2017/06/20

Araba Euskarazen ERRONKA

Bero handiari aurre eginaz primeran aritu ziren Armetia Ikastolatik parte hartu zuten hiru taldeak igandean Araba Euskaraz barruan Bastidan ospatu zen ERRONKAn. Froga guztiak arrakastaz bete zituzten eta gogotsu aritu ziren. Jarraian duzue argazkiak ikusteko lotura, bertan klikatu:

ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI!


2017/06/15

AZKEN EGUNAK...


ETA HAUEK DIRA AZKEN DBHko EGUNAK! Badatoz oporrak!
Batzuek oraindik bukatu ez badute ere, animorik handienak horiei eta EKIN GOGOR!

TAILERRAK... Ikasle batzuk globalak egiten ikastolan baina dena atera duenak...

MENDI IRTEERA


IMG_5447.JPG

IMG_5477.JPG



IMG_5467.JPG

IMG_5480.JPG


SCRAP TAILERRA

 IMG-20170609-WA0022.jpeg
IMG-20170609-WA0028.jpg

OIHAN VEGA


SUKALDARITZA TAILERRA


 IMG_20170608_103410.jpg
IMG_20170608_103429.jpg


 JAPONESEZ IDAZTEN...

IMG_20170608_095712.jpg


BIZIKLETA TXANGOAK…

 IMG_5487.JPGIMG_5488 (1).JPG

 RAP TAILERRA

P1010449.JPG



GIZA ESKUBIDEAK ETA HORMAIRUDIAK...



ANIMAZIO TAILERRA...



IKASTURTE BUKAERAKO TXANGOA

Zumaiako flischa, Tabakalera, Zientzia museoa, Akuariuma…..

 IMG_5506.JPG
 IMG_5498.JPG

 eta bukaera denok Kontxan….

 IMG_5537.JPG
IMG-20170614-WA0009.jpg

eta ikastolan azken agurra, DBH 4koen argazkia…..

IMG-20170614-WA0016.jpg

OSO ONDO PASA OPORRAK!!!!

2017/06/13

ZORIONAK, Aroa Arrizubieta Barredo!


2017ko Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan txapeldun!













2017/06/11

ARABA EUSKARAZ

Dakizuen bezala igandean, ekainak 18, ospatuko da aurtengo ARABA EUSKARAZ BASTIDAn. Autobuserako txartelak salgai daude jada idazkaritzan 7 euroan. Eguneko egitaraua honako lotura honetan ikus dezakezue:

Eta berotzen joateko jarraian duzue aurtengo ARABA EUSKARAZerako egin duten kantua.

Ç

GOAZEN DENOK BASTIDARA!!!

2017/06/06

OLINPIADA MATEMATIKOAK, GAZTE HITZAK eta BERTXILIKAko gure gazteak

Armentia Ikastolako DBH 2ko ikasleek aurten EAEko Olinpiada Matematikoetan parte hartu dute eta Irati Anda lehenengo hamabien artean sailkatu  da, 9. postuan hain zuzen ere.

Zorionak Iratiri eta parte hartu duzuen guztioi!

gazte hitzak.jpgGainera, Armentia Ikastolako Unai Zugazua ikasle ohiak eta Aratz Fdz. de Pinedok Bernardo Atxagaren eskutik jaso zuten 14 urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako GAZTE HITZAK Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketako saria eta aipamen berezia
ZORIONAK bioi!


Gazte Hitzak





Bertxilika bertso-eskolako gaztetxoen txanda ere izan genuen Arabako Eskolarteko Gaztetxoen finalean Zaramagan. Bertan Armentia Ikastolako June Agirre Balzategi, Maialen Bizente eta Itsaso Etxaburu aritu ziren. “Gaur egun bereziki polita izan da zuentzat, poz-pozik ibili zarete. Zer egin duzue?” gaiaren inguruan bertso bana inprobisatu eta agur bana bota zuten.




2017/05/24

armentiberria

Iritzia    

2017-05-24 / DBH 3ko ikaslea

AZELGAK REBOZATUTA


11.jpg
Igande gaua zen. Asteburua amonaren baserrian pasatu eta gero, goiz afaldu eta Gasteizera itzultzekotan ginen. Amak azelga rebozatuak prestatu zituen eta amonak zera kontatu zigun honen harira: Bere aitak, Fernando Apaolazak, izugarrizko nazka zien saltsa beroan patatekin batera flotatzen zuten azelga pusketei. Belar txar bat besterik ez zela zioen eta lekak edo indabak edukita halako jakiak zer dela-eta jaten ziren galdetzen zion bere buruari. Kontua da zapatu batzuetan, noizbehinka, Alegiara edo inguruko beste edozein herritara joaten zela lagunekin apur bat egotera. Amona eta gainerako guztiak zurrungaka zeudela, ilunpean, heldu zen etxera. Sabina Oiarbidek, nire birramonak, senarrari afaltzeko zertxobait utzita alde egin zuen ohera. Hurrengo goizean, bart beteta utzitako platera hutsik ikustean, zera esan zion Fernandori: “Ikusten det. Atzo danak jantziñuzten…”. Birraitonak ederrak zeudela erantzun eta segituan bart gauekoak hainbeste maite zituen azelgak zirela aitortu zion Sabinak ezjakinari. Azelgak arrautza-irinetan pasatu eta aise irentsi zituen. Fernando sinetsi ezinik zegoen hain urruneko zituen azelgak horren gustura dastatu izana eta aurrerantzean, arazo gabe jan omen zituen azelgak.

Hau kontatuta, ondorio batera heldu nahi dut. Gai askorekin lotu daiteke lezioa, baina niri egoera hau ekarri dit gogora. Euskara pataten artean flotatzen duen azelga pusketa besterik ez da batzuentzat. Eskolan aprobatzeko edo lana bilatzeko belar bat besterik ez.

Lekak eta indabak edukita, zertarako jan azelgak? Arrautza-irinetan pasatu eta zaporea gozatzea da egin daitekeen gauzarik onena. Jendeari gustatuko zaion moduan prestatu behar da euskara, zapore gozo eta atsegina izan dezan, belar txarra izateari utz diezaion, leka edo indabak edo azelgen artean, jendeak euskara aukera dezan, zapore erakargarria izan dezan.

2017/05/23

ERRONKA

Gogoratu ekainaren 18an Bastidan ospatuko den Araba Euskaraz jaian egongo den ERRONKA egitasmoan parte hartzeko epea zabalik duzuela. Bastida ikastolako ikasleak etorri zitzaizkigun Armentia Ikastolara frogak azaltzera eta hona hemen bideoa:


8tik 15era arteko neska-mutilez osatutako taldeak egin behar dituzue eta azken eguna maiatzaren 30 da. 
Animatu!

2017/05/18

SOKA SALTOAN

Zenbat pertsonek egin dezakete salto batera soka berean? 10, 11, 12... begira DBH2Dko ikasleak. Zuk zeuk zenbatu!



2017/05/14

Gora gure gazte arabarrak!


Bertsoa Bizi Gazte eguna, maiatzaren 13a

zzzz.jpg


Zorioneko izan gara arabar guztiak! Zer nolako maila! A zer nolako bideoak! Denak mundialak!


z.jpegHorien bitartez batzuek sariak ere jaso dituzte eta horien artean Armentiakoak izan ditugu. Batetik, “Ohartu zaitez” bideoklipak bideo onenaren saria jaso du eta Zarautzen asteburua pasatzeko eta surf ikastaroa egiteko aukera izango dute ikasle horiek. Bestetik, “Barbi (in)perfektuak” bideoak originalarena jaso du eta baita Garaionen sorkuntza asteburua izateko aukera ere.
IMG-20170513-WA0010.jpg

Hamaiketakoaren ostean, bat-bateko bertsoez gozatzeko parada. Ziriak hara eta hona, gai sakonagoak ere bai. Eta epaiak honakoa bota du bukaeran: lehenengo, Aroa Arrizubieta eta bigarren, Aitor Ugarte. Biak datorren ekainaren 10eko Euskal Herriko finalera. Emango dizuegu horren berri ere.

zz.jpeg

Ondoren, bazkaria, parranda...


Informazio gehiago…. ni banax arabakoa

GORA GURE GAZTE ARABARRAK!






2017/05/11

EUSLEEN SAREA HEDATZEN....



Txorierriko lagunak ditugu horiek...