2010/11/16





ITXURA FISIKOA ETA GAZTEAK

Denok ezagutzen dugu nerabeek itxurari ematen dioten garrantzia. Zerbaitengatik gaztelaniaz “la edad del pavo” esaten zaio.

Nerabezaroan inoiz baino garrantzi handiagoa ematen zaio fisikoari eta arropa motari. Urte horietan norberarekiko segurtasuna ahultzen da , eta horregatik neska askok, argalak izan arren, gehiago argaldu nahi izaten dute. Izan ere, gaur egungo gizarteak duen emakumearekiko prototipoa “Barbie”en oso-oso antzekoa da.

Hori dela eta, nerabe asko anorexiadunak dira, eta horrek osasun arazoak sortzeaz gain, ez zaitu besteen aurrean ederragoa egiten. Batzuetan ederragoa ez egiteaz gain, itsusitu egiten zaitu. Izan ere, eskeleto ibiltaria dirudizu.

Argaltasunaz gain, nerabeei irteten zaizkien garunek eta puntu beltzek ere asko kezkatzen dituzte.

Hori, alde batetik, ondo dago. Izan ere, kosmetikoen enpresak lan egin behar dute, eta horrek lanpostuak sortzen ditu. Baina, beste alde batetik, hori akats larriak dela uste dut. Egia da garauek ez dutela polit egiten, baina nezaberazoan emakumezkoei hilerokoa jaistean eta titiak handitzea edota gizonezkoei bizarra haztea bezain normala da garauak izatea.

Hortaz gain, Hego Ameriketan, neskek 15 urte betetzean, beren gurasoek alabei kirurgia plastiko estetikoa oparitzen diete.

Nire ustez, hori guztia gaizki eginda dago; izan ere, nork bere burua errespetatu beharko luke. Baina jendeak telebistan agertzen diren pertsonak imitatzen ditu eta horregatik dirudi jendeak edertasun artifiziala nahiago duela naturala baino.

Gaur egungo gizarteak normaltzat hartzen ditu titiak handitzeko, tripatik gantza kentzeko, sudurra txikitzeko eta ezpainak loditzeko operazioak.

Modeloek inoiz ez dituzte gorputz osasuntsu normalen neurriak. Beti dira altuak eta argalak nesken kasuan, eta altuak eta gihar oso nabariekin mutilen kasuan.

Gizarte hau oso azaleko da eta itxurakerian oinarriturik dago. Horren adibide dira aktoreak. Gehienok beren gorputzengatik ezagutzen ditugu asko eta asko. Haientzat nahikoa da gustagarri agertzea filmetan lan egin ahal izateko. Badaude film asko nerabeei zuzenduak daudenak eta aktore ederrak dituztelako famatu egin direnak. Horren adibide da “Crespúsculo” saga osoa. Izan ere, lehenengo filmea izan ezik, besteak Tailor Laurtner (Jacob Black) eta Robert Pattinson (Edward Cullen) agertu direlako izan dira hain famatuak (saga horren filmeek bere liburuen parean ez dute ezertarako balio).

Nire ustez, itxurakeria honi guztiari amaiera emateko, nork bere gorputza onartu behar du. Oraingoz Dove da bere buruarekin alai dauden pertsona benetan normalak azaltzen dituen enpresa bakarra, eta horrelako enpresa gehiago egon beharko lirateke gizarte honetan benetako pertsonak miretsiak izateko eta ez gaur arte bezala eredu berari jarraituz sorturiko pertsona miretsiak.

5 iruzkin:

  1. Ez nago ez desagos irakurri dudanarekin. Egia da dudarik gabe, kirurgia estetikoa ez dela ona nerabeentzat eta egia da irudiari garrantzi handia ematen zaiola ...
    Gauzarik garrantztzuena da nor bere burua maitaztea den bezalakoa, baina bakoitza daki zer egiten duen bere buruarekin.
    Gainera, "Crepuskuloren" liburuak hobeagoak dira film baino eta ez dira hobetu Robert Pattinso eta Taylor agertu direlako.

    sinadura: Crepúsculo-ko fan oso handia.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo!
    Ados nago testuarekin. Baina egia da Crepuskuloko liburuak onak direla Robert Pattinson gabe edo rekin.
    Gainera bakoitza egin dazala nahi duena bere buruarekin.
    Crepúsculo-ko fan oso handiaren laguna

    ErantzunEzabatu
  3. Ados nago testuarekin. Norberak egin dezala nahi duena bere gorputzarekin, baina ez pasatzea pertsona batzuk egiten duten bezala.

    Beste alde batetik, Crepuskulokoarekin ados nago, ze filme hori ez zen ezer izango aktore hoiek ez baziren egongo.

    Crepuskuloko fan handiena.

    ErantzunEzabatu
  4. Nire ustez testu honek planteatutako arazo gehienen irtenbidea prototipoak aldatzea da. Barbi eta Action Man prototipoak izan beharrean jende normala (ez lodia ezta argala ere) izatea prototipoak!
    Horrela, nahiz eta garrantzia eman nerabeok ez litzateke hain beste kirurgiarik egongo ezta beste zenbait arazo ere.
    Arkaitz Etxaniz

    ErantzunEzabatu