Igandea zen eta alarma entzun bezain pronto, komunera joan zen Vespucci goizeko dutxa hartzera.

Dutxatik ateratzean, bere melena dotorea odo sikatu eta berehala jarri zuen pijama berriz ere. Negua zen eta hilabete horretan ezin izan zuen berogailua ordaindu. Beraz, egongelan sartu, manta pare batekin ondo estali eta whatsappa ireki zuen bere mugikorrean. Ireki bezain pronto, bere lagun baten mezua irakurri zuen:
- Azkar! Jarri teleberria! Islamistek berrio egin dute eraso Belgikan!- Vespucci guztiz harrituta zegoen. Belgikan zuen bere familia; beraz, di-da batean teleberriak jarri zituen.

Han zegoen Bin Laden. Telebistatik atera zen bera ere.
- Nor demontre zara zu eta zergatik zaude besaulki horretan etzanda eta ez beste tontoak bezala korrika egiten?- galdetu zion Vespucciri mehatxu eginez.
- Baina zer, zer, zer... gertatzen ari da hemen?- galdetu zion Vespuccik urduri.
- Hirugarren Gerrate Mundiala! Ospa hemendik oraintxe!

Erlojua hartu eta dutxatu zenetik bakarrik 15 minutu pasa zirela konturatu zen, nahiz eta berari amaigabea iruditu gertatu zena. Izerditan zegoen, zeharo bustita. Hortaz, beste dutxa bat hartzea erabaki zuen.
- Ea dutxa honekin lasaitzen naizen...-esan zion bere buruari.
Dutxa hartutakoan, lo egitera joatea erabaki zuen, pixkatxo bat gehiago lasaitzeko. Etxean geratzea egun osoan zehar erabaki zuen. Bin Laden, Trump eta gertatutakoa ezin zuen ahaztu eta sekretua gordetzea erabaki zuen, kontatuz gero zoratuta egongo zela pentsatuko luketelako bere lagunek.
Eta horrelakoa izan zen aitonaren egunik txarrenetarikoa. Aurrekoan irakurri nuen bere eguneroko pribatuan...
- La hostia! A zer nolako aitona txoropitoa duzun!
- Isildu, Manex, zu ere ez zara motz geratzen eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina