ERLAXATZEKO MOMENTUA
Uztailak 29. Lagunekin Alcoceberrera. Pozez beteta. Denbora asko pasatu nuen Gasteizen, eta hondartza botatzen nuen faltan. Gainera, esperientzia borobiltzeko, bi lagun nirekin hotelean. Hainbat egun deskantsatzen eta erlaxatuta, Gasteizen ez dugun klima mediterraneoarekin. Goizean hondartza, arratsaldean igerilekura, eta gauean paseoa herritik. Etsipenez oroitzen dudan errutina. Egunak pasa eta pasa, eta konturatutakoan, etxera bueltatu behar. Egia esanda, oso espeziala izan zen niretzat, lagunekin oporretan joateko aukera ez delako beti azaltzen.
Esperientzia polit honetaz gozatu eta gero, astebete pasatu nuen Gasteizen, lagun eta familiarekin. Horren ostean, Cadizera. Oraingoan gurasoekin bakarrik, baina disfrutatzen berdin-berdin. Eraikin eta hirian dauden hainbat leku zoragarri ikusi nituen, baina, hala ere, niretzat hoberena hotelean eta hondartzan deskantsatzea izan zen. Cadizeko kostaldeak bi bereizgarri ditu: haren hondartzak oso luzeak direla eta jende gutxi dagoela han. 12 egun igaro nituen han.
Orain oporrak bukatu dira, baina ziur asko esan dezaket zorte handia dudala familia eta lagun hauetaz gozatzeko aukera edukitzean. Dudarik gabe, hauek izan dira nire bizitzan pasa ditudan opor hoberenak.
“UDA 18”
Ingalaterratik bueltan, hainbeste espero izandako Gasteizko jaiak iritsi ziren. Abuztuak 4, jaien hasiera. Lagunekin geratu nintzen arratsaldeko 5:30etan Zeledonen jaitsiera ikusteko eta jaiei hasiera emateko. Faltan botatzen ditut unibertsitateetan izandako gau horiek, jende berria ezagutzen eta kristoneko barreak botatzen elkarrekin. Egia esan, nire ustez, festetako hoberena bertan egiten dituzun lagun berriak dira; izan ere, gero kaletik ikusten dituzunean eta jaietako gauak gogoratzean, oso oroitzapen onak etortzen zaizkizu burura.
Uda mugitua izan dudala esan dezaket, ezta? Handik hara, hortik hona, zenbat buelta... Desiratzen nago datorren uda iristeko eta geroz eta urrunago bidaiatzeko!

Uda honetan nire familia eta ni, Mediterraneo itsasoko herritxo batera joan gara, Gironan kokatutakoa. Honen izena Empuriabrava da, eta herri hau espainiar Venezia deitzen dute herriaren erditik pasatzen diren kanalak direla- eta. Herri honetatik abiatuta, beste herri batzuk bisitatu ditugu bai barrualdean, bai kostaldean. Barrualdeko herriak Erdi Aroko herriak dira: Pals, Peratallada, BesalĂș… Kostaldeko herriak oso aproposak izan dira urpekaritza egiteko eta uretako kirolak egiteko: Cadaques, Calella de Palafrugell, Llança, Port de la Selva…
BOST ZENTZUMENEZKO BIDAIA
Madriletik hartutako hegazkinak Marrakechen utzi gintuen azkenean. Hegazkinetik jaitsi eta klima bero hura sentitu nuen. Etxean sentitu nintzen azkenik. Aireportuko atetik atera bezain pronto, osaba Abdeslam ikusi nuen. Bere kotxean igo eta etxera joan ginen.
Lehenengo eguna Marrakechen pasatu genuen, eta bigarren egunean Ouzudeko ur-jauzietara joan ginen, Marokoko ur-jauzi altuenetara. Gero, Ouarzazate zeharkatuz, Dadesera joan ginen, eta han pasatu genuen gaua. Dades haizpitarte sakon-sakona da, eta haren paisaiengatik ezaguna da. Hurrengo egunean, geldialdi bat egin genuen Todrako zintzurretan. Haien ezaugarri nagusiena 300 metro baino gehiagoko paretak dira. Eta jarraian, Saharako basamortura joan ginen gaua pasatzera. Hurrengo goizeko seietan esnatu ginen, gameluan igota egunsentia ikusteko. Kotxea berriz hartu, eta Ouarzazate ikustera joan ginen. Berriz Marrakechera bueltatzeko ordua heldu zen, gure azken egunak pasatu genituen han, eta pena handiz etxera bueltatu ginen.
Chookran Maroko, hurrengora arte!
Jama al Fnaa plaza
Ouzudeko ur-jauziak
KANTAURI ETA MEDITERRANEO ITSASOEN BARNEAN
Kantauri itsasoaren herri txikitxo batean pasatzen ditut nire oporrak: Gabonak, Aste Santuak, eta batez ere, uda. Herri hau Mundaka da. Mundakan, nire amonaren etxean pasatzen ditut oporrak, baina aurten nire ama, aita eta ni Mediterraneoko herri batera joan gara 10egun pasatzera, hau Empuriabrava da.
Mundakan kuadrillakoak leku askotakoak gara: Bilbo, Mexiko, Bartzelona, Mallorca, Mungia... eta gauza piloa egiten dugu: frontoira joan, portuan bainatu... Mundakan egotea asko gustatzen zait egun osoa kalean ematen dudalako. Mundakan, udan, ekintza asko antolatzen dituzte: Mundakako Musika Festibala, Euskal Jaia, Mundakako jaiak, Kalerik-Kale antzerki jaia...Udan herri hau jendez beteta egoten da, bai udatiarrak, bai bidaiariak. Neguan, berriz, herria hutsik geratzen da, herritarrak eta asteburuetan joaten garenok bakarrik egoten gara.
Uda honetan oso ondo pasatu dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina