2017/09/26

DBH 4ko ikasleen kronikak... Badugu haien berri!



Ikastola maitea: 

Gaur Holandara abiatu gara. Asten herrira, hobeto esanda. 10:30ean ikastolan elkartu gara, maletak hartu eta autobusez Bilboko aireportuta joan gara. Bertan, maletak fakturatu, kontrol poliziatik pasa eta 15 minutuan bazkaldu dugu. Batzuk etxetik gure janaria eraman dugu, beste batzuek, berriz, bertan zerbait erosi dute. Hau egin ondoren, korrika batean denok elkartu eta hegazkinera igotzeko ilaran jarri gara. Oso-oso luzea izan da!

Ilara pasa ondoren, hegazkinean sartu gara... Zelako beroa egin duen bertan! Eserlekuak ez dira oso zabalak izan, eta elkarrengandik oso hurbil egon gara. 

14:20ean hegazkina martxan jarri da. Denok mugikorra itzali behar dugu; beraz, bitartean ezin izan dugu erabili. Batzuek gaztelerako liburua irakurtzeko aprobetxatu dute, beste batzuek musika entzun dute eta beste batzuek, aldiz, lo egin dute. 

Bidaia luze bat egin ondoren, azkenean Bruselaseko aireportura heldu gara. Batzuk oso zorabiatuta egon dira (gu barne) eta beste batzuk, berriz, ez. Aireportua hain handia da, autobus bat hartu dugula maletak hartu ahal izateko! Bertan, komunera joan eta maletak hartu ondoren, martxan jarri gara Astenera joateko. Bidean, lau militar egon dira, aireportu erdian, armekin. Denok oso liluratuta gelditu gara (batzuk onerako eta beste batzuk txarrerako). 

Autobusa hartu eta bi orduko bidaia egin ostean, Asteneko ikastolara heldu gara (Varendonck College). Bertan holandesekin elkartu gara. Denok oso-oso urduri egon gara! Tentsio handia nabaritu da. Baina gure bikotearekin elkartu ondoren, baretu gara. Gainera, janariak asko lagundu du! 

Bertako ikastolatik buelta bat eman ostean, bakoitza bere etxera joan da. Nire kasuan (Ainara), etxera heldu, gurasoak ezagutu, opari batzuk banatu, afaldu eta ondoko herri batean egon den feria batera abiatu gara. Uxueren kasuan, berriz, etxera iritsi da eta gurasoak ezagutu beharrean, bere holandesaren aiton-amonak ezagutu ditu. Opariak eman eta segidan feriara abiatu da. Han klasekoekin elkartu, eta pare bat ordu igaro ditugu. Bertan, barrakak eta janari ugaria egon da. Ez da oso desberdina, Gasteizerekin konparatuta. Bertan egon ostean, etxera abiatu eta lo egin dugu. Beharrezkoa, benetan! 

Ikusten duzuen moduan, hau izan da gure eguna. Hona hemen argazki batzuk!






2017/09/22

OPORREN ARRASTOAK..... DBH 2ko postalak...

Ea DBH 4ko holandarrek datorren asteko berririk ematen diguten postalen baten edota beste zerbaiten bidez!








2017/09/15




25. urteurrenarekin, aro berriari ongi etorria eman diogu jada, baita gure irudi, logo berriari ere. Irudi berrirako hautatuak izan ziren hiru ideien egileak izan genituen logo berriari ongi etorria ematen:

"Gaurko egunaren atarian, maite, bizi, sentitzen dugun gure Ikastolarentzat irudia berritzeko ideiak sortzen aritu ginen aurreko ikasturtean; hainbesteren artean gure ideiak hautatuak, garatuak eta bozkatuak izan ziren.

Gaur aro berriari eta irudi berriari ongi etorria emateko bildu gara hemen, gure koloreez jantziak: Laranja, beroa, indarra, argia, kemena, grina, ekintza eta osagarri duen urdina, barea, sakona, jakintza.

Ongi etorria ematera gatoz, lehenari esker onez, etorkizuna itxaropenez, oraina bihotzez, ilusioz biziz. Irudi berrian, eguzkiaren argi erreinuak dira nagusi, gure bidean ere hala izan bitez."


Bejondeizuela!!!

2017/09/08

ONGI ETORRI.....

Urtero bezala eta ikasturtea alai, gogoz eta indartsu hasteko, horra hor aurtengo abestitxoa...



San Juan gaua ere berriro heldu arte, eutsi gogor eta bizi zoriontsu!

2017/09/06

Batzuk hasi dira baina!

Iepa! Aspaldiko zuek!

Gu hasi baino lehenago beste batzuek egin dute baina!

ZORIONAK AURTENGO URRUZUNOTARREI!

Aroari, Aratzi, Maitaneri eta Peruri besteak beste!

URRUZUNO.jpg

Eta besteoi... LASTER ARTE!

Ostiral honetan, irailak 8, ikasturte berriko aurkezpena izango dugu….

2017/06/20

Araba Euskarazen ERRONKA

Bero handiari aurre eginaz primeran aritu ziren Armetia Ikastolatik parte hartu zuten hiru taldeak igandean Araba Euskaraz barruan Bastidan ospatu zen ERRONKAn. Froga guztiak arrakastaz bete zituzten eta gogotsu aritu ziren. Jarraian duzue argazkiak ikusteko lotura, bertan klikatu:

ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI!


2017/06/15

AZKEN EGUNAK...


ETA HAUEK DIRA AZKEN DBHko EGUNAK! Badatoz oporrak!
Batzuek oraindik bukatu ez badute ere, animorik handienak horiei eta EKIN GOGOR!

TAILERRAK... Ikasle batzuk globalak egiten ikastolan baina dena atera duenak...

MENDI IRTEERA


IMG_5447.JPG

IMG_5477.JPG



IMG_5467.JPG

IMG_5480.JPG


SCRAP TAILERRA

 IMG-20170609-WA0022.jpeg
IMG-20170609-WA0028.jpg

OIHAN VEGA


SUKALDARITZA TAILERRA


 IMG_20170608_103410.jpg
IMG_20170608_103429.jpg


 JAPONESEZ IDAZTEN...

IMG_20170608_095712.jpg


BIZIKLETA TXANGOAK…

 IMG_5487.JPGIMG_5488 (1).JPG

 RAP TAILERRA

P1010449.JPG



GIZA ESKUBIDEAK ETA HORMAIRUDIAK...



ANIMAZIO TAILERRA...



IKASTURTE BUKAERAKO TXANGOA

Zumaiako flischa, Tabakalera, Zientzia museoa, Akuariuma…..

 IMG_5506.JPG
 IMG_5498.JPG

 eta bukaera denok Kontxan….

 IMG_5537.JPG
IMG-20170614-WA0009.jpg

eta ikastolan azken agurra, DBH 4koen argazkia…..

IMG-20170614-WA0016.jpg

OSO ONDO PASA OPORRAK!!!!

2017/06/13

ZORIONAK, Aroa Arrizubieta Barredo!


2017ko Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan txapeldun!













2017/06/11

ARABA EUSKARAZ

Dakizuen bezala igandean, ekainak 18, ospatuko da aurtengo ARABA EUSKARAZ BASTIDAn. Autobuserako txartelak salgai daude jada idazkaritzan 7 euroan. Eguneko egitaraua honako lotura honetan ikus dezakezue:

Eta berotzen joateko jarraian duzue aurtengo ARABA EUSKARAZerako egin duten kantua.

Ç

GOAZEN DENOK BASTIDARA!!!

2017/06/06

OLINPIADA MATEMATIKOAK, GAZTE HITZAK eta BERTXILIKAko gure gazteak

Armentia Ikastolako DBH 2ko ikasleek aurten EAEko Olinpiada Matematikoetan parte hartu dute eta Irati Anda lehenengo hamabien artean sailkatu  da, 9. postuan hain zuzen ere.

Zorionak Iratiri eta parte hartu duzuen guztioi!

gazte hitzak.jpgGainera, Armentia Ikastolako Unai Zugazua ikasle ohiak eta Aratz Fdz. de Pinedok Bernardo Atxagaren eskutik jaso zuten 14 urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako GAZTE HITZAK Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketako saria eta aipamen berezia
ZORIONAK bioi!


Gazte Hitzak





Bertxilika bertso-eskolako gaztetxoen txanda ere izan genuen Arabako Eskolarteko Gaztetxoen finalean Zaramagan. Bertan Armentia Ikastolako June Agirre Balzategi, Maialen Bizente eta Itsaso Etxaburu aritu ziren. “Gaur egun bereziki polita izan da zuentzat, poz-pozik ibili zarete. Zer egin duzue?” gaiaren inguruan bertso bana inprobisatu eta agur bana bota zuten.