2014/11/25

AZAROAREN 25a, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Maite nau, berak esan dit.
Gutxiago jango banu, ederragoa izango nintzateke, berak esan dit.
Berarentzat soilik apaindu behar naiz, berak esan dit.
Gona horiek berarentzat gorde behar ditut, berak esan dit.
Nire lagunek gure harremanarekin amaitu nahi dute, berak esan dit.
Lagun horiek txarrak dira niretzat, berak esan dit.
Berak bakarrik maite nau benetan, eta bera gabe ez naiz ezer, berak esan dit.
Horrela jantzita puta bat dirudit, berak esan dit.
Berarekin bakarrik oheratu naiteke, berak esan dit.
Ni bezalako neskak ez dira inoiz mozkortzen, berak esan dit.
Maite nau, berak esan dit.
Baina ez nau maite, nik badakit.
Bera gabe... ez naiz ezer?
Bera gabe ni neu naiz.
.......................................................................................................
Arazo bat daukagu
sozietate honetan,
ez da soilik agertzen
guztien hizkeran.
Telebista ta prentsa
dabiltz berriketan,
ezinezkoa hartu
tankera txantxetan.

Gaur berriro ere hor da
panorama latza,
biolentzia mota honek
eman du urratsa.
Gazte baten bizia,
lerdena neskatxa,
zelako injustizia
bere heriotza.
................................................................................................
Jo ala hitzak hegan?
Horrela diharduzu.
Nekosoa da eta
nahikoa da, aizu!
Egunero baitzaude
esku ta ez musu.
Zuk niri min egiten
irabazi ez duzu.

Tristura sentitzen dut
moratoia baitut.
Ta horrekin batera
burua xahutu.
Hau indarkeria hutsa
zein mutiko ahul!
Gogorra naiz eta
gora egingo dut.
............................................................................................
Etxean nahiz kalean
tratu txarrak darrai
ez izan tonto eta
lagun itzazu bai
eskubide berdinak
lortzeko da garai
emakume neskato
denak bizi alai

Azaroak 25
egun ospetsu bat
denok dakigu jaia
ez dela larunbat
pentsa dezagun behingoz
gure oneratzat
tratu txarren kontra
altxa zaitez behintzat

..........................................................................................

Datorren asteartean
emakumeen eguna
indarkeriaren aurka
jar zazu elkartasuna
neska batzuek jaietan
duten urduritasuna
indarkeria matxista
hori bai gaixotasuna
ez hadi izan memeloa
eta eman erantzuna
hanka sartze okerrena
baitugu isiltasuna
aurreraka segi zazu
galdu gabe duintasuna
lortu beharko baitugu
gurean berdintasuna

Gaurko emakume askok
daukaten larritasuna
otso beltza uxatzeko
handia ezintasuna
etxean edo kalean
galduta lasaitasuna
beldurtuta, gutxituta,
zapaldua nortasuna
etsipenaren putzutik
datorkigu oihartzuna
“ezin dut jasan gehiago
babes nazazu laguna”
nahiz eta ilunak izan
gaurkoan nagusitasuna
batera lortuko dugu
argitzea etorkizuna



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina