KORRIKALDIAK GASTEIZEN
Gure hiri berde honetan irailean jende asko hasten da korrika egiten baina eguraldi txarra egiten hasten denean, zergatik irailean ikusten genuen jende asko eguraldi txarraren ondorioz igerilekuetan dago eta ez Pradoan?
Horren ondorioz, askok korrika egiteari uzten dionean, bere gorputzaren forma fisikoa galtzen du. Gainera, hiriko jendeari pena ematen dio, konturatu gabe korrikalariek ohitura onak galtzen dituztelako.
Gasteizen ikusten dugun arazo horrek hainbat kausa ditu. Lehenik eta behin, azken urte hauetan hainbat instalazio berri sortu dituzte hiri barruan: gimnasioak, Padelekua, golf zelaiak….eta kirolari gehienak instalazioetako bazkide egin dira. Egia esan, instalazio horien ondorioz kirolariak beste forma desberdin batean lantzen ari dira bere gorputza.
Bestalde, urtean zehar Gasteizen hilabete gutxitan egiten du eguraldi ona, eta jendeak eguraldi onarekin gustura korrika egiten du, baina eguraldi txarra egiten duen hainbat hilabetetan ez da joaten korrika egitera. Bestetik, urte osoko tenperaturak aztertu egin ditugu. Irailean gutxi gorabehera egiten duen bataz besteko tenperatura 20 gradukoa da. Abenduan eta urtarrilean, berriz, 2-5 gradukoa.
Gainera, Gasteiz barruan egiten diren lasterketa guztiak udazkenean antolatzen dituzte: Maratoia, Erdi-Maratoia, Herri-krosa... eta jendeari pilatzen zaizkio lasterketa guztiak. Horretaz guztiaz Martin Fizekin hitz egin dugu eta esan digu oso bidegabekoa dela Arabako atletismo federazioa egiten ari dena, ez duelako denborarik uzten gorputza modu egokian errekuperatzeko lasterketa batetik bestera eta ia korrikalari gehienek ezin dituzte lasterketa guztiak egin edo bukatu.
Hala eta guztiz ere, kausa hauek guztiak esan eta gero, hainbat irtenbide daude horiei lotuak eta arazoa konponduko dutenak.
Lehenik eta behin, udaletxera mezu bat bidali behar da eskatzen atletismo pista itxi bat egitea, korrikalariek eguraldi txarra egiten duen egunetan hor barruan entrenatu ahal izateko.
Bestalde, Arabako atletismo federazioarekin bilera bat egin behar da proposatzen lasterketak urte osoan zehar egin behar direla, jendeak denbora eduki dezan errekuperatzeko eta hobeto prestatzeko.
Amaitzeko, Gasteizen dauden kirol-dendek neguan korrika egiten dutenentzako beherapenetan oferta bereziak egin beharko lituzkete hotz handia egiten duenean jantzi espezifikoak jarri ahal izateko eta hotz egiten badu ere, korrika egiteko.
Laburbilduz, jendea kontzentziatu behar da korrika egitea osasunerako eta eguneroko arazoei aurre egiteko oso aproposa dela adieraziz eta egunero 20-25 minutuan gutxienez korrika egin behar dela aipatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina