Zuberoan badira bi herri Uhaitzandi ibaiak bananduak: Ligi eta Atherei. Herri hauetako herritarrak ez ziren elkarrekin ibiltzen, ez baitzegoen ibaiaren alde batetik bestera gurutzatzerik.
Egun batean, bi herrietako herritarrek ibaia zeharkatzeko harrizko zubi bat egitea pentsatu zuten baina lan gogorregia zen beraientzat. Beraz, lamiek oso azkar eta ondo egiten zutenez lan, beraiekin tratu bat egin zuten: zubia gau bakar batean amaitzea lortzen bazuten, herritar bat eraman ahalko zuten beraiekin; berriz, denbora gehiago behar baldin bazuten, ez zuten ezer lortuko.
Gau horretan hasi ziren harrizko zubia eraikitzen. Orduak aurrera zihoazen heinean, gero eta argiagoa zuten lamiek beraien helburua lortuko zutela. Oraindik gaua zela, herritar bat hurbildu zen. Berak ere ikusi egin zuen lamien bizkortasuna. Herritar bat eraman ez zezaten, oilar bat esnatzea pentsatu zuen herritarrak. Lamiek, oilarra entzutean, presaka atera ziren basorantz, eguna zela pentsatuz. Horregatik, kondairak dio zubia ez dagoela amaituta, lamiei harri bat falta zitzaielako zubia amaitutzat emateko.
Txikitan Ligi herrira joatean, nire aitak kontatutako kondaira bat delako eta falta zen harria bilatuz ibili nintzelako, nahiz eta ez nuen topatu.
****************************************************************************
Espainiako Guda Zibilean gertatu zen. Garai hartan, nire birraitona Landako tren-geltokian bizi zen. Landa herria estrategikoki kokatuta zegoen. Alde batetik, nazionalak zeuden eta bestetik, errepublikanoak eta gudariak zeuden.
Nire birraitonak egin behar zituen lanetako bat langak gora eta behera jaistea zen, hau da, trena etortzen zen bakoitzean langak derrigorrez jaitsi behar zituen, trena igaro arte.
Gau batean, tren-geltokiko telefonora deitu zuten. Birraitonak telefonoa hartu, eta trena etortzen ari zela komunikatu zioten. Orduan, birraitonak egin behar zuen bezala langak jaitsi zituen. Momentu horretan, nazionalen konboi militar bat hurbildu zitzaion birraitonari langak igotzeko aginduz.
Birraitonak ezetz esan zion kapitainari, trena pasatzear zegoelako. Kapitainak gezaurra zela pentsatuz, pistola bat jarri zion buruan birraitonari, langak igotzeko aginduz, bestela hilko zuela esan eta mehatxatuz.
Zorionez, justu momentu hartan treneko bozina entzun zen urrutitik. Trena pasatu ondoren birraitonak, oso urduri, langak igo zituen eta kapitainak ezer esan gabe konboiarekin zeharkatu zuen trenbidea.
Birraitona oso pozik eta ikaratuta zegoen. Segundo batzuk gehiago eta hilda egongo zen. Zorionez, dena ondo atera zen eta dena bukatu zen.
Zergatik duzu hain gogoan kondaira hori?
Nire aitonak kontatu zidalako ni txikia nintzenean. Oraindik gogoratzen dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina