2013/01/09
2013/01/08
2013/01/07
Gabonetako argazkiak PREST!!
Ezkerreko zutabean Gabonetako argazkiak eskuragarri dituzue!!
(aurretik zure korreoan sartu behar zara)
(aurretik zure korreoan sartu behar zara)
2013/01/06
2012/12/20
BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN ( III.ATALA)
BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN (III. ATALA)
Poliki-poliki eta zarata handirik egin gabe pasa ginen bere albotik. Ateratzear geundela, pertsiana oraindik jeitsita zegoela konturatu nintzen, eta handik ezin izango genuela atera. Bat-batean Aidekok besotik gogor heldu zidan eta areto nagusian sartu ninduen, ezer esan gabe. Eszenatokiaren erdi-erdian mahai bat zegoen, eta mahai gainean boligrafo bat, arkatz bat eta borragoma bat zeuden.
-Ziria sartu dizut! KAR, KAR, KAR!-Esan zuen Aidekok. Beldur handia nabaritu nuen barre egin zuenean. Pelikuletan egiten dituzten barre maltzurrak bezalakoa zen bere barre egiteko modua. Mahairaino eraman ninduen eta bertan aurkitu nuen nire amesgaizto okerrenetan beti agertzen zena: matematikako urte osoko azterketa.
-Azterketa egiten ez baduzu, ez zara INOIZ hemendik aterako! KAR, KAR, KAR! Egiten ez baduzu, ez dizut atea irekiko!
Bost minutuan egin nuen azterketa eta entregatu egin nion.
-Bukatuta?
-Bai.
-Erantzun guztiak gaizki daude...KAR! Hemen hilko zara!
-Baina Aideko...zuk azterketa egin behar nuela esan didazu, ez ondo egin behar nuela!
-Zer? Oooo eez! Zuk sartu didazu ziria oraingoan! Atea ireki beharko dizut...
Bere hitza bete zuen eta atea ireki zidan. Azkenean! Irtetea lortu nuen! Eta beste ikaskide guztiak ere kanpoan zeuden!
Hurrengo egunean klaseko kortxoan paper bat jarri zuten irakasleek. Datorren urtean beste Halloween gaua prestatuko zutela jartzen zuen. Ez genuela beldurrik pasako, bakarrik dibertitzeko gau bat izango zela jartzen zuen...
2012/12/19
BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN ( II.ATALA)
BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN (II. ATALA)
Lehen Hezkuntzako irakasle gela parez pare neukanean, barruan zegoen norbaiten oihuak entzun nituen. Nire adineko neska batzuen oihuak ziren. Kontu handiz zabaldu nuen atea. Bertan ikusi nuena oso gogorra izan zen niretzat. Han zeuden Leire Tellitu eta Unai Gartzia, nire gelako neska talde bati munduko herri, ibai eta mendi guztiak ikasi behar zituztela esaten. Hamar herriren izenak esaten zituzten minuturo eta neskek memorizatzen ez bazituzten, Leirek eta Unaik elkarri musu ematen zioten... Tortura gogorragorik... Handik atera behar nituen nire lagunak;. Plan zoragarri bat prestatu nuen, baina orduan Unaik ni ikusi eta salatu egin ninduen zera oihukatuz:
-Eider Martinez! Eider Martinez!- Niregana ibiltzen hasi zen zonbi bat bezala, etengabe nire izena esanez.
Ziztu bizian alde egin nuen handik, eta azken solairura igo nintzen.
Oraindik entzuten nituen Unai Gartziaren oihuak urrunean:
-Eider Martinez...! Eider Martinez...!
Goiko solairuan nengoela, berriro oihuak entzun nituen. Oraingoan oihuak ez ezik, negarrak ere entzuten ziren. Berriro irakasle gelatik zetozen soinu itsusiok. Bertan sartu gabe imajinatzen nuen zein ikasgaik sor zitzakeen Armentia ikastolako norbaiten negarrak: Naturak.
Oso poliki atea pixka bat ireki nuen. Oraingo honetan ezin izango nuen ihes egin, Josu Linaza ate aurrean baitzegoen. Besotik heldu eta mahaian eseri ninduen, DBH 2.mailako ikasle batzuekin batera. Berehala ekarri zidan besteek zuten orrialdea. Bertan nire bizitza osoan egingo ez nuen problema bat zegoen idatzita.
Susto ikaragarria hartu nuen Josuk hitz egin (oihukatu) zuenean:
Isilunea.
Ez neukan nire beldurra adierazteko hitzik,ezta burua altxatzeko ausardiarik ere. Beste ikasleek ere ez.
Ez neukan nire beldurra adierazteko hitzik,ezta burua altxatzeko ausardiarik ere. Beste ikasleek ere ez.
-ERANTZUIDAZU! ZERTARAKO HITZ EGITEN DUT NIK KLASEAN ZAUDETENEAN? HORMAREKIN HITZ EGINGO BANU, GAUZA BERA LORTUKO NUKE!ZUEK EZER EZ IKASTEA!
Ez dakit nondik burua pixka bat altxatzeko adorea bildu nuen. Eskerrak, Josuk kalkulagailua nire buruaren kontra bota nahi zuela konturatu bainintzen. Irakasle gelatik ihes egin behar nuen, eta bizkor. hala egin nuen eta Josu eta beste ikasleak konturatu baino lehen kanpoan nengoen.
Eskailera buruan sorpresa bat aurkitu nuen:
-Eider Martinez...! Eider Martinez...!- Unai Gartziak.
Ezin nuen eskaileretatik jeitsi eta segundu batzuen buruan Josu Linaza irakasle gelatik aterako zen kalkulagailua eskuan nire burmuin ederra suntsitu nahian. Zer egin? Korrika, ezkerretara. Bide okerra, bertan Aidekoren gela baitzegoen. Horrek zera esan nahi zuen: MATEMATIKA. Bai, gutxien gustatzen zaidan ikasgaia. Baina Unai Gartziak bere zonbi-abiadura nabarmen handitu zuen, eta Josu irakasle gelatik atera zen jada. BI kalkulagailurekin, esku bakoitzean bat. Matematika gelan sartu beharko.
Ezin nuen eskaileretatik jeitsi eta segundu batzuen buruan Josu Linaza irakasle gelatik aterako zen kalkulagailua eskuan nire burmuin ederra suntsitu nahian. Zer egin? Korrika, ezkerretara. Bide okerra, bertan Aidekoren gela baitzegoen. Horrek zera esan nahi zuen: MATEMATIKA. Bai, gutxien gustatzen zaidan ikasgaia. Baina Unai Gartziak bere zonbi-abiadura nabarmen handitu zuen, eta Josu irakasle gelatik atera zen jada. BI kalkulagailurekin, esku bakoitzean bat. Matematika gelan sartu beharko.
Ez ninduen harritu bertan Aideko ikusteak. Harritu nindutenak bere hitzak izan ziren:
-Kaixo Eider! Zu bakarrik falta zinen. Hemendik aterako zaitut! Etorri nirekin.
-Zer?
-Ez al duzu hemendik atera nahi?
-Ba bai, baina Unai Gartzia, Josu Linaza...
-Lasai, hemen ditut bakoitzaren ikasle gogokoenak...beraiek lasaituko dituzte.
Orduan konturatu nintzen gelako izkina ilunenean bi ikasle zeudela eserita, neska bat eta mutil bat.
-Beraiek irakaslea ikusi bezain laster "pelota" egiten hasiko dira. Irakasleek gustoko dituzten gauzez hasiko dira hizketan eta erasotzeko gogoak pasatuko zaizkie.-Esan zidan Aidekok.
Laurok batera atera ginen klasetik, eta Aidekok esan bezala, berehala joan ziren irakasleengana. Neska Josu Linazarengana hurbildu zen eta berarekin hasi zen hizketan. Kalkulagailuak lurrera bota zituen eta bat-batean barrez hasi eta neskarekin lasai-lasai jarraitu zuen hitz egiten. Aluzinazioak zirela uste nuen, baina ez. Besoan atximurka egin nuen konprobatzeko eta errealitatea zen.
Unai Gartziari dagokionez, zonbi batek bezala hitz egiteari utzi zion eta berehala erromatarrei buruzko eztabaida interesgarri bati buruz hasi zen hizketan beste ikaslearekin.
Hil nahi ninduten bi irakasleak entretenituta zeudelarik, Aideko eta biok eskailera nagusietan behera joan ginen. Behean Aintzane zegoen izkina batean eserita marmarrean "Utziko,utziko..." esaten.
2012/12/17
BELDUR GAUA ARMENTIA IKASTOLAN ( I.ATALA)
2010eko Halloween gaua zen eta ni DBH
1.maila ikasten ari nintzen. Urte horretan irakasleek "beldur
gaua" prestatu zuten ikastolan, eta DBHko ikasle guztiak
gonbidatu zituzten. Beldurra pasa nahi bagenuen toki
hoberik ez genuela aurkituko esaten ziguten, baina ez zuten ikasle
bat bera ere konbentzitu. Ni eta nire lagunok, DBHko lehenengo
urteko ikasle AUSARTOK, harro-harro agertu ginen Halloween gauean
Armentia ikastolan, irakasleek prestatutakoak beldurra emango ez
zuelakoan. Gurekin batera DBH 2,3 eta 4. mailako hainbat ikasle ere
etorri zen, seguraski gure pentsamendu berarekin. Hitz egiten jardun genuen minutu
batzuetan, Josu Linaza agertu zen arte. Normala denez, bere aurpegia
parez pare ikusteak bakarrik beldurtu egin gintuen, baina
Jaungoikoari esker ate nagusitik sartu behar genuela esatera besterik
ez zetorren.
Hala egin genuen, eta denbora labur
baten buruan baginen denok ate nagusiaren aurrean. Inork ez zuen
lehen pausua eman nahi (badaezpada) eta DBH 4.mailako bi mutil sartu
ez ziren arte, ez zen beste inor sartu. Besteok ezer arrarorik
gertatzen ez zela ikustean, gauza bera egin genuen, baina azken ikaslea
sartzean, DANBA! Ikastola itxita dagoenean jaisten den pertsiana
guztiz itxi zen, eta barruan gelditu ginen denok, ilunpean eta guztiz
izuturik. Berehala hasi ziren nesken oihuak nabarmentzen, baina
bat-batean denak isildu ziren. Oso beldurtuta nengoen, geldi-geldi
nire izkinako txokoan. Orduan konturatu nintzen nire egoeraz. Ez zen
beste arnas hotsik entzuten. Jada ez nituen jendearen eskuak
han-hemenka nabaritzen. Eskuak mugitu nituen nik, ea zerbait ikutzen
nuen konprobatzeko... baina ez. Bakar-bakarrik nengoen han.
Non zegoen jende guztia? Non nire
lagunak? DENAK etorri ziren nirekin ikastolara, ez zen nik amestutako
zerbait! Zer gertatu zitzaien? Hilda egongo al ziren? Zaurituta,
agian? Nola demontre aterako nintzen NI ikastolatik?
Oso-oso beldurtuta nengoen, ez nekien
zer egin.
Kontu handiz aurreraka ibiltzen hasi
nintzen. Eskuinaldera begiratu nuen...ez zegoen inor idazkaritza
bulegoan...ezkerrera begiratu...ezer arrarorik ez areto
nagusian...aurrera begiratu...eta BAI!
-Aintzane! Aintzane! Eskerrak! Nire
salbazioa zara! Hemendik atera behar dugu, ikasle guztiak desagertu
egin dira. Asko pozten naiz zu ikusteaz! Uzten didazu zu
besarkatzen...?-Oooso arraro begiratu zidan, haserre egongo balitz
bezala. Zer egin ote nuen ba nik? Zera esan zidan:
-UtziKO...-Oooso haserre zegoen.
-Zer?-Galdetu nion nik.
-UtziKO esaten dela, ez uzTEN!-Oooso
haserre jarraitzen zuen. Orduan, egoeraren larritasunaz ohartu
nintzen. Nola egin nezakeen horrelako akats LARRI bat? Sekula ez zen
horrelako hitz itsusirik nire ahotik irten... Momentu batez gauza
beldurgarri bat gertatuko zela pentsatu nuen; baina ez...ezinezkoa
zen...HORI ezin zen gertatu! Oker nengoen, gertatu egin zen.
-Suspensoa jarriko dizut aurten
euskaran! Bai horixe! Zero erraldoia jarriko dizut! Ez egin negarrik
edo ez-ohikoetara joango zara zuzenean!
Hori gehiegizkoa izan zen. NI ez-ohiko
azterketetan? Traumatizaturik utzi ninduen pentsamendu horrek, eta
gehiago ez entzuteko eskailera nagusietatik goiko solairura igo
nintzen korrika. Ez nekien "Aintza"ren oihuak amesgaizto
okerrago baten hasiera besterik ez zirela.
2012/12/13
2012/12/11
BIZI ETA UTZI BIZITZEN!
- Aizu, Aintzane, kotxeko argiak piztuta utzi dituzu- esan zion Josuk.- Nahi baduzu, giltzak eman ahal dizkidazu eta nik neuk itzaliko dizkizut.
- Aiba, Josu, eskerrik asko. Ez naiz konturatu. Bai, mesedez, nire jertsearen poltsikoan daude giltzak.- Erantzun zion Aintzanek.
Josu irakasle gelatik atera zen oso pozik Aintzanerekin hitz egiten egon zelako eta bere kotxera argiak itzaltzera jaitsiko zelako. Kotxea ireki egin zuen eta gure Josu oso kuxkuxeroa zenez, guanteran begiratu zuen eta hara zer aurkitu zuen: Aintzaneren eta M.Carmenen argazkia musukatzen. Josuk ezin zuen sinetsi, berari Aintzane gustatzen zitzaiolako. Patio-orduan Aintzanek M.Carmenekin hitz egitea lortu zuen baina arazo bat zegoen: Unai Gartziari M.Carmen gustatzen zitzaion. Orduan, Unairi deitu zion eta laurak gauzak argitzen saiatu ziren eta orduan neskek bonba bat bota zuten.
- Bi hilabete barru ezkondu egingo gara.- Esan zuten batera. Josu eta Unai zur eta lur gelditu ziren notizia honekin eta pentsatu zuen Josuk: Zergatik ez?
- Unai, gauza bat esan behar dizut.- Esan zuen Josuk.- Zutaz maiteminduta nago hilaren 8tik.
- Josu, ezin dut sinestu! Nik zugatik gauza berbera sentitzen dut!
- Ideia bat bururatu zait.- Esan zuen Aintzanek.- Zergatik ez dugu egiten ezkontza batean bi bikote ezkondu?
- Oso ideia ona da, Aintzane!- Esan zuten hirurek batera.
Hiru aste pasa eta gero, sekretua ikastola osoak jakin eta gero, iritsi egin zen ezkontzaren eguna. Oso ezkontza polita izan zen eta denak zoriontsu gelditu ziren. Momentu horretan Unaik ideia bat eduki zuen.
- Zergatik ez gara joaten bi bikoteak eztei-bidaiara?- Esan zuen Unaik.
- Bai! Zer nolako ideia, Unai. Horrela diru gutxiago gastatuko dugu.- Esan zuen M.Carmenek.
Adostu egin zuten nora egin bidaia: Maldivetara. Oso leku liluragarria zen eta han egon ziren bi aste. Ikastolara iristean, ikusi egin zuten beraien ondorioz bikote asko sortu zirela eta oso pozik jarri ziren eta hortik aurrera ia irakasle guztiak oso pozik bizi izan ziren. Hauek dira sortu ziren bikote batzuk: Miren eta Didier, Aideko eta Leire, Gergo eta Isidro, Maitane eta Alaitz, Alicia eta Koldo eta askoz gehiago. Eta denak bizi izan ziren zoriontsu betirako.2012/12/10
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




