(... JOAN ZEN ASTEKOAREN JARRAIPENA.)
Alaitz oheratu egin zen eta Unai zerk hil ote zuen pentsatzen eta hipotesiak botatzen hasi zen, “Hmm… herenegun afarian triste samar zegoen eta… A, bai!”. Bat-batean Alaitzek gogoratu zuen elkarrizketa, eta gau hartako guztiaz oroitzen hasi zen. Unaik 1.mailako ikasleekin oso triste zegoela esan zion, bere gizarte klaseko ikasleek ez zutelako ezta azterketa bat ere gaindituko. Bai, horregatik zegoen hain haserre eta triste. Bere ikasle guztiek gizarte gorrotatzen zuten eta ez zuten ezer ikasten. Unaik alferrontzi eta ez-jakin batzuk zirela eta horrelako egun batean depresio izugarria izango zuela esan zion.
Hurrengo egunean, Alaitz ikastolara bueltatu egin zen, eta ez zituen klase normalak eman. Ikasleekin haserretuta zegoenez, beraiekin hasi zen hizketan:
- Baina zer uste duzue? Zuen erruz Unai hil egin da. Depresioak jota zegoen, eta horregatik … (Alaitz negarrez hasi zen) horregatik bere buruaz beste egin zuen. Zenbatek gainditu dute hemen, klase honetan, gizarteko azterketa bat?
Hiru neska-mutilek baino ez zuten igo besoa.
- Eta zenbatek ez duzue gainditu?
21 pertsonak igo zuten besoa.
- Ba hori! Eta gizarte ez da hain zaila. Ulertzen dut gustukoa ez izana, baina azterketarako ikasi ez izana ez dut ulertzen. Are gehiago Unairekin gaizki portatu izana. Unai ikastolako irakasle onenetarikoa zen eta zuen erruagatik …
Alaitzek atea itxi, eta berriro irakasle bulegora abiatu zen. Unairengan pentsatzen hasi zen. Zenbat momentu on, zenbat irribarre …
Kafe bat hartzera joan zen, horrela bere burua lasaituko zuelakoan. Kafea hartzen ari zen bitartean, patiora atera zen, eta hara zer ikusi zuten bere begiek. 1. mailako ikasle guztiak batera zeuden. Batzuk negarretan. Beste batzuk, ordea, triste itxurarekin, beraiek baitziren Unai hilda zegoela jakin zuten lehengo ikasleak.
Hurrengo orduak normaltasunez igaro ziren. Bere burua lasaitu nahian, Alaitz Armentia ondoan zegoen basotik ibilalditxoa egitera joan zen, oso eguraldi ona egiten baitzuen (arraroa hau Gasteizen), eta halako batean erlojuari begiratu zion. Arratsaldeko seiak eta hogeita bost ziren. Inspektorearekin elkartzeko ordua ia-ia. Bizi-bizi joan zen korrika egiten ikastolara. Eskailerak saltoka igo zituen, eta irakasle bulegora sartu zen. Han inspektore jauna zegoen azaltzen autopsiak egiaztatutakoa irakasle guztiei: Unaik ez zuen bere buruaz beste egin. Hau zen gertatu zena:Italiar jatetxean onddo risottoa eskatu zuen, eta risotto hori Coprinus Atramentarius izeneko onddo arraro batzuekin egindakoa zen. Baina onddo horiek alkoholarekin jaten badira hil egin ahal dute. Unai oso alaia eta gaztea zenez, afariaren ostean bere lagunekin taberna batera joan zen eta kubata batzuk edan zituen. Horregatik onddoekin erreakzioa egitean, Unai gaizki sentitu zen eta etxera bueltatu zen. Horrexegatik zegoen hilda, eta horregatik ez zeukan odol arrastorik gorputzean.
Hurrengo goizean, Alaitz berriro ikastolara bueltatzean 1. mailako ikasle guztiei eskatu zien barkamena, oso gogorra izan baitzen beraientzat Unaik beren erruarengatik bere buruaz beste zuela pentsatzea.
Hau guztia, pasa den urtean gertatu zen. Handik hona normaltasuna itzuli da ikastolara, baina irakasleak kontu handiagoz ateratzen dira parrandan.
Historio oso interesgarria benetan :) Baino bukaera ekintza gehiagorekin imaginatzen nuen.
ErantzunEzabatuHistorio hau asko gustatu zait, oso ondo idatzia dago :D
ErantzunEzabatu