2010/12/08

BLANCA URGELLEK EGINDAKO EGA TITULAZIOAREN INGURUKO KONTUETATIK TIRA EGIN ETA...



NIK HANDITAN … IZAN NAHI DUT


Gure guraso edota nagusiagoei galdetuz gero, haiek gazteak zirenean, DBH eta Batxilergoarekin lanpostu on eta kargu duin batera irits zitezkeen. Urteek aurrera egitearekin batera, ordea, egoera bortizki aldatu da eta horren ondorioz, gaur egungo gizartean unibertsitaterik gabe ez duzu lanpostu duin bat izateko aukerarik. Beste modu batera esanda, urteak igarotzearekin batera, langileen estereotipoak aldatu egin dira. Horrek dakarrena zera da: enpresa gehienek langile gaituak nahiago dituzte urte luzez lan egin ondoren eskarmentu handia baina prestakuntzarik ez duten langileak baino.


Era berean aipatu beharra dago aurreko paragrafoaren amaierako ideia nagusia ez dela bere osotasunean betetzen. Horren zergatia krisi ekonomiko latz honen ondorioz dagoen lanpostu kantitate urria izan daiteke.


Azken urteotan, hezkuntza munduan aurrerapen ikaragarri bat egin den arren, aurreranzko saltu horrek zenbait desabantail ditu. Beste modu batera esanda, txanpon baten antzera gauza guztiek dituzte bi aldeak. Desabantail edo alde negatibo hori ikasketak bukatzear daudenean baino ezin da antzeman. Desabantail hori selektibitatean aurki daiteke. Adibide batekin errazago da ulertzea. Imagina badagoela pertsona bat, esate baterako, matematikak oso ondo menperatzen dituena eta letrekin loturik dauden ikasgaietan, ordea, nota nahiko eskasak ateratzen dituena. Selektibitatearen notaren ondorioz mugatuta egongo da eta ez dago horretarako inolako eskubiderik. Beste modu batera esanda, ez daude bi pertsona berdin. Horregatik, selektibitate azterketak ikasketa arloen araberakoak izan beharko lirateke.


Hezkuntza desabantailekin jarraituz, beste arazoetako bat errekuperazio irizpideekin aurki daiteke. Datu gehiago ematearren, kurtso amaierako errekuperazio edo ez ohikoetakoak. Errekuperazio hauek suposatzen duten arazoa azterketa horiek prestatzeko dagoen egun kantitate urria da. Ikasturte oso batean ezer egin ez duen ikasle batek ezinezkoa du azken momentuan kurtso oso batean landu diren gaiak prestatzea.


Bukatzeko eta ondorio gisa, egia da azken hamarkadetan izugarrizko aurrerapausua eman dela hezkuntzaren arloan. Baina oraindik tarte hutsak geratzen dira hezkuntza eta ikasketek osatzen duten egitura horretan. Horregatik, guztion ardura da tarte horiek ixtea ahal dugun moduan, huts hori betetzeko adreiluak jarriz.


DBH 3. maila


HONA HEMEN DBH 4. mailako BESTE IKASLE BATEK IDATZITAKOA (3.mailako ikasle honek azaldu duen Unibertsitateko ikasketen garrantziarekin ados ez dagoela ematen du).


“...Izan ere, gaur egun guztioi sartzen diguten ideia hauxe da: ikastola bukatzea, gero DBH, ondoren Batxilergoa eta azkenik, Unibertsitatera. Ideia argi bat behar dugu: bide hau ez da bakarra, moduluak ere egin ahal dira eta modu gehiago daude lan onak izateko. Nahiz eta aurrekoa egia izan, esan beharra dugu Unibertsitatean ikastea ere oso ona dela baina horrek ez du esan nahi modulu bat egiten duena baino hobea denik...”

DBH 4. maila


ETA ZEIN DA ZURE GAI HONEN INGURUKO IRITZIA?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina