2016/11/24

GIANNI RODARI idazle italiarraren "Jolas egiteko ipuinak" (ERALDAKETA)

Igandea zen eta alarma entzun bezain pronto, komunera joan zen Vespucci goizeko dutxa hartzera.

- O! Azkenean igandea! Bazen garaia...- aipatu zuen egunean zehar egingo zuenean pentsatzen zegoen bitartean.

Dutxatik ateratzean, bere melena dotorea odo sikatu eta berehala jarri zuen pijama berriz ere. Negua zen eta hilabete horretan ezin izan zuen berogailua ordaindu. Beraz, egongelan sartu, manta pare batekin ondo estali eta whatsappa ireki zuen bere mugikorrean. Ireki bezain pronto, bere lagun baten mezua irakurri zuen:

- Azkar! Jarri teleberria! Islamistek berrio egin dute eraso Belgikan!- Vespucci guztiz harrituta zegoen. Belgikan zuen bere familia; beraz, di-da batean teleberriak jarri zituen.

Kirolak jarri bezain laster, bat-batean Bruselaseko erdialdean zegoen sofan etzanda. Ez zuen sinisten. "Zer demontre! Zer demontre!" errepikatzen zuen harrituta eta urduri. Mundu guztia korrika zebilen, eztandetatik urruntzen saiatzen. A zer nolako desastrea sortu zen bere inguruan!

Han zegoen Bin Laden. Telebistatik atera zen bera ere.



- Nor demontre zara zu eta zergatik zaude besaulki horretan etzanda eta ez beste tontoak bezala korrika egiten?- galdetu zion Vespucciri mehatxu eginez.

- Baina zer, zer, zer... gertatzen ari da hemen?- galdetu zion Vespuccik urduri.

- Hirugarren Gerrate Mundiala! Ospa hemendik oraintxe!

Bitartean telebistan egoera bera zegoen. Beraz, Vespucci konturatu zen telebistan sartu zela, eta telebistan agertzen zen egoera bizi zuela berak ere. Handik gutxira Donald Trump agertu zen kaja tontan. Konturatu orduko Etxe Zuriko patioan zegoen Vespucci telebista ikusten. Teleberrian islamistak utzi eta Estatu Batuen hauteskundeekin hasi ziren. Beraz, Estatu Batuetara transportatu zen Vespucci. Ez zekien zer gertatzen zen; beraz, urduri-urduri, besaulkitik altxatu gabe mandoa hartu eta telebista itzali zuen. Amatatu bezain agudo, etxeko egongelan zegoen. Ikaratuta zegoen. Gertatu zena oraindik sinistu ezinik.

Erlojua hartu eta dutxatu zenetik bakarrik 15 minutu pasa zirela konturatu zen, nahiz eta berari amaigabea iruditu gertatu zena. Izerditan zegoen, zeharo bustita. Hortaz, beste dutxa bat hartzea erabaki zuen.

- Ea dutxa honekin lasaitzen naizen...-esan zion bere buruari.

Dutxa hartutakoan, lo egitera joatea erabaki zuen, pixkatxo bat gehiago lasaitzeko. Etxean geratzea egun osoan zehar erabaki zuen. Bin Laden, Trump eta gertatutakoa ezin zuen ahaztu eta sekretua gordetzea erabaki zuen, kontatuz gero zoratuta egongo zela pentsatuko luketelako bere lagunek.

Eta horrelakoa izan zen aitonaren egunik txarrenetarikoa. Aurrekoan irakurri nuen bere eguneroko pribatuan...

- La hostia! A zer nolako aitona txoropitoa duzun!


- Isildu, Manex, zu ere ez zara motz geratzen eta.

2016/11/23

EL INVIERNO

Siempre me ha gustado el invierno. Ni siquiera entiendo por qué la gente habla de días malos cuando se refiere a los días de lluvia, frío y nieve.

Aunque no puedo recordar mi primer año de vida en Rusia, me pregunto si las sensaciones que me traen los días “malos” tienen algo que ver con mi origen. Supongo que no, pero no estoy seguro.

La verdad es que a la mayoría de la gente le parece extraño, y cada vez que digo en alto que me gustan los días oscuros y fríos veo la cara de asombro de mi madre, que no puede entenderlo porque ella adora el verano y los días luminosos.

Si me paro a pensar, se me ocurre que algunos de los días más bonitos de mi vida han tenido que ver con la nieve. Recuerdo especialmente un invierno muy duro en el que cayeron varias nevadas. Como yo era bastante pequeño, mi aita me llevaba en trineo a la ikastola. También recuerdo los juegos y los muñecos de nieve con mi amigo Dani en el jardín de casa, la primera vez que fui a esquiar y, sobre todo, las peleas de bolas en la ikastola.

Me encanta la sensación de llegar a casa calado y helado,  el calorcito que se nota al entrar y lo a gusto que te quedas después de una ducha caliente. También me encanta ver nevar desde la ventana.


En fin, que ya estoy deseando que llegue el invierno de verdad y parece que no va a tardar.

CALIGRAMA

Captura.JPG

QUE LA VIDA IBA EN SERIO (II)


2016/11/21

Algunas amistades son eternas (Pablo Neruda)

HABITA EN MÍ TU RITMO

QUE LA VIDA IBA EN SERIO.


GIANNI RODARI idazle italiarraren "Jolas egiteko ipuinak" (ERALDAKETA)



Berandu zen. Gaueko hamabiak baina Sara oraindik liburutegian zegoen. Gaixoak azterketa pila bat zuen eta ezin zion ikasteari utzi. "Uf... Bio-Geo bukatu dut... Lengua ikasi eta etxera joan ahal izango naiz!"pentsatu zuen Sarak.

Orduan, bere motxilan lenguako liburua bilatu zuen, baina ez zegoen! Momentu hartan, liburutegi zahar horretako apalategietatik "Historia de la Literatura" liburua bilatzen hasi zen. Ez zitzaion asko kostatu liburu madarikatua aurkitzea eta liburua hartu bezain laster, ikasten hasi zen.


"Shakespeare... Lope de Vega... Moliere... Zer nolako tostoia!" Sarak liburua ireki eta gauza arraro bat geratatu zen. Liburuak dardarka hasi eta hiru tipo atera ziren bertatik!


Sarak ezin zuen sinetsi. Ikaratuta zegoen eta ezer egin edo esan gabe lurrera erori zen. Hiru tipoei begiratu zien. A zer nolako piura zuten!

- Kaixo...- esan zion horietako batek oso azentu arraroaz.- Ni William Shakespeare naiz. Willy lagunentzat.- Sarak ez zuen ezer esan. Lelo aurpegia jarrita begiratzen zien.

- Gabon. Ni Lope de Vega naiz.- Sara altzatu zen eta ezer esan gabe berriro aulkian eseri, aurpegi zuri-zuria eta begiak plater modukoak izanik.

- Baina zer ari zarete hemen egiten!- esan zuen Shakespearek.

- Eeee... Eskerrik asko, baina.... ez dut zuen laguntza behar. Bueltatu liburura!

- A zer nolako neska desatsegina aukeratu duzun, William!- esan zuen Lopek.

- Isil zaitez!- erantzun zuen Williamek.

- Bueno... zertan lagundu behar didazue?- esan zuen Sarak.

- Argi dago, neska! Antzerkiaren historia ikasiko dugu!- esan zuen Lopek.

- Ongi da. Baina... azkar, mesedez. Etxera bueltatu nahi dut. - erantzun zuen Sarak, ez zegoena guztiz ziur gertatzen ari zenarekin.


Hiru orduren buruan bukatu zuten ikasten. Sarak dena zekien primeran orain eta oso pozik zegoen.


- Bukatu dugu azkenean!- esan zuen Williamek.- Baietz gustatu "Hamlet" nire obra liluragarria!

- Liluragarria?- erantzun zuen Lopek. - Buruhezur bati hitz egiten zion txoriburu bat? Kar, kar, kar...- barre egin zuen.


- Isil zaitez! Hobe da nire "txoriburuaren" obra "Fuenteovejuna" tontoen herria baino!- erantzun zuen Williamek haserre.

- Lasai, lagunak! Mila esker lagundu izanagatik. Orain joan egin behar dut! Espero dut berriz zuek ikustea.- esan zuen Sarak triste joan behar izateagatik.

Orduan bi gizonak liburuan sartu eta Sara etxera joan zen liluratuta bizi izan zuen esperientziagatik.

2016/11/11

DBH 4 Elkartrukea - Argazkiak PREST!

DBH 4-ko ikasleek Holandako ikastetxe batera egindako elkartrukearen argazkiak prest dituzue eskuineko menuan.





2016/11/07

IKASLEEN EUSKARA BATZORDEAREN KANPAINA... EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!

ESKAERAK JASOTZEKO EPEA: AZAROAK 10, OSTEGUNA




KAMISETAK HAUR ETA GAZTEAK.jpg
HAUR ETA GAZTEENTZAKO KAMISETA (letra urdina eta laranja)


KAMISETA, GIZONEZKO ETA EMAKUMEZKOENA.jpg
EMAKUMEZKO ETA GIZONENTZAKO KAMISETA (letra beltz eta zuria)


Adina/neurria
Haurrak eta gazteak
(1-2 urte).............86-94 cm-ko garaierako umea

(3-4).....................96-104 cm-ko garaierako umea

(5-6)....................106-116 cm-ko garaierako umea

M (7-8)................118-128 cm-ko garaierako umea

L (9-11)...............130-140 cm-ko garaierako umea

XL (12-14)..........(altueran) 61 eta (zabaleran) 42 cm-ko kamiseta
Emakumezkoak
S………………(altueran) 58 eta (zabaleran) 41 cm-ko kamiseta

M……………...(altueran) 59 eta (zabaleran) 43 cm-ko kamiseta

L………………(altueran) 61 eta (zabaleran) 44 cm-ko kamiseta

XL…………….(altueran) 62 eta (zabaleran) 46 cm-ko kamiseta

XL…………….(altueran) 63 eta (zabaleran) 48 cm-ko kamiseta
Gizonezkoak
S……………….(altueran) 69 eta (zabaleran) 48 cm-ko kamiseta

M……………...(altueran) 71 eta (zabaleran) 50 cm-ko kamiseta

L……………….(altueran) 73 eta (zabaleran) 54 cm-ko kamiseta

XL……………..(altueran) 75 eta (zabaleran) 58 cm-ko kamiseta

XXL…………...(altueran) 77 eta (zabaleran) 62 cm-ko kamiseta


neurriak.jpgA….altuera
B….zabalera

10 euroan (ordainketa kontu korrontetik)