2015/05/28

ARROPAren eta MODAren eragina...

MODA


Gaur egun jendeak arropa erabiltzen du bere izaera zein den erakusteko. Jarrera horrek pertsonei kalte egin diezaieke eta minduta senti daitezke.


Aurretik aipaturiko arazoaren eragile nabarmenetariko bat jendeak bere izaera arroparen bidez adierazteko duen nahia da, kasu batzuetan horrekin bat ez badator ere. Adibidez, gazteen artean “independentzia”ren aldeko kamiseta janzten duten gazteak asko dira, baina  batzuk ez dira independentistak. Gauza bera gertatzen da “Euskaraz bizi nahi dut” kamisetarekin. Jende askok janzten du hura, gaztelera ahoan badute ere. Ba al dakite umeek zer esan nahi duten arropan ateratzen diren hitzek edo esaldiek?


Horretaz gain, pertsona batzuek uste dute arropa mota bat modan jartzeagatik zure izaera horrelakoa dela. Esaterako, pertsona batek markako arropa (Hunter,Spider, Meisïe, Hollister, Burton…)  jartzen badu, aberaskumetzat hartzen da. Beste alde batetik, mendiko botak janzteagatik, jendeak uste du “borroka” (independentista, ezkertiarra) zarela, horrela ez bada ere.


Beste kausa bat gazteen artean “postureoaren” ondorioz itxura egin nahian arropa konkretu bat erabiltzea da. Oso esanguratsua da. Surfista edo skatelaria modan dagoen garaian pertsona askok estilo horretako arropa jartzen du (surfeko arropa, biserak…) baina pertsona batzuek ez dituzte kirola horiek egiten.


Arazo honek  hainbat irtenbide dauzka.


Batetik, txikitatik erakutsi behar digute pertsonen izaera kontuan hartzen eta ez eramaten duten arropa; izan ere, heziketa oso garrantzitsua da horretarako.


Bestetik, komunikabideek eta gure inguruneko gizarteak erakusten dizkiguten modako rollak aintzat ez hartzen ikasi behar dugu eta horiek guregan eragin txikiagoa izan behar dute.


Aurretik aipatutako guztia kontuan hartuta, modaren eraginaren ondorioz pertsonak taldeetan ez sailkatzea zaila da. Gainera, norberaren nortasunaren falta areagotzen du, pertsona guztiak antzekoak direla ematen baitu. Nahiz eta arazo hori gazteen artean oso nabarmena izan, nagusien artean txikiagotzen dela ikus daiteke. Horrela jarraituko al du horrek guztiak etorkizunean?





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina