Inork orain arte jakin ez duen eta benetan gertatutako istorio hau 1989-1990.urte bitartean gertatu zen. Adi egon istorio honi. Gasteizen Armentia inguruan zegoen eraikin zahar batean gertaturikoa da. Garai hartan eraikina neska gazteak hezitzen zituzten Oblata izeneko moja batzuen eskuetan zegoen.
Ikastetxe ondoan gasolindegi bat zegoen. Gasolindegi horren jabea gizon bakarti eta axolagabea zen. Gizona ez zen ez oso altua, ezta oso baxua ere; ez oso argala, ezta oso lodia ere. Berrogeita hamar urte horiek jadanik igarri egiten zitzaizkion buru horretan. Gizon horrek bere iragan beltza inoiz kentzen ez zituen eguzkitako betaurreko ilun batzuen azpian ezkutatzen zuen.
Mojak ere hezten ez ziren makalak. Neskek lezioa ondo ikasten ez bazuten, zigorrez josten zituzten. Azalak beltzunez beteta bueltatzen ziren etxera.
Egun batean gasolindegiko gizon bakarti eta axolagabea ikastetxean sartu zen jostatu nahian. Hamaikak inguru izango ziren eta ikasleak pation zeuden, Maria Jesus eta Carmen izan ezik. Neska horiek, mojak konturatu gabe, jolas-ordua ikastetxeko kanpandorrean igarotzea erabaki zuten, ez baitzuten patiora jaisteko gogorik eta bakarrik egon nahi zutelako. Inork ez zituen faltan bota. Lurrean eserita zeudela, norbait sumatu zuten eskailerak igotzen.
-Maria Jesus entzun al duzu hori?- ahopeka.
-Bai, Carmen! Nik ezingo ditut berriro jasan Brigida ahizparen kolpeak. -ahots dardaratsuz.
Gizonak ahotsak entzun zituen eta asmo txarrak zituela abiatu zen kanpandorrera.
-Nor dabil hor? -galdetu zuen gizonak ahots sakonez.
Bi neskek ez zuten erantzun. Harrituta gelditu ziren ikastetxe horretan gizon ahotsa entzun zutelako. Beldurrez dardarka zeuden biak. Gizona bat-batean neskak eserita zeuden logelara sartu eta harrapatu zuen lehenengoa hartu zuen esku artean.
-Azkar Maria Jesus, abisatu ahizpa bati bizkor!-esan zuen Carmenek gizonaren atzapar artean zegoela.
-Ahizpa bati esaten badiot zigorra edukiko dugu, patioa hemen goian igaro dugula konturatuko baita. -Esan zuen Carmenek urduritasunez.
Txirrinak jo eta Maria Jesusek ihes egitea lortu zuen. Naturako klasera sartzea eta ezer ez esatea erabaki zuen. Neska gajoari urduritasuna igartzen zitzaion aurpegian.
Kanpandorrean bitartean gizonak arropa kentzeko agindua eman zion neska gajoari. Neskak ezetz esan zion.
-Utz nazazu bakean! -neskak beldur ikaragarriz.
-Ezta pentsatu ere! Zuk nire aginduak bete eta utzi egingo zaitut. Bestela ez dakit zer gertatuko zaizun...-esan zuen gizonak mehatxatuz.
Gizonak neska biluztea lortu zuen baina ezin izan zuen gehiago egin, neskak ez baitzion utzi. Halako batean, gizonak amorru hutsez birjina baten eskultura bat hartu eta buruan jo zuen kolpe batez. Carmen lurrera erori zen odola zeriola.
Hurrengo egunetan Carmen ez zen klaseetara joan eta Maria Jesusek beldurraren beldurrez gertatutakoa kontatu zien ahizpei. Carmen hil egin zen.Monjen ezjakintasunarengatik edo garai hartan gizonek zuten "botereagatik" gertaera hura horrelakoa izan zen.
Urteak igaro ahala, 2010. urtean Oblata mojen ikastetxea bi urtetik hamasei urte arteko ikaskidez osatutako ikastola bihurtu zen. Ikastola horretako irakasle batek, Mari Carmen deituriko irakasle batek hain zuzen ere, bere iraganeko familiaren bila zebilela, gertaera horren berri eduki zuen. Carmen Mari Carmenen birramona zen. Mari Carmenek amorru sakona sentitu zuen bere barnean.
Mari Carmen gaur egun hortik dabil mendeku bila.
Oso interesgarria iruditu zait.Irakurtzen zoazen bitartean zer gertatuko den ikusteko gogoa pizten zaizu.
ErantzunEzabatu