2011/03/14

ECO ETA NARCISO


ECO ETA NARCISO


Eco basoko ninfa zen. Asko hitz egiten zuen eta oso alaia zen. Bere elkarrizketak Herari asko gustatzen zitzaizkion baina bitartean Zeusek objektu eta bizidun guztiekin sexu harremanak izaten zituen. Herak hau jakin zuenean, Eco zigortu zuen. Mutu utzi zuen eta entzuten zituen azkeneko esaldiak errepikatzen zituen. Lotsatuta basoak utzi eta haitzulo batean sartu zen.
Narciso oso mutiko ederra zen, Liriope ninfaren semea. Bera jaio zenean, Tiresias asmagileak iragarri zuen Narcisok bere irudia ikusten bazuen, bere hondamena izango zela. Horren ondorioz, bere amak ispilu guztiak bere ingurutik kendu zituen.
Narcisok oinez bidaia luzeak egiten zituen, eta egun batean Ecoren haitzuloan bukatu zuen. Eco Narcisoz maitemindu zen momentuan. Egun batean Narcisok Eco aurkitu zuen baina Ecok ezin zuen berak nahi zuena esan eta basoko animalia batengana jo zuen laguntza eskatzera. Animaliek Narcisori esan ziotenean Eco berataz maiteminduta zegoela, Narciso berari barre egiten hasi zen. Eco lotsatuta bere haitzulora itzuli zen eta han geldirik geratu zen. Hain geldirik geratu zen non kobazuloko harriaren parte bihurtu zen.
Nemesisek, Graziako jainkosa batek, gertatu zena ikusi zuenez, Narcisori egarria eragin zion eta honen ondorioz, Narciso ura edatera ibaira joan zen. Baina ura edatean bere irudia uretan islatuta ikusi zuen eta bere edertasunaz maitemindu zen.
Batzuek hor betirako gelditu zela diote eta goseak jota hil zela. Beste batzuek bere irudia musukatzen saiatu zela diote eta ito egin zela. Bera hil zen lekuan lore berri bat sortu zen eta Narciso izena eman zioten loreari beti ibaien alboan sortzen delako uretan islatuta eta lurrari begira dagoelako.
Edonori narzisista dela esaten zaio besteak baino gehiago dela, indar gehiago duela, distira edo edertasun gehiago duela uste duelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina