2011/05/24

NOLA BULTZATU?


NOLA BULTZATU?

Gaur egungo gazteek ez dute irakurzaletasun handirik. Arazo honek ondorio txarrak ekar diezazkieke hainbat arlotan; azken batean, irakurtzeak ulermenari laguntzeko eta hori hobetzeko balio du. Beste aldetik, jakin badakigu irakurtzeak gure idazkera asko hobetzen duela, hiztegia aberasten zein ortografia akatsak zuzentzen baititu.

Arazo honen eragile nabarmena izan daiteke teknologia berrien erabilera masiboa; izan ere, gazteek denbora luzea ematen dute horien aurrean. Esate baterako, telebista ikusten gutxi gorabehera bi ordu gutxiago ematen dugula esan zuten ikertzaile batzuek. Gainera, orain sare sozial ugari daude Interneten eta gazte gehienak hauen partaide dira. Horrek ordenagailua kontsultatzeko beharra areagotzen du.

Honez gain, irakurtzen aspertzen direla nabaritzen da baina hori gustuko liburu bat hautatu ez dutelako gerta daiteke, oso zaila baita gazte guztientzako liburu interesgarri bat idaztea, gustu desberdinak dituztelako. Inkesta baten arabera 14 urtetik 18 urterako tartean gazteen irakurzaletasunak jeitsiera altua izaten du eta hori euskarazko liburuetan nabarmenagoa da.

Hasierako arazoaren beste eragile bat liburuek “ospe txarra” dutela da, aspergarriak, luzeak eta denbora galtzeko tarteak direla pentsatzen baitute gazteek.

Egia da txikitatik eskoletan liburuen inguruko pentsaera hori aldatu nahi izan dutela baina gehienetan gune horietan irakurtzera derrigortzen dituzten liburuak ez dira batere interesgarriak nerabe gehientzat.

Bestalde, irakutzea derrigorrezkoa bada, hauek ez dituzte liburuak entrenigarri edo jolasaldi bezala ikusiko etxerako lan gogor batzuk bezala baizik. Honetaz gainera, irakasleak lan gehigarri bat egin behar dutela esan du Galtzagorri Elkarteak (euskal literatura sustatzea haur eta gazte literaturaren eremuan helburu duen elkarteak). Hauen ustez irakasleak orientatzaile huts izatetik animatzaile izatera pasa behar dira eta horretarako beharrezkoak zaizkio titulu berrien gaineko argibideak, adinari dagozkion gustuen ezagutza... eta abar luzea.

Arazo honi aurre egiteko ideia batzuk proposa daitezke. Horietako batzuk hauexek izan daitezke: gazteei denbora antolatzen laguntzea, irakurtzeko denbora izatea edota aukera gehiago ematea liburua hautatzerakoan bi liburu edo hiru aukeran emanez. Horrela, gazte guztien gustuak errespetatu egingo dira eta hauek gehiegi ez aspertzea lortuko da.

Euskal Herrian ere arazo honi aurre egiteko kanpainak egin dira, Jull Kanpaina (ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna elikatzeko helburuarekin NIEk antolatzen dituen liburuen eta liburu ilustratzaileen hauteskundeak) bezalakoak.

Gainera, orain ezagutu berri da arazo honi aurre egiteko beste kanpaina bat, “Bookcrossing” deiturikoa. Proeiktu honek mundu osoko haurrak batzen ditu liburuak elkarrekin trukatzeko. Liburuak leku jakin batean edo kalean bertan "aske" uzten dira, norbaitek topatuko dituelakoan. Pertsona batek liburu bat aurkitzean, liburuaren kodea erregistratu egin behar du Bookcrossing webgunean. Honela liburuaren ibilbidea jarrai daiteke. Bestalde, behin liburu bat irakurrita, berriro libre uzten da irakurle gehiago izateko eta mundua ezagutzeko.

Ondorioz, esan daiteke gazteei aukerak emateak edota denbora antolatzen erakusteak beren irakurzaletasuna bultzatuko duela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina