2016/02/05

ARMENTIA IKASTOLAKO III. PIROPO LEHIAKETA

1. Piropo lehiaketa Abadiñon …




2. Beste ikastetxe batzuetako piropoak



ARMENTIA IKASTOLAKO III. PIROPO LEHIAKETA


Balentin deunaren eguna datorrela eta berriz ere PIROPO LEHIAKETA antolatzea otu zaigu.


Ikasle bakoitzak piropo bat idatziko du eta gelako guztion artean gustukoen dituzuen biak aukeratuko dira. Horrela, gela bakoitzeko bi piropo izanik, guztira 18 piropo izango ditugu eta hauen artean irabazlea aukeratuko dugu. Ikasle txokoan jarriko dira ikusgai eta hurrengo astean zehar bozka egiteko aukera izango duzue, ostiralean,otsailaren 12an, irabazlea azalduko delarik.


Piropoak sortzeko lagungarri egingo zaizuelakoan, hona hemen erabil daitezkeen trikimailuak.


PIROPOETARAKO HIZKUNTZ BALIABIDEAK:


1. Errima……...Nor izan igeltsero zure zuloak betetzeko…..(hoskidetasuna soinuan)


2. Antitesia…...Zu beltz, ni zuri, zu ilun, ni argi, nik zaitut zu maite baina zuk ez ni. (kontrako adiera duten hitzak erabiltzea)


3. Konparazioa….La piara ̈ patea bezalakoa zara, ogia baino hobeagoa. (zerbaitekin konparatzea)


4. Hiperbolea …Zeruko izarrak, ozeanoetako hondar aleak, mendiko lore guztiak eta historian egon diren irribarreak zenbatzen badituzu jakingo duzu zenbat maite zaitudan.(gehiegizko exagerazioa)


ARMENTIA IKASTOLAKO 2. PIROPO LEHIAKETAren emaitzak...

PIROPOAK
Txapelduna!
Arrain-saltzailea izan nahiko nuke zure txipiroia garbitzeko... DBH 3B
2. postuan
Zure aita astronauta izan behar da, zerura igo delako eta izarrik politena jaitsi duelako...DBH 2A
3. postuan (berdinketa)
  • Begiak? Begiak zu ikusteko. Sudurra? Sudurra zu usaintzeko. Belarriak? Belarriak zu entzuteko. Behatzak? Behatzak zu ikutzeko. Eta bihotza? Bihotza zure maitasuna gordetzeko...DBH 3B
  • Basamortu isolatuetan galdurik, zure ezpainetatik xurgatuz egarria asetuko nuke...LG
4.postuan
  • Zu nire galtzontziloak bezalakoa zara, ezinbestekoa...DBH 1A
  • Debekatuta egon beharko litzateke zurekin amestea eta zu gabe esnatzea...DBH 1D
  • Goizeko kafea bezalakoa zara, hura gabe ez naiz ezer egun osoan...DBH 1D
  • Nor izan igeltsero zure zuloak betetzeko...DBH 4B
  • PIKANTEENA:Zure gorputza papela eta nire behatza pintuela, astiro-astiro egingo nuke kuadrorik politena.
  • HERRIKOIENA:Egunsenti guztiak zu bezain ederrak balira, goizeko errelebora apuntatuko nintzateke.
  • GOXOENA:Harean zure izena idatzi nuen, baina zure bihotzean nire bizitza idatzi nahi dut.
  • ORIGINALENA: Itsuak izatera jolastuko dugu? Zu liburu brailea zara eta nik koxkak irakurriko dizkizut.
  • PIKANTEA:Zure eskuineko hanka ostirala balitz, eta ezkerrekoa igandea, egunero larunbata!
  • HERRIKOIA :Zure gerri buelta, bizi meta.
  • ORIGINALA :GPS-arekin aurkitu nahi dudan biderik goxoena zara zu !
  • GOXOA :Zu zara nire bihotzaren kargagailua.
  • Trena izango banintz, zure gorputzeko atal guztietan egingo nuke parada
  • Taloa izan nahi nuke, zu nire txorizoa izateko
  • Zuregatik sentitzen duadana, Tipex-ak ere ezin du ezabatu
  • Jaberik gabeko zakur abandonatua naiz. Aieru egiten zionat ilbeteari konortea galduz, egunsentiaren laztanera arte. Hi ez hagoenean umezurtza naun, hire eguratsaren, hire egurrezko hatsaren hilkutxa.
  • Kamiolaria izango banintz, nire kamioain eramango zintuzket , baina kamiorik ez dudanez, nire bihotzean eramango zaitut.
  • Badakizu zergatik den itsasoa hain gazia? Zuk duzulako gozotasun guztia!!
Bertsotan ligatze kontuak……


http://www.bertsoa.eus/eu/bertsoa-bideoak.asp?s=bideoak&id=3582 (IKUSTEKO ARAZORIK BALEGO, HONA HEMEN GOIKO BIDEOAREN ESTEKA)


http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/bertso-saioa-5-inakirekin-ligatu-nahian-uxue-eta-sustrai (IKUSTEKO ARAZORIK BALEGO, HONA HEMEN GOIKO BIDEOAREN ESTEKA)

Kontrolatu denbora, mesedez, 12:15erako zuon piropoa idatzi, ondoren guztiak irakurri eta bi onenak aukeratu eta bidali Aintzaneri emailez (aguridi@armentiaikastola.org) datorren astean zehar denok bozka eman eta Armentiako txapelduna aukera dezagun.

DENBORARIK, GOGORIK, INTERESIK BADUZUE ERE, HONA HEMEN LIGATZE KONTUEKIN eta SEXUAREKIN LOTUTAKO HIZTEGIA!


MATERIAL GEHIGARRIA………..LIGATZE ETA SEXU KONTUETAKO HIZTEGIA

ANTISORGAILUAK

Kondoi kaxa
•LANGABETUAREN ZORROA


Kondoia jantzi
•TXAPELA JANTZI


GORPUTZ ATALAK
Alua
•AZPITARTEA
Alua edo zakila
•HANKATARTEA


HITZ GOXOAK


Maitea
•AZUKRE KOXKORRA
•BIHOTZA
•KUTTUNA
•LAZTANA
•PITXIN
•PITXITA
•PITXITXU
•POTTOKI
•XARMANTA
•ZURRUKUTUNA


Polita
•APAINA
•EDERRA
•EZPAIN GOZO
•PANPOXA
•PINPILIPAUXA
•PINPIRINA
•POTTOLO
•POTXOTXINA
•POXPOLINA
•SORGINTXU


KUTTUNKERIAK


Gustuko neska edo mutilaren atzetik ibili
•EULIA KAKETAN BEZALA
•ZELATAN IBILI


Maitemindua egotea
•UR GAINEKO APARRETAN IBILI


Norbait oso gustukoa izan
•ATZETIK IBILI
•BABA DARIOLA EGON
•BEGIZ JOA EDUKI
•GAZTANBERATU
•LERDEA DARIOLA EGON
•SEKO TXOLINDU
•TILIN-TILIN EGIN
•TXOLINDUTA EGON
•TXORA-TXORA EGINDA IBILI


Norbaitekin oso gustura egotea
•GOXO-GOXO EGON


LARRUA JO


Larrua jo
•GAINKATU
•LARRUTAN EGIN
•MOK-MOK
•TIKI-TIKI
•TXORTA JO
•TXORTAN EGIN
•TXOTXOKA EGIN


LIGATZEN SAIATU


Ligatzen saiatu
•ERASOA BOTA
•KATOTAN IBILI


MASTURBAZIOA


Masturbatu mutilak
•ASTINDU
•IDIARENA EGIN
•KANPAIA JO
•NESKETAN/MUTILETAN EGIN
•NESKETAN/MUTILETAN IBILI


Ligatzera joan
•NESKATARA/MUTILETARA JOAN


Masturbatu neskak
•XAGUA KLIKATU
. TXIPIROIA GARBITU


•PIROPOAK


Itxura oneko mutila
•A ZER TXOKOLATINAK
•AKERRA
•MUTIL KATXARROA
•MUTIL MANDU, MUTIL TRASTEA
. MUTIL PUSKA


Itxura oneko neska
•NESKAMOTZA


Itxura oneko neska edo mutila
•EDERRA EGON/IZAN
•ETXERA ERAMATEKO MODUKOA
•GALANT HORI
•HORI GERRIBUELTA!
•JATORRA
•LARRU ONEKOA
•MOTZA
•MUTIL/NESKA PUSKA
•NESKA/MUTIL EDERRA
•OGIA BAINO GOXOAGOA
•ONA EGON
•TXOKOLATEA BAINO HOBEA


SEXU JOLASEAN


Musukatu
•MUKIAK JAN
•ZOPA-JANEAN ARITU


Sexu jolasean aritu
•KATEATU
•LARDASKAN ARITU
•LARREA AURKITU
•MIAZKATU
•OHEAN BORROKATAN ARITU
. ZIRRI EGIN


SEXURAKO GOGOA


Sexu jolaserako gogoa izan
•BERO-BERO IBILI
•BEROALDIA IZAN
•BEROTUA EGON
•BURUA BEROTU


Sexu jolaserako gogoa izan (mutilak)
•BUZTANA TENTETU


Sexu jolaserako gogoa izan (neskak)
•KULEROAK GASEOSA EGINDA EGON
•TITI -PUNTI JARRI


Aukeran, denbora soberan baduzue, graba ezazue zuen piropoen irakurraldia, aurreko bideo batean egin duten bezala. Edota bestela, anima zaitezte, eta idatzi zuen maitasun mezua, pasilloan dauden kutxetan sartzeko.

GOZATU INAUTERI EGUNAZ!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina