2011/04/06

ERLE ERREGE ETA ERREGINA


Mundura etortzen zaren unean, bihotzean maitasunaren lorea jaiotzen da. Bizitza aurrera doan heinean, lore hori hazi egiten da, zuhaitz eder bihurtu arte. Lore horretara erle anitz joaten da. Zenbat eta pertsona gehiago maite, orduan eta erle gehiago joaten da lore horretara eta azkarrago bihurtzen da zuhaitz. Baina erle horietatik guztietatik erle erregina eta erle erregea, dudarik gabe, gurasoak dira, bizitza osoan gehien maitatuko dituzun pertsonak baitira.

Alde batetik, ama daukagu, mundura ekarri zaituen pertsona maitagarria. Bera da momentu onetan eta txarretan zure ondoan egoten dena eta bizitzaren alde ona ikusten erakusten dizun pertsona.Beste alde batetik, aita daukagu, zu mundura ekartzen lagundu duen pertsona. Bera beti laguntzeko prest dago eta hobeto sentitzen laguntzen dizun pertsona paregabea da.

Erle erregeak, beste batekin haserre zaudenean, zuri arrazoia ematen dizu eta horrela hobeto sentitzen zara.Erle erreginak, aldiz, bestearen azalean jartzeko gomendatzen dizu. Ondoren, bere iritzia ematen dizu eta horrela bestearekin duzun arazoa konpondu egiten da gehienetan.

Pertsona guztiek bezala, beraiek ere gauza txarrak dituzte. Erreginak askotan bronka botatzen dizu arrazoiarekin edo arrazoirik gabe. Erregea, ordea, gehienetan ez dago ados egin duzunarekin eta askotan txiste txarrak kontatzen dituenean, nahiz eta berari mundialak iruditu, barre egiten ez baduzu, haserretu egiten da. Hala eta guztiz ere, gauza txiki horiek dira maitasunaren zuhaitza indartsuagoa egiten duten arrazoietako batzuk.

Nahiz eta gauza txarrak izan, beraiek dira momentu txarretan irribarrea atera diezaguketen pertsona bakarrak. Horregatik guztiarengatik dira gure bizitzako maitasunaren zuhaitzeko erle errege eta erregina.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina