslariak.
    13. DBH 4 Bko emakume abeslariak.
    14. DBH 1.mailako mutil antzezleak.
    15. Kurrupipi dantza, DBH 2koena.
    16. DBH 2ko “Itsasontzi berdea” kanta.
    17. DBH 1eko nesken “Saturday Night-Larunbat gaua” dantza.
    18. DBH 3ko motor dantza, “Ranroberra”.
    19. DBH 4ko abeslari eta musikari izugarriak. 

bertso afari aparta!

2012/02/13

ATALANTA ETA HIPOMEDES



Temistok semeak bakarrik nahi zituen, horregatik Atalanta izeneko alaba hartu eta Partenio mendixkan utzi egin zuen. Hartz eme batek aukitu, zaindu eta elikatu zuen. Hartz honek ehizean ibiltzeko eta eztia hartzeko modua erakutsi zion.

Atalanta gazte zenean, Diana (ehizaren jainkosa) bezalakoa izan nahi zuen. Emakume azkarra eta ederra bihurtu zen eta Dianak aukeratu zuen bezala ez ezkontzea eta birginitatea ez galtzea aukeratu zuen. Bakarrik bizi zen basoak zeharkatzen eta eguzkiak argiztatzen zituen zelaietatik paseatzen. Basoetan gertaera arriskutsuak bizi zituen; bi zentaurok bortxatu egin nahi izan zuten, baina, Atalantak bere gezi hilgarriekin hil egin zituen.


Ezkongai asko zituen Atalantak eta hauetaz libratzeko lasterketa bat asmatu zuen. Galtzen zuenak hil egingo zuen eta bakarrik berari irabazten zion horrekin ezkonduko zen. Lasterketaren hasieran Atlantak mutilei abantaila uzten zien, baina beti bera garaile ateratzen zen.

Egun batean, Hipomenes deituriko atzerritar bat Atalanta bizi zen lekutik pasa zen. Hipomenes Neptunoren biloba zen. Mutiko harro eta ausarta zen eta bere itxuragatik Atalanta impresionatu zuen. Ondorioz, Atlanta berataz maitemindu egin zen. Hipomenesek Atalantarekin lasterketa egitea nahi zuen baina Atalantak parte ez hartzeko eskatu zion bere bizitzaz beldur zelako. Baina Hipómenesek ez zion jaramonik egin.

Hala ere, Hipomenes Venusengana joan zen laguntza eskatzera eta honek Hipomenes hain maiteminduta ikusi zuen, non Atalanta zigortzearen erabakia hartu zuen. Venusek urrezko hiru sagar moztu zituen eta Hipómenesi esan zion bidetik jaurti egin behar zituela Atalanta nahasteko. Era bakarra zen Atalanta irabazteko, haizea baino azkarragoa baitzen.

Lehenengo bi sagarrek Atalanta atzeratzea lortu zuten. Baina Atalantak Hipómenesen parean jartzea lortu zuen. Hirugarren sagarra ahal zuen urrutira bota zuen. Atalanta sagar hori hartzea joan zen eta horrela Hipómenesek lasterketa irabazi zuen eta Atalantarekin ezkondu zen.

Behin lasterketa irabazita Hipómenesi ahaztu zitzaion Venusi eskerrak ematea. Orduan, Venusek zigor bat jarri zion bikoteari. Bikotea Cibelesen santutegi batean zegoen etzanda eta ilargiaren argira begira. Momentu horretan animalia bihurtzea erabaki zuen Venusek.

Gau horretan beraien gorputzak aldatzen joan ziren eta bi lehoi boteretsu bihurtu ziren. Goizean esnatu zirenean orro egiten hasi ziren . Hortik aurrera Atalanta eta Hipómenes basoaren sakontasunean bizi izan ziren, lehoi bihurtuta Cibelesen menpe.


2012/02/02

EUSKARA

 BAI  EUSKARARI:

Euskara, Euskal Herriko hizkuntza, Europako hizkuntza zaharrenetako bat da. Horretaz gain, mundu mailan oso hizkuntza arraroa ere bada, hizkuntzalariek ez baitakite non duen jatorria eta ondorioz, euskarak gaur egun izugarrizko misterioa izaten jarraitzen du.

Horretaz guztiaz gain, euskara zerbait gehiago ere bada. Pertsona askok hala pentsatu ez arren, euskara euskaldunon hizkuntza da. Geure herriaren kulturaren “sinboloa” da. Beste modu batera esanda, geure kultura anitza mantentzen duen oinarria da. Hau eraikin batekin konpara dezakegu: geure kultura eraikina bera izango litzateke eta geure hizkuntza oinarria. Oinarri hori edozein gauzaren ondorioz pitzatu egiten bada, eraikuntza guztia arriskuan jartzen da. Kultura oparo horren barnean aipagarria da bertsolaritza. Bertsolaritza, Euskal Herriko diamanteen artean dagoen perla, hasiera batean artzain giroan sortu zen, baina denborarekin, neurriz eta errimaz kantatzean datzan kirol hau ospe handiko ekintza bilakatu da. Mota honetako kirolak oso urriak dira mundu osoan. Ondorioz, bertsolaritzak kulturalki garrantzi ikaragarria du. Bertsolari ezagunenen artean aipagarriak dira: Pernando Amezketarra, Lazkao Txiki eta Txirrita. Gainera, euskara gu guztion nortasunaren atal bat ere bada; azken batean, nor ez da inoiz harro sentitu munduan bakarra den altxor baten jabe dela jakitean?

Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?”

Gauzak horrela, badira, ordea, beren giza grinei jarraitzean ezberdina den zerbait (kasu honetan euskara) balioesten eta ospea kentzen saiatu diren zenbait pertsona. Pertsona hauek beren pentsaera oker horretan euskara herri barbaro baten hizkuntzatzat eta hizkuntza primitibotzat hartu dute. Badaude era berean, pentsaera erratu hau munduko azken muturreraino eraman duten zenbait pertsona. Gizaki hauek euskararekiko sentimendu zital hori zabaltzen ahalegintzeaz gain, euskara bera desagerrarazten saiatu dira. Honen adibide hurbila dugu Francisco Franco diktadore gaiztoa.

Euskarak bere historia luzean, gauza askoren antzera, gorabeherak izan ditu. Gorabeherarik zailenek hiztun kopuruarekin harremana izan dute. Euskarak azkenean olatua hartzea lortu duenean, aurrez aipatutako “pertsonek” uretara bota dute hau itotzeko asmoz. Beste modu batera esanda, euskarak hiztun kopuru aipagarria lortu duen bakoitzean, zenbait pertsonaren ezjakintasunak euskararen biziraupena arriskuan jarri du. Edozein modutara ere, euskara fenix hegaztiaren antzera bere errautsetatik birjaiotzeko gai izan da.

Ekintzak modu honetara eman diren arren, euskarak izan duen birjaiotze horretan literaturak izugarrizko garrantzia izan du, literaturan baitago askotan hizkuntza baten biziraupenerako giltza. Gabriel Aresti, Mikel Laboa, Bernardo Atxaga edota Joxean Artze bezalako artistarik gabe euskara ez zen gaur egun dagoen egoera horretan egongo, hau da, askoz hiztun gutxiago izateaz gain, posible da oraindik baserrietarako hizkuntzatzat kontsideratzea, momentuz  ez bailuke egina izango baserri hizkuntzatik literatura hizkuntzara dagoen “metamorfosia”. Bestalde, aurrez planteaturiko egoera hori nahiko positiboa da. Azken batean jendearen, instituzioen eta artisten elkarlan hori gabe, litekeena da euskara den itsasargiaren argia duela denbora asko itzalita egotea, horrek gugan izango lituzkeen ondorioekin batera.

Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
Bezain odolgalduak ez gara.


Azkenik, aipatu beharra dago aurrez azaldutako birjaiotzea ez dela oraindik bukatu, gu guztiok baikara indarberritze honen partaide eta geure eskuetan dago geure arbasoek eginiko esfortzua zerri azkara ez botatzeko aukera.

Izan zirelako gara
eta garelako izango dira”