2010/12/08
BLANCA URGELLEK EGINDAKO EGA TITULAZIOAREN INGURUKO KONTUETATIK TIRA EGIN ETA...
LANGILEA ETA TITULUAK
Azken hamarkadotan jendearen lanpostua asko aldatu da. Zerbitzu, industria eta batez ere hezkuntza sektoreek aurrera egin ahala, aukera berriak eta ugariak atera dira biztanlerian, euren bizitza aurrera ateratzeko. Baina lan berri hauek aldi berean beste baldintza batzuk ekarri dituzte, hala nola guztiok ezagutzen ditugun tituluak, langilearen esperientzia urteak, plaza lortzeko oposizioak...
Egoera berri honek alde on ugari ditu, baina nire uste apalean oraindik ugariagoak dira desabantailak. Gaur egun langile berri bat hautatzeko orduan, ez da kontuan hartzen pertsona horren kalitatea, ez bere jakintza maila (sektore publikoan behintzat). Benetan kontuan hartzen diren baldintzak tituluak, perfil linguistikoa izatea (EGA), zerrendan puntuazioa izatea eta horrelako baldintza xumeak dira. Egia da oinarrizko maila bermatu behar duela Hezkuntza Sail publikoak, baina puntu batera iritsita uste dut aurretik esandakoa baino arlo gehiago hartu beharko lukeela kontuan.
Aurretik esandakoari adibide bat emanez imagina dezagun kasu hau. Euskal Herrian bizi diren bi pertsona desberdinek, batak Gasteizen eta besteak Gipuzkoan, euskara ikastea lortzen dute. Gasteiztarrak ikastola batean ikasi du. Bere hizkuntza maila ez da onegia baina hizkuntza menperatzen du. Bestea, aldiz, ederki mintzatzen da eta gramatika konturatu gabe menperatzen du. Urte batzuk pasa eta gero gasteiztarrak EGA lortzen du, gipuzkoarrak lortzen ez duen bitartean eta lana lortzeko orduan batek ezin du, titulua ez duelako.
Aurretik esandako adibideak erlazio zuzena du nik aipatutako egoerarekin: langileak ez dira euren jakintza mailarengatik hautatzen, baizik eta beraien titulu kopuruen arabera.
Beste desabantaila bat tituluen berrikuntza beharraren eza da. Dirudienez, pertsona batek titulu bat lortzean suposatzen da maila bat duela baina ez al da maila hori galtzen bizitzan zehar? Bai, eta nire ustez edozein titulu berritua izan beharko litzateke. Baina badago kontrakoa pentsatzen duen pertsonarik ere. Hauek “titulitis” deitzen diote behar honi. Nire ustez oso erraza da hau kritikatzea lanpostu finko bat dugun bitartean baina lana lortzeko ezinbestekoak omen dira gure gizartean.
Laburbilduz, eta esandako guztiagatik, pentsatzen dut gehiegizko garrantzia ematen diegula tituluei eta gutxiegi langilearen kalitateari. Baina ezin dugu ahaztu gizartean ezinbestekoak direla.
DBH 4. maila
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina