ARMENTIA IKASTOLAKO III. PIROPO LEHIAKETAKO TXAPELDUNA
Hona hemen piropo guztien zerrenda argia!
DBH 1A: Zu berriro ikusi ahal izateko lurra eta ura mugituko nuke.
DBH 1A: Nire pitxintxo, nire pitxintxo, egunero postari berdina zure ate aurrean... Zergatik ote nire azukre koskortxo?
DBH 1B: Zu linterna izango bazina, bide ilunetatik abiatuko nintzateke.
DBH 1B: Nire mundua hobetzen da zu ikusi ondoren. Niretzat zu eguzki indarra bezalako zara edo gau ilun batean ilargia ematen duen argia bezalakoa.
DBH 1D: Ispilu baten aurrean jarriko bazina izar batekin, unibertsoko hiru gauzetatik bi politenak ikusiko zenituzke.
DBH 1D: Zu nire eguzkia zara eta Merkurio izan nahiko nuke zuregandik hurbilago egoteko.
DBH 2A: Eguzkiaren izpiek erretzen banaute, zure begietako izpiek maitasunez akatzen naute.
DBH 2A: Kanpotik bitxia eta barrutik lorea, zu zara nire bitxilorea.
DBH 2B: Zu itsasoko olatua bazina, ni surfista izango nintzateke zure gainean irristatzeko.
DBH 2B: Zu argia izango bazina, ni bonbilla izango nintzateke; Zu iluntasuna bazina, ni itzala izango nintzateke; Zu mermelada izango bazina, ni ogi xafla izango nintzateke; Zu tipexa izango bazina, ni akats ortografikoa izango nintzateke; Zu lasterketa izango bazina, ni helmuga izango nintzateke: Zu esnea izango bazina, ni Cola Cao-a izango nintzateke; Zu bihotza izango bazina, ni maitasuna izango nintzateke.
DBH 3A: Bekatua izan beharko litzateke zure ondoan ez egotea.
DBH 3A: Nor izan kulero edo galtzontzillo zure ipurdia egunero ukitzeko.
DBH 3B: Eguzki izpia izango nintzateke zure begiak egunez ikusteko eta ilargi-izpia gauez zure ametsetan agertzeko.
DBH 3B: Eguzkiak egunsentian bezala, gau ilunena ere argitzen didazu.
DBH 4A: Nirekin amestu eta bihar kontatu nolakoak diren nire hegoak!
DBH 4A: Zure behia izan nahiko nuke esne guztia ateratzeko.
DBH 4B: Espeleologoa izan nahiko nuke zure kobazuloak aztertzeko.
DBH 4B: Zezen plaza bazina, munduko korridarik hoberena egingo nuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina