2016/10/19

GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANA.... parte hartzaileak.... 2. eta 3. froga....

II. GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANA


Lau dira Armentia Ikastolako ikasle taldeak:
  • KOXK taldea: Asier, Aroa, June eta Lexuri.
  • JEM taldea: Maialen, June, June eta Endika.
  • KOKOTERAK taldea: Lierni, Maitane, Maider eta Joane.
  • EUSKARAREN AINGERUAK taldea: Xabi, Iratxe, Idoia eta Larraitz.
Inork beraien aurkezpen bideoak ikusi nahi izanez gero, gogoratu GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANAren web orrialdean eskegita daudela.


JEM taldearen aurkezpena



EUSKARAREN AINGERUAK taldearen aurkezpena



Gasteizko Ginkanako 2.froga... 

1-  Hitzak hainbat hizkuntzatan nola esaten diren jakiteko hainbat baliabide daude sarean, besteak beste wordmap.co edota eu.forvo.com. Euskal Herrian ere martxan daude hiztegitxoak.eu bezalako egitasmoak. Horietan bilatuta, idatzi nola esaten den EGUN ON hitza ondorengo lau hizkuntza hauetan:
  • Bable 2) Amazigera (Tamazight) 3) Sererera 4) Errusiera
2- Interneten erabiltzen diren hizkuntza horietako bat da euskara. Zein postutan dago hizkuntza erabilienen zerrendan?
3- Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoa dauka GEU elkarteak. Zenbat “atsegin dut” dauzka bere  Facebookeko orrialdeak?
4- Munduko hizkuntza aniztasuna aberastasuna den bezala, hizkuntza bakoitzaren baitako aniztasuna ere aberastasuna da. Euskarara etorrita, idatzi "larru gorritan” esaera Euskal Herrian zehar entzun litekeen beste 4 modutara.
5- Nola esaten da Ketxueraz arratsaldeon? Erabili Lingolang-eko bideoak laguntza gisa!
6- 2014ko azaroaren 29an jaio zen Alea euskarazko astekari orokorra, Araba osoan banatzen dena. Nor agertzen da 2016ko irailaren 22an argitaratutako alearen portadan?7- Zenbat hizkuntza inguru daude munduan? Eta zenbat estatu?8- Unescok 2009an egindako Atlasean galtzeko arriskuan dauden hizkuntzak horrela sailkatzen ditu: "Salbu ez dauden hizkuntzak", "Arriskuan dauden hizkuntzak", "Guztiz arriskuan dauden hizkuntzak", "Desagertzeko zorian dauden hizkuntzak". Euskara galtzeko arriskuan dagoela jakinda, hauetako zein egoeratan sailkatzen du aipatutako Atlasak?
Gasteizko Ginkanako 3.froga... 
Oraingoan aski ezaguna den abesti baten bueltan jarriko gara eta “Maite zaitut”  hizkuntza ezberdinetan zelan esaten den ikasiko. Ezagutzen duzue Pirritx eta Porrotxen abesti famatu hau, ezta? Bada, abesti honen “estribilloa” edo zati nagusia lau hizkuntzatan abestuta grabatu eta  bideoa Youtubera igo behar duzue. Guri bideoaren lotura bidali behar diguzue gero, emailez edo whatsappez: gasteizkoeuskararenginkana@gmail.com / 663.08.37.36
Hori guztia ongi egiten duzuen taldeek 10 puntu jasoko dituzue. Baina, argi! Arretaz irakurri honakoa:
Hona hemen “Maite Zaitut” lau hizkuntzatan. Gehiagotan ba ote dago sarean? Animatzen al zarete zuek beste hizkuntza batean abestera? Inork erabili ez duen hizkuntzaren batean grabatuta dagoen abesti bakoitzeko puntu bat gehiago emango dizuegu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina