Berandu zen. Gaueko hamabiak baina Sara oraindik liburutegian zegoen. Gaixoak azterketa pila bat zuen eta ezin zion ikasteari utzi. "Uf... Bio-Geo bukatu dut... Lengua ikasi eta etxera joan ahal izango naiz!"pentsatu zuen Sarak.
Orduan, bere motxilan lenguako liburua bilatu zuen, baina ez zegoen! Momentu hartan, liburutegi zahar horretako apalategietatik "Historia de la Literatura" liburua bilatzen hasi zen. Ez zitzaion asko kostatu liburu madarikatua aurkitzea eta liburua hartu bezain laster, ikasten hasi zen.
"Shakespeare... Lope de Vega... Moliere... Zer nolako tostoia!" Sarak liburua ireki eta gauza arraro bat geratatu zen. Liburuak dardarka hasi eta hiru tipo atera ziren bertatik!
Sarak ezin zuen sinetsi. Ikaratuta zegoen eta ezer egin edo esan gabe lurrera erori zen. Hiru tipoei begiratu zien. A zer nolako piura zuten!
- Kaixo...- esan zion horietako batek oso azentu arraroaz.- Ni William Shakespeare naiz. Willy lagunentzat.- Sarak ez zuen ezer esan. Lelo aurpegia jarrita begiratzen zien.
- Gabon. Ni Lope de Vega naiz.- Sara altzatu zen eta ezer esan gabe berriro aulkian eseri, aurpegi zuri-zuria eta begiak plater modukoak izanik.
- Baina zer ari zarete hemen egiten!- esan zuen Shakespearek.
- Eeee... Eskerrik asko, baina.... ez dut zuen laguntza behar. Bueltatu liburura!
- A zer nolako neska desatsegina aukeratu duzun, William!- esan zuen Lopek.
- Isil zaitez!- erantzun zuen Williamek.
- Bueno... zertan lagundu behar didazue?- esan zuen Sarak.
- Argi dago, neska! Antzerkiaren historia ikasiko dugu!- esan zuen Lopek.
- Ongi da. Baina... azkar, mesedez. Etxera bueltatu nahi dut. - erantzun zuen Sarak, ez zegoena guztiz ziur gertatzen ari zenarekin.
Hiru orduren buruan bukatu zuten ikasten. Sarak dena zekien primeran orain eta oso pozik zegoen.
- Bukatu dugu azkenean!- esan zuen Williamek.- Baietz gustatu "Hamlet" nire obra liluragarria!
- Liluragarria?- erantzun zuen Lopek. - Buruhezur bati hitz egiten zion txoriburu bat? Kar, kar, kar...- barre egin zuen.
- Isil zaitez! Hobe da nire "txoriburuaren" obra "Fuenteovejuna" tontoen herria baino!- erantzun zuen Williamek haserre.
- Lasai, lagunak! Mila esker lagundu izanagatik. Orain joan egin behar dut! Espero dut berriz zuek ikustea.- esan zuen Sarak triste joan behar izateagatik.
Orduan bi gizonak liburuan sartu eta Sara etxera joan zen liluratuta bizi izan zuen esperientziagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina