2012/09/27

KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila


KANPOAN DITUGUNEI AGUR BEROA- DBH 4. maila

ALICIAri gutuna:




                  Gasteizen, 2012ko irailaren 19an
Kaixo, Alicia:

Gutun honen bitartez zure berri izan nahiko nuke baina zaila izango delakoan nago. Batek daki non zauden orain!

Zer moduzkoa izan da zure uda? Ni udan handik hona ibili naiz, Europa puntatik puntara zeharkatzen, nire biolina beti gainean nuelarik. Gustura kontatuko nizkizuke beste musikari batzuekin izandako gorabeherak, iaz zuk eta biok batzuetan tratatu genituenak, baina ez dut uste hau modurik egokiena denik bitarteko ugari daudelako. Salzburgo izugarri polita da. Izan ere, han ikasteko frogak egingo ditut aurten. Salzburgorako eta Madrilerako frogak berriro  egingo ditut, aurreko urteko frogen emaitzen berririk eduki ez dudalako.

Ezin dut aukera hau galdu zuri eskerrak emateko, pasa den urtean egin zenituen esfortzu ugariengatik eta beti laguntzeko prest egon izateagatik. Uste dut edozein irakaslek ez dakiela zer den musikan aritzea, eta inork ez duela zu bezala baloratzen. Orain konturatzen naiz zurekin eskolara joatea zertxobait atseginagoa zela.

Ez dakit aurten nola moldatuko naizen zu gabe, ez dakit kurtsoa aurrera ateratzeko gai izango naizen. Dakidan gauza bakarra zu gabe dena zailagoa izango dela da. Gezurra badirudi ere, hau idazterakoan negar malkoak begira datozkit. Oraindik ez dut barneratu aurten zurekin egongo ez garelako ideia. Espero dut denbora kontua izatea.

Baina aurrera begiratu beharra dago (hori diote behintzat) eta zuregatik asko pozten naiz. Espero dut zure familiarekin egoteko aukera zoragarria eta mundu zabala ikusteko esperientzia oso aberasgarriak izatea zuretzat.

Bihotzez esan behar dizut Armentia ikastola zu gabe ez dela gauza bera. Ohitzea espero dut, baina hasiera gogorra izaten ari da benetan. Baina esera zaharrak dioenez: neke gaberik ez da biderik.

Besterik gabe, laster zure berri edukitzea espero dut.
         

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina