Euskara Batzordetik bat egin nahi izan dugu EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN. Horretarako ikastolako hainbat kideren hitzak jaso ditugu behean klikatuz ikusi dezakezuen bideoan. Eskerrik asko bideoan parte-hartu duzuenoi!
2021/03/08
2021/02/17
PIROPO LEHIAKETA: SARI BANAKETA
Gaur bertan banatu dituzte EUSKARA BATZORDEKO kideek piropo lehiaketako sariak. bonboi kutxa bana jaso dute DBH1Dko IORITZ ERAÑAk eta DBH4Ako ASIER PEREZek.
ZORIONAK BIOI!
2021/02/12
BH - Inauteriak 2021
2021/02/11
Piropo lehiaketa IRABAZLEAK
ARMENTIA IKASTOLAKO
DBH1-2 TXAPELDUNA:
- Zure ezpainak arroza eta nireak esnea balira, zer arroz-esne sorta emango genioke elkarri.
(Ioritz Eraña 1D)
DBH3-4 TXAPELDUNA:
- Nola jarriko naiz dietan horrelako bonboiarekin.
(Asier Perez 4A)
BESTE PIROPO AIPAGARRI BATZUK:
- Mihia gihar bat bada, zure ahoa nire gimnasioa izatea nahi dut. (2A)
- Ai zelako irrifarra, hura da nire iparra, gidatzen nauen izarra! (3A)
- Ez naiz Sizuka ezta Sinozuke, baina dena jango nizuke. (3B)
- Pokemon bat izatea nahi nuke zure piloten artean harrapatuta egoteko. (3D)
- Ona da natilla, ona da suflea, baina zu zara nahiago dudan postrea. (4B)
- Zutaz oroitzen naizen momentu bakoitzeko arrosa bat oparituko banizu, lorategi batean biziko
zinateke. (4D)
- Latineko preposizioak ablatibo bat behar duen bezainbeste behar zaitut nik zu. (BATXI2)
ZORIONAK PARTE-HARTZAILE GUZTIOI, LAN BIKAINA!!!



