Buruko min galantak zuzentzaile ortografikoak ematen dizkigunak!
2018/10/15
2018/10/10
2018/10/08
2018/10/04
GASTEIZTARRAK... ARMENTIARRAK ARRAUN THE WORLD... Oihanederren lortu du norbaitek saria....
Oihanederreko 2018ko Gasteiztarrak Arraun The World argazki-hizki lehiaketak baditu irabazleak!
Zorionak! Ezetz asmatu nork irabazi duen berriro!
Argazki erakusketa: Saritutako lanen argazki-erakusketa urriaren 10ean inauguratuko da eta 28ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko Jovellanosaretoan.
Lan sarituen aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar, hiriko auzo desberdinetan, 19:00etan. Urriak 30: Namibian basamortua biziz (Norena izan ote da? 😜) – Orient Expres (Txagorritxu)
************************************
Ea datorren urtean guk ere parte hartzen dugun! Horretarako modukoak baditugu, gero! Horra hor horrelako batzuk.
*******************************
ZERUA UKITU,
MENDIAK ZEHARKATU
ETA HONDARTZA SENTITU
Lehenengo abiapuntua aireportua izan zen. Handik hegazkina hartu eta Ingalaterrara joan nintzen. Euskal Herritik kanpo etorritako jendea ezagutu nuen, Logroñokoak, Bartzelonakoak... baita Euskal Herrikoak ere, Amurriokoak, Aretxabaletakoak edota Orozkokoak. Hiru asteak ti-ta batean pasa ziren. Hainbat gauza egin nituen… Esperientziarik onetariko bat izan zen. Inoiz ez ahaztekoa.
Ondoren, nire sustraietara bueltatu nintzen, Galiziara. Han, nire Alemaniako lehengusinarekin elkartu nintzen. Berarekin eta haren senitarte batzuekin behatoki batzuetara joan ginen. Nire herria mendi eta zuhaitzez inguratuta dago eta egunero leku batetik bestera ibiltzen ginen.
Azkenik, eguzkiaren bila Mediterraneora joan nintzen, Cambrilsera. Ia egunero hondartzara joaten ginen. Bestela, txangoak egiten genituen. Haietako bat Montserrat eta Sitgesera izan zen. Oso leku liluragarriak izan ziren; izan ere, hori Montserrat mendikatean kokatuta dagoen monasterio beneditarra da. Gainera, itsas mailatatik 720 metrora dago eta hara igotzeko, “kremailera” deituriko trena hartu izan behar genuen. “Sitges”, berriz, oso herri polita iruditu zitzaigun, bere portuarekin eta bere askatasunaren sentsazioarekin.
Zerua zeharkatzen Galiziaren naturaren distira Itsas pasealekutik paseatzen
*****************************************
Nire oporrak oso dibertigarriak izan dira beste guztienak bezala (suposatzen dut), berandu esnatu, nahi duzuna egin ... Hori berezia da. Baina gehien gustatu zaidana munduan zehar bidaiatzea izan da, dudarik gabe!
Uda honetan Italian, Frantzian eta Suitzan egon naiz. Europako hegoaldean daude kokatuta denak, eta beraien artean muga egiten dute Alpeetako mendilerroaren laguntzaz.
Hiru asteetako bidaia izan da, astebete Frantzian, astebete eta 3 egun Italian eta 4 egun Suitzan. Hasteko, Monaco eta Niza bisitatu nituen, eta nahiko harrituta gelditu nintzen bertako prezioak ikusi eta gero. Gasteizkoak hirukoizten zituzten! Astea pasata, Italiarantz abiatu ginen, eta 10 egun horietan Milan, Turin, Venezia, eta inguruko herri asko bisitatu genituen (Vergamo, Trento, Como, Verona...) eta izugarrizko beroa pasatu genuen! Ondoren, Suitzara abiatu ginen. Behin kanpinean karabana orientatu eta gero, Locarno herrira joan ginen buelta bat ematera, eta bertako paisaiak ikaragarriak ziren benetan.
Azkenean eta pena handiz Gasteizera itzultzeko unea iritsi zen, baina oraindik geldialdi bat geratzen zitzaigun, Carcassone. Herrian sartu eta gero, hitzik gabe gelditu nintzen. Oso herri polita da. Gainera, harrizko horma handi batez inguratuta dago. Bertan gure oporretako azken argazkiak atera eta Gasteizera itzuli ginen.
Orain, klaseak hasi dira, eta oporretako egunak gogora etortzen zaizkit. Ez nuen bakarrik hainbat herrialde ezagutu, baita bizipen zoragarriak eta ahaztezinak bizi ere.
Briansoneko Laku ikaragarria
|
Non daude printzesak?
|
“O Sole Mio”
|
*************************************
Uda
Uda azterketa bat baino motzagoa egiten zaigu, baina hobeto pentsatuz gero, hainbat momentu eta bidaia berezi gogorarazi ahal ditugu. Nire udako hiru momentu bereziak honako hauek dira.
Lehenengoa Cambrilsekoa da. Urtero egiten dugun bidaia da eta 7-10 egunetarako joaten gara. Lagunak, familia, eguzkia, hondartza, igerilekua… Zer da uda hori gabe? Ia egunero arroka batzuetara joaten ginen igeri egitera, baita uretan zegoen plataforma batera ere. Zailena agur esatea izan da; azken batean, urtean behin ikusten ditut lagun horiek.
Eguzki gutxiagorekin Gasteizko jaiak heldu ziren. Eguzki gutxiago, baina ilargi gehiago. Gainera, abuztuaren 5. egunean plazan dantzatu nuen. Dudarik gabe hoberena gaueko kontzertuak eta su artifizialak izan ziren. Zergatik ez ditugu jaiak urte osoan zehar?
Azkenengo momentu berezia Frantziako bidaia izan zen. Bidaia horretan amona bisitatzera joan ginen. Hobeto esanda, amona, armiarmak, katuak, txakurrak, oiloak eta eltxoak bisitatzera joan ginen. Lau egunetan eltxoen ziztaden World Record-a gainditu nuen. Hala ere, eltxoak ez ziren arazo larriena, armiarmak baizik. Nire gelako sabaian Spidermanen etxea zegoen. Azken batean, mendi inguruetan bizitzeak honelako gauzak ekartzen dizkizu. Nolanahi ere, bidaia polita eta dibertigarria izan zen; izan ere, sokak dituen jolas-parke batean egon ginen eta igerileku batean ere bai...
Seguruenik momentu berezi gehiago daude, baina hauek izan dira hoberenak. Nolakoa izango da hurrengo uda? Eltxo gehiago egongo dira?
Paradisua Gasteizko su artifizialak Frantziako jolas parkea
***************************
NIRE UDA, 2018
Abuztuaren 15a. Nire herriko festak ziren eta lehengusuekin batera lagunekin hainbat egun pasatzera joan ginen. Musika, jolasak, janariak, gaupasak, ura… Egun zoragarriak pasa genituen guztiok batera. Hurrengo astean nire lehengusuen etxean geratu nintzen, baina etxera bueltatu behar izan nuen, saskibaloiko denboraldi-aurrea hasi behar nuelako.
Uda bukatzear zegoela, Calafellera joan ginen familiakook asteburu bat pasatzera. Goizetan hondartzara joaten ginen, gero hotelera bueltan zerbait jateko eta arratsaldeetan berriz ere, hondartzara jaisten ginen. Gau guztietan paseo bat ematera ateratzen ginen hondartzaren aldamenetik eta tabernetan zerbait edaten genuen.
Madriletik bueltatu, eta egun batzuk pasa nituen Gasteizen. Gutxi gora behera hamar egunetan ibili nintzen hemen, eta ekainaren amaieran, Landetara joan ginen: aita, ama, neba eta ni. Bertan astebetean egon ginen eta super ondo pasa genuen. Landetatik bueltatu, eta Gasteizen gelditu ginen bizpahiru astetan.
Uztailaren 7an, okertzen ez banaiz, Frantziako Tourra hasi zen. Lehenengo etapa erlojuaren kontrakoa izan zen eta aitak berriro Madrilera joan beharra zuen. Ama eta neba etxean gelditu ziren, eta ni aitarekin joan nintzen Madrilera berriz ere. Goiz- goiz esnatu ginen bertara joateko; izan ere, aitak telebistan lan egin behar zuen. Bertara heldu nintzenean, txirrindularitzaren munduan oso garrantzitsua izan den pertsona bat ezagutzeko aukera izan nuen. Bertan egun osoa pasa genuen eta programa amaitu bezain pronto, Gasteizera bueltatu ginen.
Frantziatik bueltatu, eta bidaiei amaiera eman genien. Gasteizko jaiak hasi ziren, eta topera disfrutatu genituen, bai lagunekin, bai familiarekin.
KONDAIRA: Mendi honen inguruan bizi ziren herrixketako biztanleek esaten zuten Aspe bailaran artzain bat bizi zela txabola batean. Artzain honek igotzeko beharra sentitu zuen, mendiak igotzeko gonbidatzen zuela pentsatuz. Ez zen gelditu mendi honen punturik altuenera iritsi arte, eta azkenean lortu zuen.
***************************************
INOIZ AHAZTUKO EZ DITUDAN OPORRAK
2018 ko udako oporrei hasiera emateko, kurtsoa amaitu bezain pronto, Madrilera joan nintzen aitarekin egun pasa. Ez ginen eguna pasatzera bakarrik joan, Baskoniako partidua ikustera baizik. Ni Madrilen bakarrik pare bat aldiz egonda nago, eta egia esanda, Gasteizekin gelditzen naiz. Madrid pertsonaz beteta dago eta bertan udan egiten duen beroa ez da batere normala. Lehen esan dudan bezala, Baskoniako partidua ikustera joan nintzen eta esperientzia ikaragarria izan zen niretzat; izan ere, inoiz ez nintzen Euskal Herritik atera partidu bat ikusteko.
Denboraldi bat egin nuen gurasoei esaten Tourreko Etapa batera joan nahi nuela. Hainbesteko txapa emanda, lortu nuen. Ezaguna den Saint Lary Soulan herrian etxe bat hartu genuen etapa ikusteko. Bertan astebete egon ginen, baina lasterketa egen batean baino ezin izan genuen ikusi. Niretzat egunik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Txirrindulariak metro batera edo gutxiagora pasatzen ziren eta ileak puntan jartzen zitzaizkidan ondotik pasatzen ikusten nituen bakoitzean. Ikaragarrizko esperientzia izan zen, baina Gasteizera bueltatu beharra zegoen; izan ere, Markelen (nebaren) eta nire urtebetzea zen, eta normala den bezala familiarekin egon beharra zegoen.
Abuztua amaitzen zihoan heinean, pixkanaka konturatu nintzen oporrak amaitzen ari zirela eta laster ikastola hasi behar genuela. Alde batetik, gogotsu nengoen, baina beste alde batetik ez; izan ere, etxeko lanekin eta azterketekin hasi behar ginen, eta horrek ikastolan gogor eta indartsu hasteko gogoa pataldu egin zuen.
Bueno, honekin, nire udako super oporren kontaketari amaiera emango diot, eta espero dut gustukoa izana eta baliogarria izatea hurrengo udari begira.
BENETAN, EZ DITUT OPOR HAUEK INOIZ AHAZTUKO!!!!!
*********
ASTEBETE PIRINIOETAN
Irailak 3
Midi d´Ossau mendira igo ginen.
(Pic du Midi d'Ossau frantsesez) Frantziako mendia da, Erdialdeko Piriniotan dagoena, 2.884 metroko altuera duena. Pirinio Atlantikoetako Ossau haranean dago, eta Pirinioetako mendi ezagun eta ikonikoenetako bat da.
Irailak 4
Monte Perdidora igotzeko planarekin esnatu ginen, baina Gorizera (refugiora) heldu ginenean, lo egiteko lekurik ez zeukatela eta jaitsi egin behar izan ginen.
(Aragoieraz Mont Perdito, frantsesez Mont Perdu) Erdialdeko Pirineoetako hirugarren gailurrik garaiena da, 3.355 metrorekin. Mont Perdito Tres Serols mendigunean kokaturik dago, Cilindro (3.328 m) eta Pico Añisclo (3.254 m) mendiekin batera.
Irailak 5
Faja de las flores egiten hasi ginen, baina eguraldi txarra zela-eta, buelta eman behar izan genuen Kontatueroko klabijak pasatu ondoren.
Ordesako klasikoetako bat da. Ordesako bailararen goiko aldetik doan bidezidorra da. Behatoki zoragarri hau ez da txango erraza, 1.000 metroko desnibelari eta bidearen erdian dauden klabijei aurre egin behar baitzaie.
Irailak 6
Goizeko 04:30ean esnatu eta Anetora igo ginen. La Renclusan (refugioan) ezagutu genituen aita-seme katalan batzuekin egin genuen bidaia.
Maladetako mazizoan dago, Benasqueko bailaran, Huescako probintzian (Aragoi). Dagoen kokalekua Posets-Maladeta parke nazionala da.
Pirinioetako gailur nagusia da 3.404 metrotako garaierarekin. Halaber, Espainiako hirugarren tontorrik altuena da, Teide eta Mulhacen ondoren. Anetoko iparrean Pirinioetako glaziarrik handiena aurkitu dezakegu, 100 hektarearekin 2.810 metrotik gora.
2018/10/02
Badator berriz ere GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANA...
Baietz ezagunen bat ikusi iazko bideoan...
Laster izango ditugu antolatzaileak ikastolan GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANAren inguruko guztiak azaltzeko.
ANIMA ZAITEZTE!
2018/09/28
2018/09/24
ARMENTIARRAK ARRAUN THE WORLD! Datorren urtean antolatu beharko dugu txapelketa moduan, ez?
ERLAXATZEKO MOMENTUA
Uztailak 29. Lagunekin Alcoceberrera. Pozez beteta. Denbora asko pasatu nuen Gasteizen, eta hondartza botatzen nuen faltan. Gainera, esperientzia borobiltzeko, bi lagun nirekin hotelean. Hainbat egun deskantsatzen eta erlaxatuta, Gasteizen ez dugun klima mediterraneoarekin. Goizean hondartza, arratsaldean igerilekura, eta gauean paseoa herritik. Etsipenez oroitzen dudan errutina. Egunak pasa eta pasa, eta konturatutakoan, etxera bueltatu behar. Egia esanda, oso espeziala izan zen niretzat, lagunekin oporretan joateko aukera ez delako beti azaltzen.
Esperientzia polit honetaz gozatu eta gero, astebete pasatu nuen Gasteizen, lagun eta familiarekin. Horren ostean, Cadizera. Oraingoan gurasoekin bakarrik, baina disfrutatzen berdin-berdin. Eraikin eta hirian dauden hainbat leku zoragarri ikusi nituen, baina, hala ere, niretzat hoberena hotelean eta hondartzan deskantsatzea izan zen. Cadizeko kostaldeak bi bereizgarri ditu: haren hondartzak oso luzeak direla eta jende gutxi dagoela han. 12 egun igaro nituen han.
Orain oporrak bukatu dira, baina ziur asko esan dezaket zorte handia dudala familia eta lagun hauetaz gozatzeko aukera edukitzean. Dudarik gabe, hauek izan dira nire bizitzan pasa ditudan opor hoberenak.
“UDA 18”
Ingalaterratik bueltan, hainbeste espero izandako Gasteizko jaiak iritsi ziren. Abuztuak 4, jaien hasiera. Lagunekin geratu nintzen arratsaldeko 5:30etan Zeledonen jaitsiera ikusteko eta jaiei hasiera emateko. Faltan botatzen ditut unibertsitateetan izandako gau horiek, jende berria ezagutzen eta kristoneko barreak botatzen elkarrekin. Egia esan, nire ustez, festetako hoberena bertan egiten dituzun lagun berriak dira; izan ere, gero kaletik ikusten dituzunean eta jaietako gauak gogoratzean, oso oroitzapen onak etortzen zaizkizu burura.
Uda mugitua izan dudala esan dezaket, ezta? Handik hara, hortik hona, zenbat buelta... Desiratzen nago datorren uda iristeko eta geroz eta urrunago bidaiatzeko!

Uda honetan nire familia eta ni, Mediterraneo itsasoko herritxo batera joan gara, Gironan kokatutakoa. Honen izena Empuriabrava da, eta herri hau espainiar Venezia deitzen dute herriaren erditik pasatzen diren kanalak direla- eta. Herri honetatik abiatuta, beste herri batzuk bisitatu ditugu bai barrualdean, bai kostaldean. Barrualdeko herriak Erdi Aroko herriak dira: Pals, Peratallada, Besalú… Kostaldeko herriak oso aproposak izan dira urpekaritza egiteko eta uretako kirolak egiteko: Cadaques, Calella de Palafrugell, Llança, Port de la Selva…
BOST ZENTZUMENEZKO BIDAIA
Madriletik hartutako hegazkinak Marrakechen utzi gintuen azkenean. Hegazkinetik jaitsi eta klima bero hura sentitu nuen. Etxean sentitu nintzen azkenik. Aireportuko atetik atera bezain pronto, osaba Abdeslam ikusi nuen. Bere kotxean igo eta etxera joan ginen.
Lehenengo eguna Marrakechen pasatu genuen, eta bigarren egunean Ouzudeko ur-jauzietara joan ginen, Marokoko ur-jauzi altuenetara. Gero, Ouarzazate zeharkatuz, Dadesera joan ginen, eta han pasatu genuen gaua. Dades haizpitarte sakon-sakona da, eta haren paisaiengatik ezaguna da. Hurrengo egunean, geldialdi bat egin genuen Todrako zintzurretan. Haien ezaugarri nagusiena 300 metro baino gehiagoko paretak dira. Eta jarraian, Saharako basamortura joan ginen gaua pasatzera. Hurrengo goizeko seietan esnatu ginen, gameluan igota egunsentia ikusteko. Kotxea berriz hartu, eta Ouarzazate ikustera joan ginen. Berriz Marrakechera bueltatzeko ordua heldu zen, gure azken egunak pasatu genituen han, eta pena handiz etxera bueltatu ginen.
Chookran Maroko, hurrengora arte!
Jama al Fnaa plaza
Ouzudeko ur-jauziak
KANTAURI ETA MEDITERRANEO ITSASOEN BARNEAN
Kantauri itsasoaren herri txikitxo batean pasatzen ditut nire oporrak: Gabonak, Aste Santuak, eta batez ere, uda. Herri hau Mundaka da. Mundakan, nire amonaren etxean pasatzen ditut oporrak, baina aurten nire ama, aita eta ni Mediterraneoko herri batera joan gara 10egun pasatzera, hau Empuriabrava da.
Mundakan kuadrillakoak leku askotakoak gara: Bilbo, Mexiko, Bartzelona, Mallorca, Mungia... eta gauza piloa egiten dugu: frontoira joan, portuan bainatu... Mundakan egotea asko gustatzen zait egun osoa kalean ematen dudalako. Mundakan, udan, ekintza asko antolatzen dituzte: Mundakako Musika Festibala, Euskal Jaia, Mundakako jaiak, Kalerik-Kale antzerki jaia...Udan herri hau jendez beteta egoten da, bai udatiarrak, bai bidaiariak. Neguan, berriz, herria hutsik geratzen da, herritarrak eta asteburuetan joaten garenok bakarrik egoten gara.
Uda honetan oso ondo pasatu dut.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)














