Hona hemen martxoa eta apirileko atsotitz batzuk irakur ditzagun:
- Martxoan
• 21: San Benito, primadera, ganaduak larrera
• Erramu eguneko haizea, berrogei eguneko haizea
• Martxoa martxaketan, apirila berriketan; maiatza erdia eguzkiak erreta eta erdia ito beharrean urtean
• Martxoan lainoa noraino, apirilean elurra haraino
• 25: Ama Birjiña martxoko, neguari eman diok ostiko
• Martxoan al da Pazko? Urte hartan izango da arto asko
• Garizuma berandu, udaberria berandu; kukua etorri, gosea etorri; kukua joan, gosea joan
• Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotzen du
• Martxoan aire gorri, goizero elur berri
• Martxoko hiltzarra, horrek eraman du nire behor zaharra
• Martxoak beti botatzen bere eztena
- Apirilean
• Apirila biribila, zerria urdandegian goseak eta hotzak hila
• Arpelarra lorean, ardiak gosean
• Basa-porruak loratzera, artantzuak larratzera
• Elorritxoa loran dago, artoa ereiten giro dago
• Apirila euritsu, maiatza ihintsu, ekaina errautsu, orduan da laboraria urguilutsu (ugariago)
• Apirila hotz, ez gari eta ez ahotz
• Antxoarik ez da ganoraz agertzen, santuak kalez kale ibili baino lehen
• Pazkoa euritsu, urte hura ogitsu
• Ihauteri istilkor, Pazko eurikor, poltsa betekor
• Apirila joan eta maiatza gero, ahoztegian ahotza bego
• Apirila on ikusi nahi duenak, ehun urtez behar du ikusi
• 12: San Paternotik hara, landa ezak lur-sagarra
• Apirila urregorri, martxoa kakatsu, izango dugu aurten urtea ogitsu
• Apirilean sarri, euri eta euri
• Apirileko egunak hiru aro
• Apirileko erlea niretzat, maiatzekoa anaientzat
• Apirileko euriak balio du ardi-arkina hoberena
• Apirileko lorea urrea baino hobea, maiatzeko lorea batere eza baino hobea
• Apirila gero, negua gero
• Berant bada berant, udaberrian Pazko
• Ortzantza apirileko, arnoa barrikako
• Trumoi danbadak ez du apirila galtzen, hil honetako mahatsa ez da erraz saltzen
• 23: Done Jurgi, artoa ereiteko goizegi; done Marko, artoa ereinda balego
• Apiril bustiak dakartza ogiak
• 25: San Marko astea, artoa ereiteko Asteartea
• Babak esan omen zuen: Txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen
• Apirila euritsu, urte hura ogitsu
• Apirila hotz, miseria ogi-artoz
• 29: Santa Katalina garbia, gaztaina urte handia
• Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina