
Udan, Mongoliara joan nintzen familiarekin oporretan eta bera, adoretsu, ez zen atzean geratu. Gurekin etorri zen. Oso ondo pasatu genuen, baina berak guk baino gehiago gozatu zuen oporraldi horretan. Ez ginen aste osoan banatu, denbora guztian biok batera jolasten egon ginen eta asko dibertitu ginen. Hango umeak inbidiak jota zeuden, munduko lagunik hoberena nuelako.
Nola nahi ere, denbora pasa ahala, laguna hobeto ezagutzen hasi nintzen. Batzuetan ez zuelako ondo jolasten haserretzen ginen. Horregatik beste lagun batzuenganako interesa izaten hasi nintzen. Hala ere, laguna baztertzeak min egin zidan barru-barruan, bihotzean. Hori horrela izanik ere, gure adiskidetasuna eten behar genuen. Nire ama ados zegoen eta beste adiskide bat bilatzen lagundu zidan.
Bukatzeko esan behar dut, ez dudala inoiz lagun hori ahaztuko, nire kiderik hoberena izan zelako urte askotan zehar. Ni hain saskibaloi jokalari ona izatea berari eskertu beharko nioke. Azken batean, nire lehenengo baloia izan da. Oraindik asko maite dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina