2011/04/13

ATHLETIC eta ERREALA




ATHLETICEK 12-1 IRABAZI ZION BARTZELONARI



Euskal Herrian betidanik bi izan dira futbol-talderik nagusienak, Gipuzkoako Erreala eta Bizkaiako Athletica. Betidanik egon da lehiakidetasuna bi talde hauen artean.
Bi euskal taldeak irabazi dutenari dagokionez, Athleticak maila nazionalean askoz ere txapelketa gehiago irabazi ditu Errealak baino, zortzi liga, hogeita hiru errege kopa eta Espainiako Superkopa bat. Errealak, aldiz, bi bider irabazi du Espainiako liga, beste bitan Errege kopa eta behin Superkopa.
Bigarrenik, bi talde hauen futbol-zelaiak aztertuz, Errealak Anoetako futbol zelaian jokatzen du. 105x70m-ko azalera du zelai honek eta 32.000 ikuslerentzako lekua dago. Gainera, UEFAk kategoria goreneko zelai izendatu zuen Anoeta eta Championseko finala antolatzeko gai da. Ondarreta izan zen Errealaren lehenengo zelaia, ondoren Atotxa etorri zen eta gero aurretik izendatutako Anoeta. Athletici dagokionez, San Mamesen jolasten ditu bere partidak, futbolaren “katedralean”. Zelai honek 40.000 eserleku ditu eta 103x68m-ko dimentsioa du. San Mamesen 1982ko Munduko Futbol Txapelketako partidak jokatu izan ziren.
Azken hamar urteetan ikusten denaren arabera, Errealak lortu zuen posturik onena azkenengo urte horietan Athleticekin konparatuta, 2002-2003 urteetako Ligan bigarren postua lortu zuen eta Real Madrilaren atzean gelditu zen.
Gainera, oso jokalari famatu eta garrantzitsuak pasatu ziren bi talde horietatik, Espainiako historiako bi atezain onenetarikoak adibidez, Arkonada eta Iribar. Errealean partidu gehien jokatu zituen jokalaria Gorriz izan zen (559) eta Athleticean Iribar (614).
Eta gol gehien sartu zituen jokalaria Errealean Satrustegi izan zen (133 gol) eta Athleticen aldetik, berriz, Zarra izan zen, 334 gol baitzituen.
Bi talde hauek hainbat errekord lortu dute. Adibidez, Errealak partida ofizial batean lortutako emaitzarik onena lortu zuen 1941 urtean 14-2 irabazi baitzion Valladolidi eta Athleticek ligan etxean lortutako garaipenik handiena lortu zuen. 12-1 irabazi zion Bartzelonari. Gainera, Errealak segidan galdu gabeko jardunaldi gehien izatea lortu du, 38 zehazki.
Bukatzeko, Athletic beti lehenengo mailan egon da, ez da inoiz jaitsi (80 denboraldi). Erreala, berriz, 68 denboralditan egon da lehenengo mailan. Gainontzekoak 2. mailan eman ditu.
Ondorioz, Erreala eta Athletic euskal talderik handienetakoak direla ondoriozta daiteke, Osasuna eta Alaves taldeak ahaztu gabe. Eta bi talde hauen arteko derbiak beti izan dira eta izango dira festarako arrazoi, betidanik bi talde hauen jarraitzaileak lagunak izan direlako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina