UMEEN IRAKURKETA
Denok dakigunez, idazten jakitea, ondo hitz egiten jakitea eta bereziki irakurtzen jakitea oso garrantzitsua da. Esan bezala, oso funtsezkoa da gaitasun horiek menperatzea eta ondo egitea, baina irakurketaren arloan bereziki arazo asko egoten dira. Arazo horien artean dago gaur egungo umeek eta nerabeek oso gutxi irakurtzen dutela eta horrek arazo larriak ekar diezazkieke beren etorkizunean.
Hau hainbat kausarengatik edo arrazoirengatik gertatu egiten da. Alde batetik, gaur egungo umeek eta nerabeek ordu gehienak telebistari begira edota ordenagailuan pasatzen dituzte eta horrek eragin handia du. Aspertu ere egiten direlako, ez dute irakurtzen, baina hau gertatzen da gehienbat saiatzen ez direlako. Beste aldetik, askotan gurasoek ez dituzte ohitzen txiki-txikitatik irakurtzera eta horrek, nahiz eta ez ohartu, eragin handia du. Ume bat txikitatik irakurtzen hasten bada, gero gehiago irakurriko du, gero eta hobeto. Txikitatik irakurtzen ez dutenean, aldiz, nagusiagoak direnean ez dute irakurtzen eta gainera kasu hauetako gehienek gaizki irakurtzen dute.
Arazo hau gehiago ez gertatzeko edo gutxiago gertatzeko, konponbide asko daude. Batzuk funtziona dezaketenak, beste batzuk gutxitan funtziona dezaketenak eta beste batzuk ezin dezaketenak funtzionatu. Horretarako, nahiz eta konponbideak izan, irakurlearen laguntza handia ere behar da, irakurlea edo arazo hau duena saiatu egiten ez bada, ez du ezertarako balio izango eta. Konponbide gehigarriak asko dira. Alde batetik, gurasoen, aitona-amonen edo dena delakoen laguntza ere behar da eta bere umeek edo nerabeek telebistari edo ordenagailuari ordu bat kendu behar diote irakurketarako zerbait izateko egunero. Ikastolako asignatura gehienetan ere liburuak irakurtzeko eskatu beharko lukete, hauek animatzeko eta dibertigarria eta entretenigarria dela ikus dezaten ere. Beste aldetik, lehenago esan bezala, gurasoek txikitatik, nahiz eta oso txikitxoak iruditu, irakurtzen ohitu behar dituzte seme-alabak. Horrela gehiago irakurriko dute.
Honen guztiaren ondorioz, nahiz eta batzuei aspergarria, astuna, etab. iruditu, irakurtzea oso garrantzitsua da eta nahiz eta emandako konponbideek batzuei ez eragin, saiatu egin behar gara irakurketa bultzatzen, bai hizkuntza batzuetan eta bai beste batzuetan. Gainera, horrela hizkuntzak aberastu egiten dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina