2010/11/21

WORLD COFFE - Euskara bizkortzeko 100 ideia

a
Euskararen eguna hurbiltzearekin batera Gasteizko Udalak gazteekin eztabaida saio berezia prestatu du. Antolaketan Gazteria eta Euskara Zerbitzuak aritu gara eta dinamizazioa Elhuyar enpresak egingo du. 

World café metodologia erabiliko da: gazteak talde txikitan arituko dira, arlo ezberdinetan euskararekin dituzten bizipena mahiratuko dituzte eta beren sormena erabiliko dute alternatibak bilatzeko. Talde dinamika, askaritxo bat, sorpresa bat edo beste... jende berria ezagutu eta tarte atsegin bat pasatu. 

Noiz: azaroaren 25ean (osteguna)

Ordua: 18:00etan

Lekua: EHU-UPVko jantokietan
  
Batez ere 14 eta 25 urte bitarteko gazteak bilatzen ditugu.
  
Izena emateko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Adi egon! Aste horretan bertan sorpresa gehiago ere egongo dira-eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina