GABONETAKO OPOR BEZPERA
8:30-8:45 Ikastolara heldu eta baserritar jantzita etorri ez dena gelan jantziko da horrela. Gainera,tailerretan parte hartzeko taldeak aztertuko dira. Talo bana jateko txartela ere jasoko dugu. Dena prest dagoenean, bideo-saioak… ikusteko talde bakoitzak berera joko du.
8:45-9:45 Bi saio egingo dira: bata, DBH 3 eta 4koentzat, bideo gelan (HABEko gelan) Palestinaren ingurukoa (Check Point…); bestea, DBH 1 eta 2koentzat (haien geletan), Kantagintzari bukaera eman eta Euskal Raparen ingurukoa (Euskal Raparen inguruko dokumentala, Mak taldea, Negu Gorriak taldeko bideoa …).
10:00 Tailerretan arituko gara eta tailer bakoitzean ordu erditxo bat izango dugu. Bakoitzak bere irakasle arduraduna eta laguntzaileak izango ditu eta geletan eta tailerrak dauden tokietan taldeak nortzuk osatzen dituzten eta nora jo behar duten hau bukatzean azaltzen duten txartelak egongo dira.
10:00-10:30 |
10:30-11:00 |
11:00-11:30 |
11:30-12:00 |
12:00-12:30 |
1. TALO TAILERRA | 1.taldea |
2. DANTZA TAILERRA | 2.taldea |
3. KARAOKE TAILERRA | 3.taldea |
4.HERRI KIROLAK TAILERRA | 4.taldea |
5.GABON KANTEN TAILERRA | 5.taldea |
1. TALO TAILERRA | Alaitz eta Gergo (Miren eta Aintzane) DBH 2ko 10 laguntzaile | FRONTOIA (ate ondoko txokoan) |
2. DANTZA TAILERRA | Alicia eta Unai DBHko 4 ikasle | PSIKOMOTRIZITATE GELA |
3. KARAOKE TAILERRA | Leire eta Aideko DBH 2ko eta 3ko 6 laguntzaile | MUSIKA GELA |
4.HERRI KIROLAK TAILERRA | Koldo eta Josu DBH 4ko 8 laguntzaile | FRONTOIA (talokoekin batera) |
5.GABON KANTEN TAILERRA | Maitane eta Maika. | PLASTIKA GELA |
KAZETARI TALDEA | Didier eta DBH 3ko bosten bat laguntzaile | TAILERRETAKO GIROA JASOKO DUTE BERAIEN ARGAZKI ETA BIDEOEN BIDEZ |
12:30 inguruan Denok frontoira Gabon Txartelen Lehiaketako sarien banaketa eta abestu.
13:00 Denok etxera. Gabonak ondo pasa eta urte berri on denoi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina