2011/11/11

Armentia Ikastolako hilketa


Armentia Ikastolan egun arrunta ez zen. Irakasle guztiek ez zuten beste ezertaz ere hitz egiten. Alaitz Amundarain, ikastolako hainbat hizkuntzatako irakaslea, bere bulegoan zegoen telefono deia jaso zuenean. Telefonoa azkar hartu zuen eta hitz egiten hasi zen.

- Bai?

- Egun on. Alaitz Amundarain irakaslearekin hitz egiten ari al naiz?

- Ba bai, zer nahi duzu?

- Gasteizeko ertzainen hilketa saileko inspektorea naiz, Jose Mari Agirre deitutakoa. Atzo Dato kaleko 12. atariko 2. eskuineko etxean hilda agertu zen Unai Gartzia, ikastolako irakaslea zena. Ezagutzen al zenuen? Agian bere buruaz beste egin du pozoi bat hartuta. Odol arrastorik ez dagoelako esaten dut nik hori…

Bat-batean Alaitzek telefonoa itzali eta mahai gainera bota zuen. Korrika batean irakasleen bulegora heldu zen, eta galdezka hasi zen.

- Zer gertatu da?

- Ez al zenekien? Unai hil egin da. Guztiontzat oso kolpe gogorra izan da.

Alaitz negarrez hasi zen, berak ez zuen ezertxo ere ulertzen eta.

- Baina nola enteratu zarete hain azkar? Ni ezin izan naiz enteratu orain arte.

- Poliziak etxera deitu zigun Unaik afariaren ondoren ea zer egin zuen genekien galdetzen.

Alaitzek irakasleen gela utzi eta 1.A mailako gelarantz abiatu zen, ingeleseko klasea ematera. Egun osoa pentsakor eman zuen Unairi zer gertatu ote zitzaion pentsatzen. Azken gauean irakasleen afaria egin zuten Gasteizeko erdigunean kokatuta zegoen jatetxe italiar batean. Unaik onddo risotto-a eta solomoa eskatu zuen. Triste samar azaldu zen, baina ez zuen ezta keinu arraro bat egin ere; gainera, berarekin hitz egin zuen, baina Alaitzek ez zuen elkarrizketaren ezer gogoratzen.

Klaseak eman eta gero, etxera bueltatu egin zen eta han lasai, tea bat hartu eta telebista ikusten hasi zen. Unairi buruz pentsatzen hasi zen. Hain gaztea zen. Ikastola alaitasunez betetzen zuen. Oso jakintsua, irribarretsua eta alaia zen, ikasle eta irakasle guztiekin ondo portatzen zen eta ikastolan zegoen neska askoren irakaslerik onena zen, baina orain hilda zegoen. Alaitzek hortzak garbitu zituen, eta oherantz abiatzen ari zen heinean, telefono deia entzun zuen. Ertzaintza zen, berriro. Azkar, mugikorra hartu eta ertzainarekin hitz egiten hasi zen.

- Bai, esan!

- Gau on,.Alaitz Amundarain andereñoarekin hitz egiten ari al naiz?

- Bai. Zer nahi duzu?

- Gasteizeko polizia inspektorea naiz, Jose Mari Agirre, berriro. Gogoratzen al nauzu?

- Bai. Zer nahi duzu?

- Pista batzuk ikertzen ari gara, eta irakasle guztiekin hitz egin nahi dugu. Posible al da bihar, ikastolan, zuekin bilera bat izatea?

- Ondo da. Zer ordutan etorriko zarete?

- Ba, bihar 18:30ean egongo gara irakasle bulegoan.

- Ongi da. Agur.

- Agur.

(DATORREN ASTEAN JARRAITUKO DU)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina