EBAKUNTZA DERMOESTETIKOA
Azkenengo urteetan ebakuntza estetikoak oso ohiko bihurtu dira. Lehen persona ospetsuek eta dirudunek egiten zituzten batik bat, baina gaur oso normala omen da ezpainak handitzea edo liposukzioak egitea. Nire ustez, bere gorputzarekin gustora sentitzen ez den jendeak bide seguru eta naturaletatik jo beharko luke gauzak bisturiaren bidez konpondu beharrean.
Ebakuntza orok du arriskua, bai organo trasplante bat izan eta baita masail handitze bat izanda ere. Horren adibide bat da sudur operazio bat egitera joan zen gazte madrildar harena: ebakuntzan ari zirela anestesistak huts egin eta gaztea lau minutuz arnasa ezin harturik utzi zuen koman sartu zen arte. Horregatik, pentsatzen dut, ezinbestekoa ez baldin bada, halako interbentzioetara ez dela jo behar.
Komunikabideek, batez ere telebistek, gu ebakuntza horiek egitera animatzen gaituzte iragarkien bidez eta telesaio arrosek Asturiaseko Printzesak edo Belén Estebanek ez dakit nongo ebakuntza egin dutela esanez. Gizarte kontsumistak haien itxurarekin akonplexaturik dituen emakumeek gauza horien berri izatean, ebakuntza horiek egiten dituzten zentruetara joan eta milaka euro uzten dituzte bertan andre horiek. Gainera, zentru horietako medikuek (ebakuntza alferrikakoa izan ez dadin) tratamendu bat jarrai dezatela esaten diete itxura berridun emakumeei eta hori enpresa farmazeutikoen onurarako izango da. Honen guztiaren bidez zera esan nahi nuen: gizarteak nolakoak izan behar garen esaten digula eta itxuraldatzeetan gastatzen dugun diru guztia gizarte hori kontrolatzen dutenentzat dela.
Onartzen dut badirela ebakuntza estetiko batzuk besteak baino moralagoak direnak, adibidez, titietako minbizia eragozteko ebakuntza. Lehen, emakumeek titi batean minbizia bazuten, bularra galdu egiten zuten, baina ebakuntza estetikoei esker beste titi berri bat jartzeko aukera dago.
Beraz, ebakuntza estetikoak beharrezkoak ez direla uste dut eta gure itxurari erreparatu eta onartu beharko genukeela pentsatzen dut, gizarteak inposatzen dizkigun estereotipoei kasurik egin gabe.
DBH 4. maila
Oso artikulu ona; bikain egituratua eta fundamentu handiko argudioez josia. Zorionak!
ErantzunEzabatuTestuaren iritziarekin bat nator eta testua oso ondo egituratua dagoela uste dut. Antolatzaileak ere oso ondo erabilita daude. Zorionak testuaren idazleari!
ErantzunEzabatuAinara =)
oso oso ondo idatzita baina ez zait ezer ere gustatu.AUPA SALVAME!!!
ErantzunEzabatujarri-jarri
Testua landuta dagoela ikusten da eta antolatzaileak ondo erabili ditu!
ErantzunEzabatuParrafo bakoitza ondo banatuta dago bakoitzari dagokion gaiarekin eta egitura bat kontuan hartuz!
Zorioanak! :)
Naia Santxez.
Testua oso landuta dagoela nabari daiteke. Antolatzaile ugari erabili ditu eta idazlearen iritzia ere agertzen da, horrek asko aberasten du hizkuntza baita testua ere.
ErantzunEzabatuZorionak! :D :D
Itsaso Valluerca.
Pertsona honek idatzitako testuaren ideiarekin eta ondorioarekin bat nator. Zorionak!
ErantzunEzabatuEz dugu gizarteak inposatzen dizkigun estereotipoei kasurik egin behar, bestela gu ere gizarte horren parte izango garelako eta hori da nahi dutena.
Arkaitz Etxaniz
Hemen agertzen den testua oso ondo idatzita dagoela ikusten da. Gainera, antolatzaile asko erabiltzen ditu eta ondo erabilita.
ErantzunEzabatuNAIARA CALVENTE
Testu hau oso ondo idatzita dago. Gainera, paragrafoak oso ondo daude banatuta.Antolatzaileak ondo erabili ditu.
ErantzunEzabatuAsier Fdez de Antona
Oso testu landua, antolatzaile ugarirekin eta idazlearen iritzia falta barik!
ErantzunEzabatuZORIONAK:)
Oihane Ortiz de Guinea
daleeeeeeeeeee
ErantzunEzabatuESA BELEN KN LA NARIZ TO OPERADA
andreita komete el pollo
ErantzunEzabatuTestua oso ondo egituratua eta landua dago, eta horregatik, bikaineko lortu duzu.
ErantzunEzabatuZorionak benetan!
Jon Mikel
Ni beleletin beti! Gora Belen! Belen princesa del pueblo 2010-11 botoa eman!
ErantzunEzabatuoso argudio onak eta gitura ona baina 273 hitz baino ez ditu.
ErantzunEzabatuOso testu ona da eta guztiz ado nago dionarekin, izan ere, gaur egungo gizartea oso sentzazionalista da eta hori irudi perfektua izatera bultzatzen gaitu. Honegatik jendea oso obsesionatuta dago beraien irudiarekin osasuna kontuan hartu gabe.
ErantzunEzabatuoso ados nago esaten duenarekin. Bakoitzak bere gorputzarekin gustora egon behar da inolako estereotipo jarraituz.
ErantzunEzabatuOso testu ona dela uste dut.Ideiak ondo banatuta daude.
Testu hau asko gustatzen zait. Proposatutako argudioak oso ondo daudela pentsatzen dut. Zorioank testu hau egin duen pertsonari.
ErantzunEzabatu