2017/06/06

OLINPIADA MATEMATIKOAK, GAZTE HITZAK eta BERTXILIKAko gure gazteak

Armentia Ikastolako DBH 2ko ikasleek aurten EAEko Olinpiada Matematikoetan parte hartu dute eta Irati Anda lehenengo hamabien artean sailkatu  da, 9. postuan hain zuzen ere.

Zorionak Iratiri eta parte hartu duzuen guztioi!

gazte hitzak.jpgGainera, Armentia Ikastolako Unai Zugazua ikasle ohiak eta Aratz Fdz. de Pinedok Bernardo Atxagaren eskutik jaso zuten 14 urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako GAZTE HITZAK Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketako saria eta aipamen berezia
ZORIONAK bioi!


Gazte Hitzak





Bertxilika bertso-eskolako gaztetxoen txanda ere izan genuen Arabako Eskolarteko Gaztetxoen finalean Zaramagan. Bertan Armentia Ikastolako June Agirre Balzategi, Maialen Bizente eta Itsaso Etxaburu aritu ziren. “Gaur egun bereziki polita izan da zuentzat, poz-pozik ibili zarete. Zer egin duzue?” gaiaren inguruan bertso bana inprobisatu eta agur bana bota zuten.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina