Badirudi gezurra.
Gaur egun oraindik
jasan behar ditugu
eraso ugari.
Taberna ta kaletan
gertatzen delarik,
atera beharko gara
ezpata ta guzti.
Zu bai neska polita,
zeruko aingerutxo.
Lagun artean nago
utzi pakean, txo!
Ondo pasako duzu
nirekin neskatxo.
Ezetz esaten badut
ezetz dela, kontxo!
.......................................................................................................
Etxean ta kalean
zelako desgrazi
kasu hauen aurrean
zuk egin garrasi.
Zatoz emakumea
ozen adierazi,
ahotsak batu eta
gaur bai irabazi!
Aurre egin dezagun
irribar eginez
sufrimendu txar honi
salaketen bidez.
Erasoak eragin
jipoituz ta kolpez
indarkeria utzi
ta kontzientzia zaitez.
................................................................................................
Emakumeok gara
sarritan galtzaile
ta esfortzurik gabe
guztion epaile
gure eskubideak
beti berritzaile
guztion onerako
gu ere garaile.
Esku luzeen aurka
behar gara batu
hertsapenaren kontra
ere defendatu.
gu neskok ez gaitezen
gehiago ezkutatu
gure eskubideen alde
goazen gudara gu.
................................................................................................................
Azaroak hogeitabost
da egun aparta
kezkatzen gaituena
salatzeko ausarta
lagun eta adiskide
atera pankarta
ta utzi emakumea
bizi ta saltoka.
Aukeratua zara
egoera kaskarra
salatzeko aproposa
gazte edo zaharra.
Deitu telefonora
itxaron azkarra
emakumea salbatu
baita eginbeharra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina