2012/10/02

KILOMETROAK 2012


GOGORATU IKASTOLAK AUTOBUSA ANTOLATU DUELA EGUN HORRETARAKO!!!


GERNIKAko bonbardaketa "La noche de..." saioan ETB2an


Gaur gauean ETB2an "GERNIKA BAJO LAS BOMBAS"saioa ikusteko aukera egongo da Felix Linaresen "La noche de... " saioaren barne...

Interesgarria izan daitekeelakoan...


KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila

KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila

KOLDOri gutuna:




Gasteizen, 2012ko irailaren 18an

Koldo agurgarria:

Zer moduz doa Asiako bizikleta bidaia? Gasteizen dena bikain doa, bai etxean, bai ikastolan. Ikastolan ondo doa dena, baina hau oraindik ikasturteko hasiera da. Gorputz Hezkuntzan jada hasi gara, bi saio eduki ditugu Ibonekin. Gaur hasi gara eskubaloian jolasten, bakarrik eskubaloiaren sarrera moduko bat egin dugu, baina hurrengo astean gehiago sakonduko dugu.

Zu bizikletan ibiltzea espero dut, bertako paisaiak ikaragarri politak izatea eta zu txundituta uztea. Gainera, bertako ohiturak desberdinak dira eta hemengo janariaren falta nabarituko duzu. Adibidez, "eusko label"eko txuletoia han ez da egongo.

Janaria alde batera utzita, pasa den hilabetean nire baserritik abiatu zen "fracking"aren kontrako bizikleta martxa, eta bertan egon nintzen ni; izan ere, nire herriari kalte egingo lioke.

Bestalde, egun batzuk geroago familiarekin "Tourmalet"a igo nuen bizikletaz Frantziako itzulia ikusteko.

Espero dut zure "tourra" ondo joatea eta istripurik ez izatea.

Besterik gabe, zure erantzuna itxaroten egongo naiz, eta ni banoa, txuletoiak gose utzi nau eta.

Adeitasunez

2012/10/01

KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila

KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila

ALICIAri gutuna:




Gasteizen, 2012ko irailaren 15ean

Kaixo, Alicia:

Zu mundua ezagutzen ari zaren bitartean, gu hemen gaude, Gasteizen, DBH 4.maila hasi berri dugularik. Aurten ez zara gurekin egongo, ez ditugu zure "Aizue" oihu famatuak edo zuk esaten duzun moduan, "urakan oihuak" entzungo eta, nahiz eta batzuek ez esan, denok nabaritzen dugu zure falta. Irakasle gisa ez ezik, pertsona moduan ere. Beti laguntzen eta animatzen gintuzun, ahal zenuen neurrian, eta horregatik bereziki idazten dizut eskutitz hau, guregatik egindako guztiagatik eskerrak emateko.

Eskertzeko buruan dudan oroitzapenetako bat guk urte honetan egingo dugun ikasbidaia da. Nahiz eta ez zaren gurekin etorriko, hala egingo bazenu moduko ahaleginak egin zenituen. Bertso afarian dirua lortzeko arratsalde osoa igaro zenuen jantokian zure senarrarekin janaria prestatzen laguntzen. Gainera, diru kontu guztiak zuk eraman zenituen. Askotan ez genuen zure laguntzarik merezi, zuk ahalegin handiak egiten zenituelako guregatik eta guk ez genituelako zuk eskatutako gauza guztiak egiten.

Horretaz gain, arazoren bat geneukan bakoitzean zu hor zeunden, gure "psikologa" izango bazina bezala laguntzen.

Hau guztia esan eta gero, zure bidaia luze honetan dena primeran joatea opa dizut eta berriz eskerrak ematen dizkizut, abestiak esaten duen bezala "bizipenengatik eskerrik asko", nahiz eta urte bakarra egon elkarrekin.

Zure berri laster izango dudalakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaitu zure ikasle batek

2012/09/28

KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4.maila


KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila

KOLDOri gutuna:


                                                                                                          Gasteiz, 2012ko irailaren 12a


Kaixo, Koldo:

Aurten, duela hiru urte ez bezala, ez zaitugu gure artean. Hiru urtez izan zara nire irakasle ikastolan, eta baita txikitako udalekuren bateko monitore ere. Alde batetik, zorionez eta, bestetik, tamalez azken urtea dut ikastolan. Hori espero dut behintzat!

Esan beharrik ez dago zure falta nabaritzen dugula; beno, nik behintzat bai, faltan botatzen zaitut. Zure izaera berezi hori dut faltan: errepidea gurutzatzerakoan txistua atera eta azkar pasa gintezen jartzen zenuen entusiasmo hura, lagun artean hizketan geundela jartzen zenuen belarri luze hori, edota hika formako esaldi xelebre horiek... Zerrenda hemendik zu zauden toki urruti horretaraino luza daiteke. Hortaz, hobeto hemen uztea, ezta?

Gutun hau zutaz ahazten ez garela  jakin dezazun, eta zu gutaz ahaz ez zaitezen bidaltzen dizut. Nonahi zaudela, gal ez zaitezen esperoan

Zure ikasle izandakoa

2012/09/27

KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila


KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila

ALICIAri gutuna:




                  Gasteizen, 2012ko irailaren 19an
Kaixo, Alicia:

Gutun honen bitartez zure berri izan nahiko nuke baina zaila izango delakoan nago. Batek daki non zauden orain!

Zer moduzkoa izan da zure uda? Ni udan handik hona ibili naiz, Europa puntatik puntara zeharkatzen, nire biolina beti gainean nuelarik. Gustura kontatuko nizkizuke beste musikari batzuekin izandako gorabeherak, iaz zuk eta biok batzuetan tratatu genituenak, baina ez dut uste hau modurik egokiena denik bitarteko ugari daudelako. Salzburgo izugarri polita da. Izan ere, han ikasteko frogak egingo ditut aurten. Salzburgorako eta Madrilerako frogak berriro  egingo ditut, aurreko urteko frogen emaitzen berririk eduki ez dudalako.

Ezin dut aukera hau galdu zuri eskerrak emateko, pasa den urtean egin zenituen esfortzu ugariengatik eta beti laguntzeko prest egon izateagatik. Uste dut edozein irakaslek ez dakiela zer den musikan aritzea, eta inork ez duela zu bezala baloratzen. Orain konturatzen naiz zurekin eskolara joatea zertxobait atseginagoa zela.

Ez dakit aurten nola moldatuko naizen zu gabe, ez dakit kurtsoa aurrera ateratzeko gai izango naizen. Dakidan gauza bakarra zu gabe dena zailagoa izango dela da. Gezurra badirudi ere, hau idazterakoan negar malkoak begira datozkit. Oraindik ez dut barneratu aurten zurekin egongo ez garelako ideia. Espero dut denbora kontua izatea.

Baina aurrera begiratu beharra dago (hori diote behintzat) eta zuregatik asko pozten naiz. Espero dut zure familiarekin egoteko aukera zoragarria eta mundu zabala ikusteko esperientzia oso aberasgarriak izatea zuretzat.

Bihotzez esan behar dizut Armentia ikastola zu gabe ez dela gauza bera. Ohitzea espero dut, baina hasiera gogorra izaten ari da benetan. Baina esera zaharrak dioenez: neke gaberik ez da biderik.

Besterik gabe, laster zure berri edukitzea espero dut.
         

2012/09/25

JOLASORDUEN ESPAZIO BANAKETA


ASTELEHENA
Futbol zelaia - DBH 4
Saskibaloi zelai handia - DBH 3
Saskibaloi zelai txikia - DBH 2
Frontoi ondoko eremua - DBH 1

ASTEARTEA
Futbol zelaia - DBH 3
Saskibaloi zelai handia - DBH 2
Saskibaloi zelai txikia - DBH 1
Frontoi ondoko eremua - DBH 4

ASTEAZKENA
Futbol zelaia - DBH 2
Saskibaloi zelai handia - DBH 1
Saskibaloi zelai txikia - DBH 4
Frontoi ondoko eremua - DBH 3

OSTEGUNA
Futbol zelaia - DBH 1
Saskibaloi zelai handia - DBH 4
Saskibaloi zelai txikia - DBH 3
Frontoi ondoko eremua - DBH 2

OSTIRALA
Hilabeteko 1. ostirala (Astelehenetan bezala)
Futbol zelaia - DBH 4
Saskibaloi zelai handia - DBH 3
Saskibaloi zelai txikia - DBH 2
Frontoi ondoko eremua - DBH 1

Hilabeteko 2. ostirala (Asteartetan bezala)
Futbol zelaia - DBH 3
Saskibaloi zelai handia - DBH 2
Saskibaloi zelai txikia - DBH 1
Frontoi ondoko eremua - DBH 4

Hilabeteko 3. ostirala (Asteazkenetan bezala)
Futbol zelaia - DBH 2
Saskibaloi zelai handia - DBH 1
Saskibaloi zelai txikia - DBH 4
Frontoi ondoko eremua - DBH 3


Hilabeteko 4. ostirala (Ostegunetan bezala)
Futbol zelaia - DBH 1
Saskibaloi zelai handia - DBH 4
Saskibaloi zelai txikia - DBH 3
Frontoi ondoko eremua - DBH 2


Txantxalekuaren erabileraren arabera, urritik maiatza bukaerara astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan 10:30ean Txantxaleku libre izango dugu (baita ostiraletan ere abendura arte).

Arazoa asteazkeneko eta ostiraleko azken jolasorduarekin dugu (12:30-12:50), tarte hauetan areto hau hartuta egongo baita. Frontoiaren erabileran berri izatea komeni zaigu.

Beraz, libre dagoen tarte horretan DBH 1 eta 2koak joango dira Txantxalekura eta DBH 3 eta 4koak psikomotrizitate gela ondoko korridorean egongo dira.

2012/09/02

ONGI ETORRI 2012-2013 IKASTURTEARI!



ONGI ETORRI!





Gorantziak aurten gurekin izango ez ditugunei!



2012/06/11

ARABA EUSKARAZ 2012, IGANDEAN, HILAK 17


ARABA EUSKARAZautobusa

Gure jai honetan jende mordoa bil dadin, ikastolak autobusak antolatuko ditu Bastidara joateko. Autobusak ikastolatik aterako dira 10:00etan eta Bastidatik 18:30ean martxan jarriko dira. Txartel bakoitzak (joan-etorriak) ikastolakoentzat 5 €-ko prezioa izango du eta 8 €-koa kanpokoentzat.


Txartelak ikastolako Idazkaritzan eros ditzakezue ekainaren 1etik 13ra arte (asteazkena) bulegoko ordutegian (8:30-13:00 eta 15:00-17:00).

Ez gelditu txartelik gabe!!!


ANIMATU!!!
PARTE HARTU!!!