Linaza eta bere neskalaguna berriro haserretu dira. Oraingoan, Josuk prestatutako kafea hotza dagoelako. Hiru hilabete daramate horrela, edozer dela eta haserre. Gaur ere, Josu haserre doa ikastolara, eta ikasleek ordainduko dute bere humore txarra.
Aideko berriz, triste doa. Atzo esan zion Maitek bere talde heavyarekin biran doala. Josu eta Aideko batera iritsi dira sarrera nagusira, lurrera begira doaz ordea, eta ez dute elkar ikusi, txokatu egin diren arte. Aidekori paper guztiak erori zaizkio, biak makurtu dira jasotzera. Bat batean, eskuak ukitu egin dira, begiradek bat egin eta denbora gelditu egin da. Gorrituta banandu dira, eta eskaileretatik gora joan dira, idazkaritzako leihotik Maite idazkaria begira eduki dutela jakin gabe.
Ordu batzuk beranduago, kafe makinan, Aideko eta bere BFF (Best Friend Forever) Didier eztabaida sutsu bat edukitzen ari dira:
-Banpiroak!
-Zer? mesedez! Gizotsoak askoz hobeak dira.
-Gezurra! Banpiroak.
-Gizotsoak.
-Banpiroak.
-Aizu Aideko, gaur normalean baino zoriontsuago zaude.
-Bai zera!-
-HARRY POTTER HOBEA DA!!!!!!!!!!!!!!!!-Oihukatu du Linazak haiengana hurbilduz.
Aidekok orduan estropezu egin eta Didierri kafea gainera bota dio.
(jarraituko du)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina