2026/02/06

Mugikor arau BERRIA - Otsailak 9


Kaixo!

Azkenaldian mugikorren erabilerarekin arazoak izan ditugu, eta arauak gogorarazi nahi dizkizuegu:

📵 Orokorra

  • Mugikorra ezin da ikastolara ekarri.
  • Salbuespenetan, takilan gorde eta itzalita egon behar du.
  • Deitu behar baduzue, irakasle-gelako telefonoa erabil dezakezue.

📅 Otsailaren 9tik aurrera:
Ikasgelan mugikorra ikusiz gero (erabili gabe ere):

  • Mugikorra idazkaritzara eramango da.
  • Familiei abisua emango zaie.
  • Familiak etorri beharko du jasotzera.

Ikasgelatik kanpo ikusiz gero:

  • Irakasle-gelan utziko da eta 14:15ean jasoko duzue.
  • Hirugarren aldian familiari abisua.
  • Hortik aurrera → zuzenean idazkaritzara eta familiak jaso.

Tutoretzan gaia landuko dugu. Helburua: arazoak saihestu eta giro ona izatea 🙂

Eskerrik asko!

2026/02/05

PUBLIZITATE TAILERRA, DBH 4D

 


                                                       MOTXILIZA

                                                 "Motxiliza, arazo bat izan eta denei abisa"