2012/11/22
2012/11/20
2012/11/09
eta datorren astean AZTERKETAK!!!!!
DBH 4.mailako AZTERKETAK
OSTEGUNA, azaroak 15
8:30-10:30 – Euskara
15:00-17:00 -Bio-Geo/Latina
OSTIRALA, azaroak 16
8:30-10:30 – Lengua
jolasordua
10:50-12:30 – Ingelesa
jolasordua
12:50-13:50- Etika
ASTELEHENA, azaroak 19
8:30-10:30 - Matematika
15:00-17:00 - Gizarte
ASTEARTEA, azaroak 20
8:30-10:30 - Tekno/Informatika
15:00-17:00 - Artea/Fisika-kimika
2012/11/07
MIRESTEN DUT

Ez dut uste inor gai denik gauza bakar bat miresteko, miretsi edozer gauza mires baitaiteke. Pertsona soil bat, pertsonaia bat, ideia bat, egoera bat... Ezinezkoa da, beraz, dauden aukera guztiak egonda, gauza bat eta ez gehiago mirestea. Gainera, zerbait edo norbait miresteak beste zerbait edo norbait mirestea dakar gehienetan (beti, nire ustez). Adibidez, nik pertsona miresten badut, miresten ditut bere ideiak ere, eta ziur aski, ideia horiek sortatutako mugimenduak, taldeak, etab. Honenbestez, oso zaila egiten zait gaia aukeratzea idazlan honetarako, nik ere ez baitut gauza bakarra miresten, eta miresten ditudan horien artean ez naiz gai gehien zein miresten dudan edo garrantzitsuena zein den aukeratzeko.
Horregatik pentsatu dut benetan gustoko dudan zerbaitez mintzatzea. Nahiz eta izan litekeen, ez da pertsona edo pertsonaia bat, ezta pertsona talde bat ere; ez da ideia edo pentsamolde bat; eta ez da lanbide bat. Ez da horrelako ezer. Benetan estimatzen dudan zerbaitez galdetzen didatenean zera etortzen zait burura: pertsonala den zerbait, neurea; lasaitasuna ematen didana, hau da, ondo sentiarazten nauena, buruari besteetan ez bezala bueltak emanez. Beharbada, ez nau zoriontsu sentiarazten beti, baina hori da gehien gustatzen zaidana, dena ez baita beti polita eta zoriontsua izan behar ona izateko.
Horrela sentiarazten nauena miresten dut nik. Dena den, ez da zehatza edo bakarra, eta hori dela-eta, lehen esan dudan bezala, ez dut gauza bat bakarrik miresten. Eta nahiz eta atzerago ez nintzela pertsona edo ideia batez ari esan dudan, beste zentzu honetan izan daiteke horietako bat miresten dudana, horrela sentiarazten baldin banau. Izan daiteke pertsona bat era horretan egotera bultzatzen nauena, berarekin nagoenenan edo berarengan pentsatzen dudanean; nahiz dena delako egun horretan euria ari duela, edo haizea, edo udazken arratsalde arraro horietako bat dela; gertatu zaidan zerbait ere izan daiteke; edo momentua bera, besterik gabe.
Badakit nire miresteari buruzko kontzeptua ez dela, nolabait esateko, hedatuen dagoena edota norbaiti galdetuz gero, lehenengo erantzun bezala emango lukeena. Eta badakit, beharbada, ez zela hau lan honekin kontatzea espero zena. Zerbait konkretu edo zehatzagoaz hitz egin beharko nuke, agian, askok egingo luketen bezala: famaturen bati buruz, zein ondo abesten edo aktuatzen duen kontatuz, eta egunen batean nik ere horren ezaguna izan eta horrenbeste diru eduki nahiko nukeela esanez; edo mediku zein suhiltzaileei buruz, jendearen bizitza salbatzeko egiten duten lana dela-eta. Azken finean, ordea, horrelako famatuak (denak ez baitira kantari eta aktore aberats horiek bezalakoak) beste aberats batzuk baino ez dira, dirua akaparatzen dutenak beste batzuek bizitzeko ere ez dutenean, euren zilborrari begira eguna pasatzen dutenak; eta mediku eta suhiltzaileen lana miresgarria izango da, bai, baina arinago edo beranduago denok hilko gara, ezer ez da betiko, ezta euren lana ere.
2012/10/30
MIRESTEN DUT

Jende askok miresten ditu
telebistako ospetsuak. Hain dira guapoak, modernoak. Askok perfektuak dirudite.
Horiek guztiak oso urruneko pertsonak dira eta kontrakoa uste badugu ere, ez
ditugu batere ezagutzen, elkarrizketetan eta telebistan antzezten ari baitira.
Nire
ustez, inguruko jendea miretsi beharko genuke. Egia esan, mirespena merezi
duten ezagun asko ditugu. Auzokidea, laguna edota izeba pertsona harrigarriak
izan daitezke.
Nik
gehien miresten dudan pertsona nire aitona zena da. Oso bizitza gogorra izan
zuen. Esate baterako, Gerra Zibilaren
ondorio latzak jasan behar izan zituen, baina ekinaren ekinez aurrera atera
zen. Bere gurasoak artzain nahiko txiroak ziren eta bost anai-arrebetako zaharrena izanik hamaika urterekin ikasketak utzi eta lantegi batean lanean aritu zen. Patu gogorra benetan. Baina nahiz eta ikasketa gutxi izan, bizitzak asko irakatsi zion.
Gaztea
zenean, nire amona zenarekin ezkondu eta Lasarteko baserri bat eta behi batzuk
erosi zituen esnea saltzeko. Ondoren, bederatzi seme-alaba izan zituen eta lan eta
sakrifizioarekin denei berak izan ez zituen ikasketak eta unibertsitatea ere
ordaindu zizkien. Nire ustez, benetan
harrigarria da nola moldatu zen behietatik hainbeste diru lortzeko.
Seme-alaba
horietako batetik ni jaio nintzen eta
oso ondo portatu zen nirekin. Bizitza gogor horren ostean, beti irribarretsu eta umore oneko zegoen.
Mirestekoa benetan! Aitonari nire lehengusu-lehengusinek jotzen zuten musika
dantzatzea gustatzen zitzaion eta beti laguntzeko prest zegoen. Gizon
harrigarria benetan!
2012/10/29
URRIAK 11
URRIAK 11
Aurtengo urriaren 11n Ikasle Abertzaleak taldearen deialdiari jarraituz, greba egin behar zela
erabaki zuten gure eta beste eskola askotako ikasleek. Nik buruan neukan duela
aste gutxi, irailaren 27an, greba orokor handia egin zela. Eta zer eragin izan
zuen honek? Bada, nik uste greba egin zutenek egun horretako soldata galdu zutela eta
gobernuak diru hori daukala ez dakit zer egiteko.
Greben
inguruan asko eta asko hitz egiten da: zer eragin daukan, gure haserrea
adierazteko modu bakarra dela, ausarta izan behar dela greba egiteko… Baina
zoritxarrez nire ustea da agintariek guri barre egiten digutela. Greba egin eta
ondorengo egunean betiko eztabaidak sortzen dira: greba deialdia antolatzen
dutenek ehuneko laurogeiko parte hartzea izan dela esaten badute, gobernuak
berriz ehuneko hamabosteko parte hartzea izan dela esango du. Hau guri barre egitea da! Ez dira ados jartzen esateko zenbatek parte hartu duten
holako ekintza batean.
Eta
horrexegatik erabaki nuen eskolara joango nintzela. Bueno, egia esan, nire etxekoekin batera erabaki nuen. Ea ba al nekien zer eskubide
aldarrikatzen genuen ikasleok galdetu zidaten eta eman nizkien erantzunak oso makalak
izan ziren.Azkenik, uste dut krisi egoera honetan ezin dugula "ordaindutako ikastola egun bat" galdu. Egoera gogor hauen aurrean egiteko daukagun gauza bakarra da ikasten jarraitu eta lan egiten jarraitu, egunen batean egoera hau aldatzeko gai izateko.
2012/10/26
urriak 11

URRIAK
11
Nire
aburuz erabat zilegia da ikasleok greba egitea aplikatutako eta
aplikatuko diren erreformen aurka. Azken finean, ikasleok bete-betean
jotzen gaituen zerbait da.
Lehenik
eta behin, gure nahiak adierazteko askatasun eta eskubidea dugu eta
hori ezin digu inork ukatu. Gure nahiak adierazteko eskubide osoa
dugu mundu libre batean bizi garen heinean behintzat...
Horrez
gain, gure etorkizuna hondatzen ari dira erreforma berriekin.
Esaterako, “Erasmus” bekak ez dira gehiago emango eta gainontzeko
bekak %60a baino gehiago jaitsiko dituzte. Honek asko kaltetzen
gaitu; izan ere, ikasleok dirua behar dugu gure ikasketak ordaintzeko
eta estatuaren laguntzarik gabe oso zaila egiten da dirua lortzea,
are eta gehiago lanbideen egoerari erreparatzen badiogu. Gero eta
zailagoa da lanpostuak aurkitzea eta ikasle gehienak ikasketak
kanpoan egitera bultzatu ditu horrek.
Esan
beharra dago diru asko aurreztuko dela murrizketekin, baina zeren
ordainetan?
·Ikasle
gehiago egongo da ikasgela bakoitzean eta horren ondorioz hezkuntza
maila baxuagoa izango da.
·Ikastetxe
publikoetako irakasleei asko jaitsiko diete soldata, baita hainbat
ikastetxe pribatutakoei ere.
·Irakasle
ugari kaleratu dituzte aurrezteko.
·Ikasleei
ematen zaien diru laguntza oso eskasa da.
Honengatik
guztiagatik bat egiten dut urriaren
11n egiten
diren mobilizazioekin. Gure eskubideak defendatu behar ditugu.
Hezkuntza duina nahi dugulako. Eta murrizketekin estatuak besterik
ez du etekina lortzen; izan ere, irakasleak kaltetzen ditu, ikasleok
kaltetzen gaitu eta baita ikastoletako langile guztiak ere.
Ez
diezaiegun gure etorkizuna zapuzten utz. Atera zaitez kalera eta
borrokatu zure eskubideen alde. Oihuka ezazu! Entzun gaitzatela
behingoz!
2012/10/23
TXINTXETAK

Guztiok miresten dugu norbait. Futbolariak, aktoreak, idazleak, politikariak, marrazkigileak, superheroiak, jainkoak, bakea bultzatzen duten pertsonak, abeslariak, dantzariak, pasteltxoak...Txikitatik norbait mirestera bultzatuak sentitu gara. Aita-amak hasieran, marrazki bizidunetako pertsonaiak gero, telebistako jendea ondoren, abeslariak nerabezaroan... Zergatik norbait miresteko beharra? Zergatik ez ZERBAIT? Galdera psikologiko sakona...
Ba, nik zerbait miresteko gogoa dut. Doala haizea hartzera jende ospetsua. Nik txintxetak miresten ditut. Bai, txintxetak, gelako kortxoan iltzatuta ditugun metalezko perretxikoak. Zergatik txintxetak eta ez kortxoa bera? Ba, hara, kortxoa ez delako paperak iltzatzeko metalezko objektu txikia. Horregatik.
Gustoko ditut txintxetak. Patata tortilla edo kolore berdea gustuko ditudan bezala. Baina ez dut patata tortilla edo berdea miresten. Txintxetak miresten ditut eta arrazoi berezirik ez badut ere, adierazten dutenagatik miresten ditudala uste dut. Txintxetek ez dute aktibitate fisiko handirik. Ez dute jaten, ez dute jolasten... Beraz, ez dira oso entretenigarriak. Horregatik, jendeak ez die kasu handirik egiten. Agian, ume txikiek bai, gustuko dutelako txintxeta zapatako zolan sartu eta ibiltzerakoan zarata ateratzea. Beno, kontua da inor ez dela haietan fijatzen, eta niri oso interesgarriak iruditzen zaizkit.
Miresten dut txintxetek beren lanean erakusten duten jarrera. Paretan iltzaturik, gau eta egun kexatu gabe, egin beharrekoa behar bezala egiten, mugitu gabe, tinko paretan. Eta ez dira mugituko, ez jauna, indarrez ez bada. Eta bereari eutsiko diote ahalik eta denbora luzeen. Gomendatu zaien lana egingo dute, eta ez dira distraituko ezerekin, telebista aurrean jartzen badituzu ere, bertan jarraituko dute. Leial, serio. Edo agian, txintxetek duten garrantzia miresten dut. Etxerako lanen zerrenda eusten egon daitezke, edo maitasun gutun bat, supermerkatuko zerrenda edo barkamen mezu bat. Eta ohar horiek norbaitek irakurriko dituen edo ez haien esku dago. Txintxeta erori egiten bada, zer? Etxerako lan falta, inoiz adierazi gabeko maitasun sentimendua, erosi gabeko galletak eta haserretutako pertsonak. Horregatik dira garrantzitsuak txintxetak, horregatik miresten ditut. Eta agian, denok izan beharko ginateke txintxetagoak.2012/10/18
ARABA ARRISKUAN!!!
Altxor
bat daukagu. Sekulako altxorra dela diote, berehala atera beharrekoa.
Ez dute itxaron nahi, presaka dabiltza. Altxorra milaka urtez egon da
hor, ez zaio ezer gertatuko pixka bat gehiago itxaroten badugu. Mundua
2012an bukatuko dela sinesten dutela pentsatzen hasia naiz.
Gure
lurra bahea balitz bezala utzi nahi dute. Altxorra ateratzeko
beharrezkoa dela esaten dute. Eta nik diot: Zer gertatuko zaio gure
lurrari? Zer gertatuko zaio gure urari? Ezin dugu gu hain ondo zaindu
gaituen lurra gure mutur aurrean hiltzen ikusi.
Itsasoa
baino haratagotik etorriko dira, beraien metalezko gaztelu eta
dorreekin. Hementxe bertan eraikiko dituzte beraien eraikinak eta
gure eskualdeko herrixketatik igarotzen diren errekak erabiliko
dituzte altxorra ateratzeko. Lurra bere erraietatik eztandaraziko
dute eta berak odola isuri eta negar egingo du.
Gazteleraz
badago atsotitz bat: "Ojos que no ven, corazón que no siente". Egia da
guk eztandak ez ditugula ikusiko, baina gure bihotzak sentitu egingo
du, horren ondorioak ikusiko baititugu.
Edango
dugun ura ez da berdina izango, gure lautada maitea ez da berdea
izango, dena zikintzeko prest baitatoz; ezingo digute “patatero”
deitu, landatzeko lurrik ere ez dugu izango eta.
Ezin
al dugu altxorra beste sistema batekin atera?
Helburuak
ez ditu horretarako behar diren baliabideak justifikaten, eta
Frackingaren kasua ez da salbuespen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





